.Dabid Anaut Burlatarrak "Txokotik zabalera" liburua idatzi du

Testua: Verónica Ferreira Pinto
El Burlatarra David Anaut acaba de publicar el libro "Txokotik zabalera". Pocas veces tenemos la ocasión de charlar con un Burladés que escribe un libro, si encima está escrito en euskera todavía es más difécil. La temática del libro gira entorno al euskera, la normalización del idioma. Nos acercamos hasta la sociedad Zaldiko Maldiko de Iruñea para escuchar su presentación del libro

jjLiburuaren gaia euskara da, euskalgintza, euskararen normalizazioa eta hortik etortzen diren zenbait kontu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskararen egoerak askotan negar egiteko gogoa ematen digu. Boterea dutenen jarrerak mina egiten digu eta euskararen alde egiten diren jaialdi eta ekintza guztietara bultzatuak sentitzen gara, barruan dugun amorrazioa eta kezka adierazteko. Gai honen inguruan Burlatako Dabid Anautek liburu bat idatzi du, baina egoera hau beste modu batetik ikusia: euskararen mundua eta ingurukoak ironiaz blai aurkezten dira.

Iruñean egindako liburuaren aurkezpenera joan ginen eta hau guztia kontatu zuen egileak berak. "Liburu aurkezpenetan oso gutxitan egon naiz, orduan ez dakit normalean nola egiten diren. Nire liburu honena behin bakarrik egin dut Leitzan eta uste dut testua irakurtzeko baduzuela, beraz ez dut liburuan agertzen dena errepikatu behar. Liburu aurkezpenetan zer kontatu daiteken pentsatzen aritu nintzen eta pentsatu nuen liburua argitaratu arte esplikatzea zein izan zen jarraitutako bidea, zergatik eta azkenik liburua bera zer den, eta zein izan den nire asmoa".

"Dakizuenez, liburuaren izenburua Txokotik Zabalera da. Hasieran jendeak pentsatzen du pilotarekin zerikusia duela, eta kasualitatez 22 kapitulu ditu, baina pilota ez da liburuan agertzen. Titulua horrela jarri nuen nire sentsazioa berez hori zelako: nik liburuan idatzi dudana nire txokoan idatzitako zerbait da, nire baitatik abiatuta, nire ordenagailua... eta hor eserita... Behin idatzia, eta argitaratzen denean zure pentsamendu horiek zabalera doaz. Egia da tituluak ez duela adierazten euskararekin zerikusia daukanik, horregatik azpititulua jarri nuen".

Liburua idazten denean normalean norbaiti dedikatzen da eta Dabidek hori ere egin du. "Etxekoei dedikatu diet eta baita Mikel Almandoz eta Txomin Yuberori ere: bi lagunak dira, lehenengoa espetxean sartu zuten orain dela 3 urte epaitu gabe eta bigarrenak motibazio handia eman dit idazten jarraitzeko eta horregatik jarri nuen".

Gai honekin orain dela 3 urte hasi nintzen. Alaba handiak hiru urte eta erdi dauzka orain, orduan garai horretan liburu bat idazten hasteko momenturik txarrena zen: alaba oso txikia zen eta hain txikia den ume batekin oso denbora gutxi duzu idazteko. Testua gauetan idatzi dut batez ere, umearekin ohean sartzen nintzen bera lokartu arte, baina ni aldi berean lokartzen nintzen. Orduan esnatzean joaten nintzen idaztera. Ez zait iruditzen idazteko modurik hoberena denik, baina nik astirik ez neukan eta zerbait egin nahiz izanez gero, horrela izan behar eta horrela egin nuen. Egia esateko, nik ez dakit liburuak nola idazten diren, niretzat horrela izan da: gaur ordubete, etzi hiru ordu laurden, hortik astebete pasa eta ordu erdi bat... zatika. Oso bestelako esperientzia izan da, hiru urtetan 3 edo 4 orduz jarraian idazteko 5 edo 6 aldiz aukera izan dut. Kostaka egindako ariketa izan da".

