|
Testua:
Angel Erro
|
|
 |
Axular aldizkariaren lehen alea 1997ko udaberrian loratu zen. Portada
polita aukera genezake garai joanak gogora ekartzeko, hamar urtez gaztetzeko.
Bertan euskaldun bikote baten marrazki estilizatua agertzen zen: mutikoa
sudurluze eta txapeldunak neska ederra, ezpain handikoa, besarkatzen
du. Baina orrialdea pasa, aldizkaria ireki eta lehendabiziko orrialdean
ikusitako bikotea, hain eder estilizatua ez izanagatik, hain euskaldun
petoak ez irudituagatik, badira (eder eta euskaldunak). Udaletxean,
Burlatakoan baina ez du zehazten, euskaraz ere mintzatzearen aldeko
kanpaina zaharra, Euskara Zerbitzuek egina. Irudi honek hobeki erakusten
digu zeinen hurbil eta zeinen urrun dagoen 1997ko udaberri hura.
|
 |
PEIO GARCIA. ERMITABERRI I. P. KO ZUZENDARIA
Hasi
zenetik ezagutzen dugu. Hasieratik ekartzen dituzte eskolara gela guztietara
ale bana, argitaratzen denean eta eskolako irakasle eta ikasleak irakurtzeko
aukera dugu. Nik beti irakurtzen dut, nahiz eta oso osorik ez, beti
daude artikulu batzuk bereziki irakurtzeko.
Aldizkaria, orokorrean atsegina iruditzen zait. Marrazki eta argazki
asko darama. Baina zerbait aipatzekotan, nik esango nuke, bere aurkibidean
ikusten den bezala, edozein motatako artikuluak daudela, Burlatan gertatzen
diren gauza asko sartzen ahal direla eta ekintza kulturalak azaltzen
dira. Bai, dudarik gabe, aldizkari honetan Burlatako biztanleek badute
aukera paregabea beraien intereseko gauza desberdinetaz informatzeko
edo kasu batzuetan argitaratzeko (kirolak, kultura, ekimenak, eskaintzak,
jaialdiak, iragarkiak.) Oso aldizkari estimatua da herrian.
Ez zaio ezer sobratzen, dena ongi etorria da, eta faltatzea ere ez .
Nire ustez jendearen arrean, haiek prestatutakoa argitaratzeko aukera
garbia geratzen bada, edonork badaki zer egin dezake eta gai desberdin
asko barruan sartzen ahal dira. Garbi dago, gehiena euskaraz dagoela
eta orduan euskaldunek irakurtzen dugu. Baina edozein adineko jendea,
gazteak, zaharrak, haurrak ......
|
 |
Lupa bat hartuta burua dantzan jar dezakegu. Aurten 200 urte betetzen
dira Hilarión Eslava herrikidea jaio zenetik (bigarren galdera
erantzun dizuet, barkatu, ah eta lehenbizikoa ere bai). Urteurrenek
lagun omendua gorrotatzen ikasteko balio izaten dute, hildakoen artetik
berpizteko eta politikariek argazki piloa biltzeko. Guk hemen frogatuta
uzten dugu, aldizkariaren bigarren zenbakian, mendeurren beharrik gabe
ere, Hilarion Eslavaz oroitu izan garela.
|
 |
1998ko neguan artikulu hau argitaratu zen Axular aldizkarian, gaztelaniazko
laburpenean esaten den bezala, ikerketa lana. Ardi Beltza edo Interviœ
aldizkaria bagina (zentzu onean uler bedi) bezala, inbestigazio artikuluak
ere argitara eman ditugu, boteretsuei min egin diezaieketen horietakoak.
Udal parkean zeuden 9 hilarrietatik 6 baino ez dira gelditzen. Hiru,
beraz, falta ziren. Zer gertatu ote da hiru hilarri horiekin. Thriller
baten antza hartzen ahal zaio kasu honi. Jarraituko dugu ikertzen.
|
 |
JOSE MUÑOZ. BURLATAKO ALKATEA
La
conozco desde que salió, aunque la sigo más desde hace
unos años. Sólo ojeo por encima ante mi desconocimiento
del euskara. Si hay algœn tema que considero importante pido que me
lo traduzcan. Lo que más me gusta es la abundancia de fotos que
ilustran los temas que se tratan.
