|
.BARRICADAk
25 · AXULARek 10
|
|
|
Testua: oscarbeorlegui@terra.e |
|
|
TXANTREAKO TALDE KARISMATIKOAREN HOGEITA BOSGARREN URTEURRENA AURTEN |
|
|
hh |
Axular, esku artean duzun aldizkaria, urtebete ospakizunetan dago: hamarkada bat bizi du, ez da gutxi; hala izanik, ale honetarako iradoki zitzaigun zerbait berezia egiteko, efemeridearekin bat, eta zer hobea urtebetetzean ere ari den beste norbait elkarrizketatzea baino? Rock & rollean guztia edo ia guztia egin duen talde bati, adibidez, erreferente eta are oinarrizkoa ere den talde bati. 2007. urte honetan hogeitabost urte betetzen dituen banda bati, Barricadari, el Drogas, Alfredo, el Boni eta Ibik osatzen duten talde mitikoari, alegia: zilar ezteiak direla eta, honatx zer esan diguten hasmenetan guztia nola izan zen. Kontrakoa ez bada esaten, el Drogas da erantzuten diguna. -1982ko apirilaren 18, rock & rolleko goiza, gaua baino areago, nolakoa zetorren eguna? - Azoka baterako goiz tipikoa. Boni eta biok hiru bat hilabete bage- neramatzan istorioa pres-tatzen: kantak osatzen, bateria bilatzen.. Egun hartan jo behar genuen, derrigor, Kaifás izeneko talde baten teloneroak ginen. Musical Tomás-eko arduradunak esan zigun ekipoa utziko zigula, haren ordainean zabor tonak eta tonak zituen bajera bat garbituz gero, eta norbaitek txatarra biltzeko kamioi bat bazuenez, ba, esan eta egin: ekipoa hola lortu genuen. Azoka -gehitzen du Alfredok- auzo bizitzaren partea zen, fruitu eta barazkiak saltzeko toki bat baino gehiago; horra jaistea ohitura zen igande goizetan. Ni plazan bizi nintzen eta taldearen partaide ez banintzen ere hor nengoen. |
![]() |
- Beraz, Barricadaren sorrera hiru hilabete lehenagora aurreratu behar da... - 1981eko eguberri ondoren ospitaleratu ninduten, ospitaletik atera ondoren Boni ezagutu nuen. Némesis izeneko talde batean jotzen ikusita neukan, hortik egun batzuetara villavesan ikusi nuen eta Barricada osatzeko proposatu nion. Baietz esan, hain zuzen egun horretan Txantreara zihoan ekipoa biltzeko, NŽmesis desegiten zelako. - Nola proposatu zizueten apirilaren egun horretan jotzeko? - Ez naiz oroitzen zehazki nola "sartu" zitzaizkigun, gertatu zen, besterik gabe. Gainera, garai horretan jotzea eskaintzen bazizuten ezin ezetz esan. Urteko boloa zen, bueno, hil horretako boloa izan zen, ordutik aurrera urte osoan hilero jo genuelako. - Eta nahi gabe bezala, taldearen zilar ezteiak, elkarrekin ezkonduta bazeundete bezala delako, ezta? Talde bat matrimonio, zuen kasuan, laukoitz bat bezalakoa al da? - Ez dakit, gizon. Hala balitz zehazki, agian aspaldi utziko genion Ðesaten du Drogasek barrezka--. Gure istorioa nahikoa intuitiboa izan da. Bueno, agian bai, baliteke matrimonio zahar bat bezalakoa izatea. Bai, baina elkar hobeki konponduta Ðamaitzen du Alfredok. |
|
