.Gurekin egon ziren
Testua: Xabi Zelaia

(2007-01-17) Jon Maia bertsolari zumaiarrak XVI. mendeko balea arrantzaleei buruzko hitzaldi biribila eskaini zigun.

"...Ternua lurralde urruneko menditar basatiek ere, urtero bakailaotan joaten diren euskal marinelekin duten komunikazioari esker, ikasi dute, beste gauza batzuen artean, euskaraz "nola zaude?" galdetzen dietenean modu xelebrean "Apaizac obeto" erantzuten, nahiz eta haiek jakin ere ez dakiten apaizak zer diren..".

Pasa den udan Terranovan bizitakoa, oraindik bere kontaeran amorruz eta freskuraz beteta plazaratu zigun Jonek gure elkartean.

"Apaizac Obeto" espedizioak euskal baleontziek XVI eta XVII. mendeetan Kanadako Ipar Atlantikoan izandako ibilerak biziberritu ditu. Beothuk, XVI.

mendeko euskal txaluparen errepikarekin eta garaiko arropa eta janaria erabiliz, Quebecetik hasi eta Labradorrerainoko bi mila kilometrotako nabigazioaren bidez hainbat euskal aztarnategi bisitatu dituzte. Abentura zoragarri honetan, istorioz betetako uharteak, bale guneak, amerindiar herriak, euskaldunen aztarnategiak eta euskal izena mantendu duten hainbat gune ezagutu dituzte.

Azalpen ederren bitartez, euskaldunok, behar ziren lehengai guztiak eskueran izateagatik -egurra, burdina eta sokagintzarako kalamu fibra- sasoi hartan arrantza kontuetan munduan aurreratuenak izan ginela sinestarazi zigun Jonek.

Jon Maia bertsolari eta espedizioko kideak abenturaren kronika-liburua plazaratu berri du Elkarren. Argazkiz, sentimenduz eta era guztietako xehetasun historiko eta geografikoez hornitutako Apaizac Obeto bidaia-liburu bitxi honen atal guztien hasieran, egileak Etxeberri Dorreren mapa zaharraren gainean zehaztu du etapa bakoitzaren norabidea.

.

 

(2007-02-07) Jose Maria Esparza. Historia- laria, Idazlea, Altaffaylla kultur taldeko sortzailea, GARA egunkariko editorea, TXALAPARTA argitaletxeko arduradunaÉ

Pasa den otsailaren 7an "Cien razones por las que dejé de ser vasco" bere liburuaren berri ematera hurbildu zitzaigun.

Bere hizkera azkarra eta argiaz, aretoa bete genuen guztioi, arrazoi historikoak, filosofikoak, politikoak, ekologistak eta abar azaldu zizkigun. Dena den euskera dakigunok "arrazoi" bat gutxiago daukagu, ez jakitea arrazoi bat baita.

Espainia eta Euskal herriaren arteko harremanetan, erabilitako formula guztiak ez dira funtzionatu eta gaztelaniaztatzeko prozesua, nortasuna zein hizkuntza zein lurren galera ez da moteldu. Horregatik, dio, ez daude bi Espainia; bakar bat besterik ez dago, errege katolikoak izan zirenetik funtzionatzen du (prozesu hori) eta armen bidez edo bere gehiengo konstituzionalengatik, bere nazioei ez die uzten etorkizunean toki bat ziurtatu Azpimarratzekoa Ulises Moulinesek esandakoa, nazionalistak ekologistak dira. Herriek, baleek bezala, berezko izaera dute.

Bukatzeko liburu batzuk sinatu eta gurekin ere afaldu zuen.