Además de informar de las actividades propias de Axular, también
realiza una excelente labor de divulgación de la cultura y el
folklore vasco. Le faltaría que hubiese una breve referencia
en castellano para animar a leerla a los que desconocemos el euskara.
Me imagino que la leen todas aquellas personas que sienten y viven el
euskera.
|
 |
Bosgarren zenbakitik aurrera barneko orrialdeetara ere kolorea iritsi
zen. Ordutik argazkietarako bereziki erabili izan dugu kolorea, eta
baita komiki eta Axular Ttipirako ere. Gauza batzuk kolorez eman behar
direlako, vintage zaleak izan bagaitezkeen arren, zuri-beltza maite
badezakegun arren, ez dago dudarik ikuskizun ikusgarri hau kolorean
eman behar zela, munduko kolore guztiak eskas direlarik ere.
|
 |
ISIDRO RIKARTE. BURLATAKO UDAL EUSKERA TEKNIKARIA
Argitaratzen
hasi zenetik ezagutzen dut eta, egia esan, atsegin handiz irakurtzen
dut, eta ez bakarrik Axular elkartearen berri ematen duelako, baizik
eta herrian gertatzen diren gorabehera sozialen eta kulturalen isla
delako. Aldizkaria irakurtzea arina dela, testuen eta irudien banaketa
orekatua delako. Gustukoa dut ere kulturari ematen zaion pisua, batez
ere euskal literaturak duen espazioa. Bestalde, nahiz eta hilabeterakoa
ez den ez du galtzen gaurkotasunaren indarra. Jakina, batetik Burlatako
argitalpen propioa izateak ahalbidetzen du beste inon agertuko ez liratekeen
berriak burlatarrenganaino eramatea, eta bestetik, Burlatakoa bezalako
inguru soziolinguistikoa kontuan hartuz, euskaraz izatea gertaera gogoangarri
bat kontsideratu ahal da.
Batzuetan iruditu zait estuegi lotua zegoela Axular Elkarteari.Jakina,
Axular Elkartearen aldizkaria da eta, beraz, joera hori konprenitzekoa
da elkartearen barruko kohesioa egin behar duelako, baina zenbait aletan
muga hori ikusi dut.Irakurketa maila desberdinak izaten dira beti: sakona,
azalekoa, irudiena... eta kopuruak gutxiagotik gehiagora joango dira
irakurketa modu horien arabera. Irakurketa sakonak jakin nahia bilatzen
du eta azalekoa kuriositateak eragiten du. Euskaltzaleak izango dira
irakurle fidelenak eta sokonenak, gero denetariko euskaldunek irakurriko
dute azaletik. Hala ere, udaletxean ikusten dudanez, erdaldunek ere
begiratzen du aldizkaria, batez ere irudiak, kuriositatez.
|
 |
Hasierako
zenbakietatik Mikel Gulinak Burlatako historia zaharra gogoratzen lagundu
zigun artikulu gogoangarrien bidez. 1999ko udan, 9. zenbakian, adibidez,
Casa Azparren, Axularren egoitzaren gorabeherak kontatu zigun. Argazki
zaharrak, jakinduri berria. Aipatzekoak ere garai hartako beste kolaboratzaile
batenak, Iñaki Ustarrotzenak. Burlata zaharra begietara batzuoi,
gogora besteei ekarri ziguna.
|
 |
ROBERTO.
ASKATASUNA I.P.KO ZUZENDARI OHIA
Ez
dut oso ongi gogoratzen noiztik ezagutzen dudan.
Segur aski institutura iritsi nintzenean ezagutuko nuen. Hor nonbait
gainean topatzen nuelako: irakasle gelan, sarreran, atezaintzako apalategian,
zuzendaritzan.... Hasiera batean bertako informazioa oso interesgarria
egiten zitzaidan eta ordu libre batzuetan kuxkuxeatzen nuen. Orain ale
berri bat ateratzen denean, hartzen dut etxera eramateko eta batzuetan
interneten dagoen bertsioari ere begirada bat botatzen diot. Ireki bezain
pronto elkarrizketak edo hemengo jendearen iritziak bilatzen ditut;
askotan ezagutzen ditut ikastetxeko ikasle edo irakasle ohiak edo ikasleen
gurasoak direlako. Bai eta argazkiak ere, jaiak direla eta., edo beste
edozer dela eta. Suposatzen dut hau egiten dudala atsegin ditudalako,
baina gero dena irakurtzen dut.