- Azkenean, ez ezkonduak ez nekatuak, baizik eta gaztaroa bizitzen: bigarren gaztaro bat?, hirugarrena? - Ez dakigu hori, hagitz garai polita ari gara bizitzen. Oso zentratuak, kontua gogo dugun bezala eramanez. Niri dagokidanez, oso gustura nago jotzera ateratzen. Gainera, hainbeste denbora ondoren, gauzak lasaiago hartzen ditugu. - Jarraitu baino lehen, apirilaren 18 horretara itzul gaitezen: nortzuk zineten Barricada? - Boni gitarran, eta ahotsa ni. Ni baxuan -dio Enriquek-, eta baterian José Landa. Harengana jo behar izan zen ez genuelako bateria jolerik aurkitzen. Baietz esan zigun Cañamazo izeneko talde batekoak baina bost egun lehenago orkestra batek deitu zion eta utzi gintuen bazter. Nik José Kafarnaum-etik ezagutzen nuen, berarekin jo gabe nengoen arren, bandara sartu zelako ni milia egitera joandakoan. - Zer errepertoriorekin? - Muñecas imbéciles, Vagabundo, Perros de presa, Niños de papá- bezalako kantuek osatua. Perros de presa gero Algún día rodará tu cabeza izatera pasa zen Barrio Conflictivo diskoan, musika aldatuta. -Eta jo zenuten lehenengo pieza? - Dios te salve María, llena eres de gracia. Sarrera zaratatsu moduko agur maria bat zen, La silla eléctrica-n egiten dugun antzeko zerbait. Errezitatu bitartean, kapa batetik burezur bat ateratzen nuen eta harekin komeriak. - Horrelakoak garaiko ikuskizunaren parte ziren, antzerki giro handikoa, ezta? Burezurra, kapa, --aditu dudanez-hilkutxa bat... - Eta behin zelako ostia hartu nuen bertatik ateratzean -dio el Drogasek--. Alice Cooperren eta glam estiloaren irakaspenak jarraitzen genituen. Ahal bezala imitatzen saiatzen ginen. - Barricada baino lehenago bizitza musikalik bazegoen: Mintza iezaguzue Kafarnaum, Pabellón Negro edo Némesis bezalako taldeez. - Pabellón Negrorekin urte luze bat, ia bi urte, egon nintzen, el Drogasek deitu arte Ðdio Alfredok--, 1983an Sarasate Pasealekuan jo genuen Tubos de Plata eta La Pollarekin batera. Ez genuen soinu onegirik, besteak beste, soinu teknikariak mahaitik alde egin zuelako, gu bakarrik utzita, baina, bueno, lehen esan bezala, garai horretan ezin ezeri ezetz esan. Kontua jotzea zen. Némesis-engan -orain el Drogasek hartu du hitzaÑgehien gustatu zitzaidan Boni gitarra jolearen jarrera izan zen, jendeari bizkar emanda jotzen zuelako. Jarrera hori dut gogoan, zeinen gaizki pasatzen zuen jo bitartean, ikaragarrizko talde-desastre bat zirelako. Orduko guztiak bezala. Eta Kafarnaum-ez zer nahi duzu esatea? Haiekin baxua lehen aldiz jo nuen Irubiden, eta nik ezagutzen nituen bi kantak jo nituen tramankulua entxufatu gabe, kablea atera zelako eta ni enteratu ere ez. - Lehen urteetako kontzertuak gogoan, Nochevientos en el Para’so (1982ko gau zaharrean, Labriten) hura, edo 1983an Antoniutti-n egindako hura Radio Para’soren itxieraren aurkakoa... - Nochevientosekoa laukote moduan atera ginen lehen aldia zen, Sergio bigarren gitarran eta ahotsean. Ideia genuen berak kantatzea, Kafarnaum-en egiten zuelako. Gogoan dut bigarren kontzertua, hirukote ginen oraindik, Boni, Mikel (taldean dagoeneko) eta hirurok. Mochuelo-n izan zen, futbitoan jolasteko zelai batean. Bonik La silla eléctrica ordukoan baino ez zuen abestu, geroztik nik abestu behar izan nuen. Hasieran baxua jo besterik ez nuen egin behar, baina Boni ez zegoen erosoegi dena kantatzen eta nik ekin behar nion. - 1983 hartan beste bi kontzertu egon ziren: bata Anaitasunan, La Polla eta çngeles del Infiernorekin batera, eta bestea Gotorlekuan, Soñuaren bestan, non La Pollarekin berriro egon zineten... - Bai, Noche de rock & roll, gure lehenbiziko diskoaren aurkezpena