| .Portukoplak Burlatako Kultur Etxean izan genituen | |
|
|
|
|
Diario de Noticias egunkariatik hartua
|
Bi lagun taula gainean. Bata, Mikel Urdangarin, gitarra eskutan duela arrantzaleen kantu zaharrak abesten. Bestea, Kirmen Uribe, itsasoari lotutako ipuinak, poemak eta iruzkinak Mikelen musikarekin tartekatuz. Goxo bezain lasaia da poeta ondarruarrak eta abeslari zornotzarraren Portukoplak izeneko emanaldia. Artista biek otsailaren 22an ikuskizuna izan zuten, Korrika Kulturalaren programazioaren barnean, Burlatako Kultur Etxean. Kirmenen Portukoplak liburuan dauka oinarria proiektuak. Liburua itsasoari buruz euskaraz egindako kanta eta poemen bilduma da. Halere, "ez da kantutegi bat soilik", Mikelek, liburua izugarri gustuko duenak, dionez. Izan ere, Kirmenek berak aipatu duenez, "mundu ikuskera" bat jaso nahi izan du liburuan, arrantzaleen izaerarekin lotutako munduaren ikuspegia, hain zuzen ere. Kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatzen du Ondarroako poetak, tartean bertsoak, bertso jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Koplak hutsean emanda "hotzegia" suertatuko litzatekeela eta, Kirmenek "hari" batez lotu ditu, iruzkin eta azalpenen bidez. "Hortxe dago Kirmenen ekarpena, liburuari bata- suna ematen diona", dio Mikelek. Kanta zahar horien atzean, beraz, itsasoari lotutako izaera bat dago. "Arrantzaleen izaera oso berezia da, humore berezia ere badute. Heriotzarekin eta zorteare-kin oso lotua daude eta horrek euren eguneroko bizitzan eragina du", aipatu du Ondarroako poetak. "Arrantzaleek arrantza egiten dute, saldu eta ondoren dastatu". |
![]() |
|
|
Poesia, antropologia, narrazioa, musika eta Kirmenek itsasoaren munduari buruz egindako gogoetak biltzen ditu Portukoplak-ek. "Miszelanea bat da", dio Kirmenek. Tradizioari "hurbilpen" bat egin dut poetak liburuan, "beharrezkoa den hurbilketa". Izan ere, liburuaren eta ikuskizunaren xedeetako bat, "kostaldeko mundua ezagutaraztea da", Kirmenek esan duenez. Ondarroarrak liburuaren zergatia azaldu du: "Aurreneko ikerlariek, Barandiaranek eta Azkuek, esaterako, beti esan dute itsasoko mundu hori gutxi aztertu dela eta ipuin, kanta eta poemak ahaztuta geratu direla, horregatik, gaur egunera ekartzea erabaki nuen". Hori bai, garai batekoa gurera ekarri dute beti ere modu berrituan, hau da, euren "galbahetik pasatuta". "Atzera, tradizioari begiratu nahi izan diot orain arte egindako lanetan beti aurrera begira aritu bainaiz". Mikelek gitarra hutsarekin nahiz ahotsarekin bakarrik abesten du Portukoplak-ek. "garai bateko arrantzaleek kantatzen zuten modua gogoratzen du", esan du Kirmenek. Testu zaharrei musika berria eman die eta kantu berrien bertsioak egin ditu Mikelek. Esaterako, Xabier Leteren Habanera kantaren bertsio bat. "Halere, Gehienak kantu ezezagunak dira, horretan datza xarma", adierazi du Mikelek. Orotara, zortzi edo bederatzi bat testu interpretatuko dituzte gaur. "Mikelek kantatu eta nik jantzi, bien arteko jolasa da, kolore eta tonu anitzeko jolasa", esan du Kirmenek. Teknikoki, halere, horrelako formatua "zaila dela" aitortu du poetak. "Erronka moduan hartu dugu biok", diote. Diario de Noticias egunkariatik hart |
|