Hurbiltasuna, hauxe da gehien atsegin dudana. Eta Axular aldizkarian
hemengo jendea, hemengo pasadizoak eta istorioak (eta historia) topatzen
ditut. Esan beharra dago hurbila izateaz gain, oso aldizkari ona
lortzen duzuela. Ongi idatzia dago eta kalitate handiko aldizkaria da,
oro har. Dudarik gabe. Ez dugu ahaztu behar Iruñerrian gaudela
eta euskaldunok hutsune asko ditugula. Gure inguruan ez da euskara gehiegi
entzuten (zorionez gero eta gehiago). Kasu batzuetan euskara hizkuntza
akademikoa, besterik ez da. Egoera honetan Axular aldizkaria eta beste
batzuk hutsune hauek betetzen dituzte. Euskaraz bizi ahal izateko pausoak
dira, normaltasunez, eguneroko bizitzan integraturik, eta gainera gustu
handiarekin egindakoak. Kiosko batera joaten naizenean, aldizkari asko
topatzen ditut kazetari profesionalek eginak, baina erdiaren erdiak
ez dit ezer esaten. Axular, Hiru Herri eta beste batzuk, berriz, interesgarriak
dira, oso. Lehen esan dudan bezala, oso hemengo da eta ez luke hori
galdu behar.
Niri interesatzen zaidana hemengo gauza txikiak dira. Txikiak komillen
artean, Burlatarren eguneroko bizitza osatzen dutelako: nola sortu zen
Pilota Eskola, zer gertatzen den guraso elkarteetan, zer iritzia duten
gai batzuetaz, Peñak egoitza berri bat duela, Ludotekan zer egiten
den, ...Ni neu ez naiz Burlatarra, Iruñekoa baizik, baina hala
ere hemengo argazki zaharrak oso gustuko ditut. Atal hau mantendu edo
indartuko nuke. Bestalde, ez dut uste ezer sobratzen denik. Agian artikulu
gehiago eskatzen ahal genuen, baina suposatzen dut lan handia egiten
ari dela momentuz lortzen diren aleak kalera ateratzeko, eta eskertzeko
da.
Pasatzen den edonork irakurtzen du. Institutuan bi irakurtzeko era ikusi
ditut. Sarreran dagoenez, jendeak hartu eta begirada bat botatzen dio:
gainetik ikusi, argazkiak begiratu eta batzuetan zeozer aukeratu eta
irakurri, haginlarian egiten dugun bezala zain gaudenean. Irakurtzeko
modu hau jende askok egiten du: gurasoek tutorearen zain daudenean,
ikasleek atsedenaldietan edo liburutegian, irakasleok edo atezainek
tarte libreetan... Behin jakin mina piztu zaigunean, etxera eramaten
dugu lasai irakurtzeko edo aurkitu dugun zerbait besteei erakusteko.
|
 |
Euskal ohiturak berpiztu eta sustatzea beti egon da Axular elkartearen
asmoen artean, Aldizkari honetakoen artean ere. Olentzero da haietako
bat. Baita Lukas Aierberen ohitura gero eta errotuagoa, Inauterietan,
eta beste hainbeste. Hemen, argazki honetan, Olentzero ageri zaigu,
Cordobillako gazetak Errege Magoez esaten duen bezala, Felixen antza
misteriotsua eta kasualitatezkoa duelarik.
|
 |
XABI.
A.E.K.ko ARDURADUNA
Aldizkaria
duela urte asko ezagutzen eta irakurtzen dut. Gauza asko gustatzen zait,
herriko ekimenen berriak eta herriko tokien eta jendearen argazkiak.