zen, nahiz eta aurkezpenik egon ez, diskoa ez zelako garaiz atera. Aurkezpen ofiziala hurrengo urtean egin zen, Anaitasunan, beste kontzertu batean -Alfredok dio-. Kontuz Hi! eta Derribos Arias-ekin batera aritu ginen, eta horixe izan zen Barricadaren nire lehen aldia. Sei abesti baino ez nituen jo; egun batzuk lehenago diskoak plastikoan sartu eta guzti egin genuen dendetara eramateko: taldean aste bat neraman eta ahal nituenak ikasi nituen, gehiagotarako denborarik ez. - Taldea osatu baino lehen, zer kontzertuk hunkitu zintuzten? Zer talde ikusita pentsatu zenuten "nik nahi dut hor"? - Niri hori gertatzen zitzaidan ikusten nuen talde bakoitzarekin Ðdio el Drogasek--, gustatu ez arren, hor goian egote hutsagatik. Lentejuelek eta horrelakoek betidanik tiratu izan naute. Garai horretan Ðekiten dio AlfredoÑ talde askorik ere ez zegoen, orduan erdi orkestra erdi rock bandak zirenak gustatzen zuten gehiago, Txantreako Los Brujos bezalakoak. Etxean zeunden eta ondoan entsaiatzen entzuten zitzaien. Horrek arreta pizten zidan: "nola ari diren tximaluze horiek" pentsatzen nuen nire golkorako. Eta gero kontzertu handiak zeuden, Anoetan, Rainbow, UFO, Iron Maiden bezalako taldeak... Horrelako bat zegoenean hor biltzen ginen, denak elkarren ezagun. Taldea baino gehiago flipatzekoa zen haren inguruan muntatzen zen guztia. - Gaztelu enparantzako kontzertu horietaz zer esaten didazue? Edo Udaletxe plazakoez, non Burning-en kanta ospetsu baten adaptazio bat egin baitzen? (Leloak Balduz fatal, siempre con problemas zioen) - Gaztelu enparantzakoari dagokionez, okupazioaren aldeko aizan zen, beste kontzertu bat genuen arratsaldean, Iparraldean, eta hemen goizean jo genuen. Okupazión abestia lehen aldiz hor jo genuen. Urte haietan kalean mugimendu anitz bazegoen, jende guztiarekin tabernetan elkartzen zinen: ekologistekin, fanzineak egiten zituen jendearekin, irrati piratak irekitzekotan zebilen jendearekin. - 1984 eta 1985ean kontzertuak hasten zineten Cicatriz-en Aprieta el gatillo eta Hertzainak-en Pakean utzi arte abestuta. - Bi kanta horiek markatuta gaude Ðdio Alfredok. Horrelako abestiekin pentsatzen duzu "kabenzotz... zergatik ez ditugu guk egin? - Denbora nola igaro den, Drogas. 25 urte geroago nola zaude, sofokao? - Beste denboraldietan nekatuago egon naiz. Orain, egia esan, ongi nago. Nik kontzertuak bukatu eta pentsatzen dut beste ordu bat joko nukeela. Martxoaren 30koa, Atarrabian, hiru orduz aritu nahi dugu, aspertzeko modukoa. -Mende laurden bat ala beste edozein osagai bateko laurden bat, gaur egun zerk kilikatzen zaitu gehiago? - Mende laurdena eta ura, izerdi egiteko. - Atarian ditugun ospakizunez mintza gaitezen, Atarrabiako kontzertua (Martxoak 30) plater nagusia dugu: zer duzue Atarrabiarekin? Aldrebes da? José Luis Úriz itzalpeko Barrikadakide bat da? - Bera aspaldi ari zitzaigun hogeita bosgarren urteurrenaren kontzertua hor egiteko. Hogeita bigarren urteurrena hor egin genuenez, hasieran uste genuen ez zela egokia, baina gero "zergatik ez?" esan genuen. 