Dabidek egindako lana urte askotako fruitua da: euskara teknikaria beti izan da bere lana eta euskararen munduan kontu asko ikusi ditu eta horren hausnarketa egin du Txokotik zabalera liburuan."Idatzi baino lehen zer jarriko duzun pentsatu behar da, gogoeta egin euskara munduko kontu hauetaz, autoan, kalean edo silleta bultzatzean... bakarka zauden momentu horietan gauzak pentsatu eta gero pentsatutakoa idatzi edo saiatu idazten. Askotan gertatu da nik buruan nuen pentsamendua gero paperean azaldu jakin gabe gelditu izana. Garai horretan koaderno txiki batekin ibiltzen nintzen lekuz leku, erne nengoen eta elementu interesgarriak ikusi gero, apuntatzen nituen. Liburuko atal batean (hizkuntzak sortzen dizkigun trabak azaltzen den atalean) adibide bat agertzen da: Nafarroako Bertsolari Txapelketan bertsolari batek hitz horietako bat bota zuen eta bigarrenean hanka sartu zuela konturatua, beste egitura askoz sinpleagoa erabili zuen. Ni hor nengoen eta nire koadernotxoan apuntatu nuen. Hauxe adibide bat da, askotan badira txispazo batzuk eta ez badituzu apuntatzen gero horietaz ez zara oroitzen".

"Esperientzi honen ondorioz ikusi dut gehiago disfrutatzen dudala pentsatzen idazten baino. Pentsatzea edozein lekutan egin daiteke: kotxean, kalean... baina gero pentsamendu horiek paperean jarri behar dira eta hori ez da batere erraza. Ideiak ordenatu behar dira, antolatu, hitzak bilatu..."

Berak hasieratik liburua argitaratu behar zuela argi ez zeukan. "Nire hausnarketak idazten hasi nintzenean liburu bat osatzeko ez neukan asmorik, nire ideiarik paperean jartzen nituen jakin gabe zehatz zertarako. Saiakera beka deialdi batera nire lana bidali nuen. Beraz liburuari hamaika buelta eman diot: behin eta berriz idatzi, eta buelta, eta errepasatu... azkenean testua ia ia buruz ikasi dut. Liburua argitaletxera bidali baino lehen lagunei irakurtzeko utzi nien, eta lagun horietako bat Kike Amonarriz zen. Bera sozio-linguista da eta gustatu zitzaion. Kikek Alberdania argitaletxekoekin harremana dauka eta berak bidali zuen testua. Gainera berak hitzaurrea egin zuen".

Lehen azaldu denez, liburua euskarari buruzkoa da. "Liburuaren gaia euskara da, euskalgintza, euskararen normalizazioa eta hortik etortzen diren zenbait kontu. Honek 22 atal ditu, baina haien artean loturarik ez dago: independenteak dira. Nik ez dut inoiz ahaleginik egin kapituluen arteko loturarik egoteko: denek gai horren ingurukoak dira". "Liburuaren nire eskarmentutik abiatua da. Bada kapitulu bat filologoaren inguruan eta ni filologoa naiz, beste bat euskara teknikariei buruz eta euskara teknikaria beti nire lanbidea izan da, beste atala Nafar Euskaltzalea da eta ni nafarra naiz... ikusten denez, nire esperientzia propioa da. Niri gertaturiko gauzak dira, eta kritikak, kasu askotan autokritikak dira".

Bereziki atal bat azaldu zuen Dabidek, bere esanetan "berak sufritu dudan gai bat delako: Haur Hizkera izenekoa. Ezin dut ulertu nola Leitzan, herri euskaldun batean, kasu guztietan salbuespenik gabe, pa–alito, kulerito, kendu gorrito... erabiltzen da euskarazko txo erabili beharrean. Sekulako amorrua ematen dit". "Atal guztietan umorea sartzen saiatu naiz". Ikuspuntu ezberdina erakusten du liburu honek, erabat gomendagarria.