Herriko jendearen gora beherak kanpoan dagoen norbait, zerbait esanguratsua
egin duen norbait... Burlatan edota edonon ekarpen handia da, informatzeaz
gain, euskara hutsezko informazioa, irakurmena... Nire ustez oso ongi
dago. Guk euskaltegian banatzen dugu eta jende ezberdinak irakurtzen
du edo jasotzen du, asko ez dira Burlatakoak.
|
 |
Burlata zerk egiten duen hasi gintezke eztabaidatzera: mugek, foru legediak,
Burlata existitzeko ohiturak, ala zerk. Niri galdetuko balidate (ez
didate galdetu behar) erantzunen nuke ongi geratzeko moduko esaldi batekin,
Burlata burlatarrek egiten dutela. Egunero karriketan, nahiz agurtu
ez, ikusten ditugun aurpegiak, gureekin bat zahartzen doazenak, eta
kanpotik gatozenean, nahiz jakin ez, etxean gaudela sentiarazten digutenak.
Aldizkariak burlatarrei kasu berezia egin die. Arrakasta poxin bat eduki
dutenak elkarrizketatu ditu, hemen betidanik bizi izan direnak ere,
herriaren alde lan egin dutenak. Ondoko argazkian Joaquin Campion txistulariari
elkarrizketa egin zitzaionekoa.
|
 |
Burlatarrak elkarrizketatu, eta Burlataratuak ere bai. Kultur Astean
antolatu ikuskizunetara etorriei ere arreta berezia eman die aldizkariak
betidanik, eta ahal izan denean gurera ekarri ditugu, elkarrizketa egiteko.
Ezin aipatu gabe utzi Oscar Beorlegui kolaboratzailearen bitartez lorturiko
elkarrizketa musikal primerakoak, esklusiban gainera, puntaz puntako
artistei. Ale honetan Barricadakoei, eta orain hiru urte, esaterako,
irudian ikus dezakegun Ruper Ordorikari.
|
 |
MAITE
EZKURRA. BURLATA AUZOKIDE BATZARREKO ORDEZKARIA
Hasieratik
ezagutzen dut, Axular Elkarteko bazkide naiz eta orain dela 10 urte
elkartearen batzar nagusian aurkeztu zen proiektua eta denok txalotu
genuen. Oso ona iruditu zitzaigun eta gainera Burlatan, euskera hutsean
aldizkari bat argitaratzea sekulako desafio zelako eta Euskal Herria
osoari begiratuz ere euskeraz aldizkarien ekoizpena oso murritza zelako;
gaur egun ere horrela ikusten dut, hamar urte irauteak euskara hutsean
argitaratzen meritu handia du.
Nik irakurtzen dut, batzutan sakonago eta bestetan gainetik, segun ze
interesgarri datorren bere orrietan, baina ateratzen den aldiro, gustura
hartzen dut nire eskuetan. Elkarrizketak oso interesgarriak izaten dira.
Axular Elkarteak urtean zehar egin dituen ekitaldiak ere: mintzaldiak,
liburu aurkezpenak,
eta abar.., askotan aldizkaria aprobetxatzen du elkarrizketa berezi
bat egiteko idazleei edo mendizaleeiÉ. Oso interesgarriak izaten dira.
Gustukoa dut ere, Burlatako hainbat herritar bitxi edo ospetsuari buruz
idazten denean edo elkarrizketak egiten dietenean; baita ere Burlatan
gertatzen diren gertakizunak agertzen direnean.
Axular Elkartearen helburu nagusia beti izan da euskal kultura, euskara
eta ohiturak zabaltzea eta Burlatak euskal nortasuna berreskuratze lanetan
erreferente bat izan da. Horretarako sortu zen Axular eta Aldizkaria
tresna egoki bat ikusten dut gure helburuak lortzeko; eta bere eraginadauka:
alde batetik Burlata osoan Axular Aldizkaria ezagutzen delakoz eta gainera
dendari askok berea egiten dutelakoz, bere iragarkiak aldizkarian paratzen
dituztelako eta diru laguntza horri esker besteak beste, Aldizkaria
doanik banatzen da herrian.
Oso erreza da aldizkari bat eskuetan hartzea eta akats nabarmentzea
baina esan beharra dago hor dauden bazkide guziak bere lana doanik egiten
dutela eta hori txalotzekoa da. Hori argi utziz, azpimarratuko nuke
behar bat ikusten dudala, bazkideen txokoa hain zuzen. Leku horretan
bazkideok gure hausnarketak, ideiak eta abar botatzeko; egun "adierazpen
askatasuna" ez dagoenez, eta medio guztiak kontrolpean eduki nahi duten
biztanleen pentsamoldeak, beharrezkoak dira "txoko libreak". "Atzerritarren
txokoa"... Argazki gehiegi daude askotan eta errepikatuak ere. Nire
ustez, gehien bat Axularreko bazkideen inguruan ibiltzen direnek irakurtzen
dute: bai familiakoek, lagunek, eta baita ere Ermitaberri eta beste
euskal ikastetxeetara bidaltzen dituzten haurren gurasoek, eta baita
ere irakaslegoa. Irakurri baino gehiago, nire ustez Burlatarrek ikusi
egiten dute Aldizkaria, burlatarren argazki ugari ateratzen dira; herrian
egiten diren zenbait ekitaldietan parte hartzen dutenei Axular Aldizkarian
agertzen dira askotan
|
 |
Axular aldizkariak argazki kiloak eta kiloak argitaratu ditu, edo metroak
eta metroak, edo argazkiak neurtzeko balio duen unitateak eta unitateak
(pixelak?). Horixe izaten baita momenturik politena, aldizkaria hartu
eta irudietan ezagunak eta ezagutzekoak ikustea, jendea gehienetan ongi
pasatzen ikustea. Idatzitakoa baten batek irakurriko du, pentsatu nahi
dugu, baina, esaguzue irudi bat ez ote den milaka hitz hauek baino hobea.
Irudian Amaia Dorregarai, Olaia de Carlos eta Unai Rodergas ikasturte
hasieran Ermitaberrin. Ez daukat hitzik.
|
 |
AMANDA
AMAYA. INMIGRANTE COLOMBIANA
Llevo
6 años en Burlada con mi marido y mis hijos, poco a poco hemos
venido casi toda mi familia.
Cuando vinimos creíamos que veníamos al País Vasco,
no entendíamos bien como era esto de las autonomías. Allí
conocíamos algo ya que se ve la ETB-2. Cuando fuimos a matricular
los niños nos mandaron directamente a modelo de castellano, el
euskera nos lo pusieron mal, luego vas conociendo y ves que la cultura
vasca, la ikurriña, etc. no quiere decir que sean etarras, como
algunos nos quer’an hacer creer. Algunos sobrinos estudian euskera en
modelo "A" y los de Huarte van al modelo "D".
La revista de AXULAR si que la conozco, ya que en algunas casas donde
trabajo la tienen y a veces la hojeo. Tiene muchas fotos y aunque no
entiendo nada, es fícil de verla. Saca cosas interesantes de
Burlada como las inundaciones etc., también viene algo en castellano
y facilita algo el entender de que va. Cuando llegamos nos falta mucha
información sobre la cultura vasca, el euskera... y nosotros
queremos conocer y por supuesto integrarnos, pero falta información
y también hay algo de rechazo a los inmigrantes. Algunos quieren
aprender euskera pero creo que no sale muy barato. Algunas veces hemos
ido a espectáculos organizados por AXULAR como cine en la calle
o payasos, pero si no entiendes nada te aburres y te vas.
|
 |
Belatzek iaz erakutsi zigun deabru bat nola marraztu, pausoz pauso.
Ez dakit zenbat ahaleginduko ziren deabrukeria horietan sartzera, eta
zenbati Belatzen ereduan bezal-bezalakoa aterako zitzaien. Suerte du
Axularrek Belatz bezalako komikilari ona bere lerroen artean edukitzen,
nahiz eta batzuetan engainatu nahi gaituen eta guk ere deabru bat marraz
dezakegula sinistarazi. Ezin dugu Polorenak ere ahaztu.
|
 |
PEIO IRIBARREN, ERMITABERRI GURASO ELKARTEKO PRESIDENTEA
Dago
sei hilabete aldizkaria ezagutzen dudala eta ez dut asko irakurtzen.
Gehien atsegin dudana, argazkiak eta istorioak dira. Uste dut ongi dagoela
eta interesgarria dela denetzat, bai heldu eta txikirentzat ere.
|