2007ko gira hasteko modu hoberena izan daiteke, aurtengoa berezia izan dadila nahi dugu. - Ezagupen bera Iru–ean, noizko? - Joer -atera zaio Drogasi-, arazoak daude, antza. Ez dakit, Iruñean jotzen dugun bakoitzean preziatuak sentitzen gara. Adibidez, jendea abesten ikusten duzu; gainera, Sanferminetan jotzearen istorioa ere berezia da. -Bide batez, ezagupenak nola daramatzazue? Denbora aurrera doalako seinalea behintzat bada, nahiz eta Ibi sartu izanak adinaren batezbestekoa disimulatzen duen, ezta? - Horregatik hartu genuen, batezbestekoa jaisteko -esaten du ironikoki Alfredok. Ez, txantxa da. Adinak ez gaitu gehiegi axola, ni ez nintzen hogei urteetara itzuliko ezta erotuta ere. - Ezagupen garrantzitsua iritsi zitzaizuen orain hiru urte, Un camino de piedras, un tributo a Barricada diskoarekin: baieztatu nor ziren Las Pendejas, Calamarori laguntzen zioten taldekoak. Txoritxo batek esan dit zuek zinetela... - Ez genuen disko harekin zer ikusi izan nahi, eta orduan jakin genuen Andrés Calamarok parte hartu nahi zuela baina gerlari baten turbantea baino nahastuagoa zegoela, horrela esatearren. Azkenean esan ziguten baseak guk grabatuz gero, berak ahotsak sartuko zituela, eta hala egin genuen. Emaitza? Mañana será igual kantaren bertsio bat, berak abestua. - Denetik egin duzue rock & rollean, hiru zuzeneko disko eta akustiko bat ere bai. Bidenabar, azken hau dela-eta, taupadak ala hoskadak? - Biak ongi daude. Gaiarreko bizipena zerbait bakarra izan zen. Set akustikoaren prestaketa lanak, antzokiaren eszenategira ateratzean bizitako sentsazioak, publikoaren erreakzioaÉ - Eta La Silla? Elektrikoa? Akustikoa? - Kanta hori orain hamabi urte entxuferik gabe entseatu genuen, lehenbiziko maketa akustikoa grabatu genuenean. Eta bai, soinu interesgarria. Ez dakit ongi ala gaizki zegoen, baina kontua interesgarri gelditu zen ---dio Alfredok. Pitik gitarra flamenkoa sartu zuen, oso aire ederra ematen zion. -Eta gitarra, espainola?, estatala? - Estatala, betidanik estatala Ðerantzuten du berak irmo. - Bianako printzea, aukeratu hiru aukera hauetatik bat: Saria, ardoa edo gaileta paketea. - Saria, ezagupen modura, primeran, laostia. Zer dakit nik -zalantza egiten du Drogasek. Ardoa? Edaten ez dudanez... ezer ez, eta gailetak ere ongi. Hori bai, ni errepublikarra naiz Ðgehitzen du. - Azkena. Niri berdin zait Iruñean inoiz baden ala ez den Barricada izeneko kale bat. Ardura zaidana da haren musikak inoiz kale egin. Hitz egiguzu etorkizuneko asmoez. Drogasek inoiz esan bezala, hoberena dugu etorkizunÉ - Dagoeneko lau kanta baditugu, letra eta musika, oraindik konponketak falta diren arren. Jakina, istorio honekin, alde batera utziak ditugu pitin bat, baina konposatzen, entseatzen jarraitzen dugu. Niri dagokidanez, gerra zibilari buruzko liburuak irakurtzen ari naiz, hari buruzko letraren bat sortzeko dokumentatu nahian. Ez dakit, ilusio handiaz nago. |
|
.MUSIKA
|
|
|
Testua: oscarbeorlegui@terra.e |
|
|
jj |
anestesia TERAPIA (BONBERENEA EKINTZAK, 2006) Izugarria, jomuga lortzen duen harrikada baten indarra duena. Iluna baina melodia goxoz gatzitua. Belar muin xuabeentzat egina ez dena. Basatia, hitz batean, horrelakoxekoa da Terapia, Anestesia taldearen bosgarren lana. 1988an hasi zen talde hau, halere, izan ditu atsedenaldiak ere, Mikel Kazalis gitarra jolearen eskapadak direla-eta, bai Negu Gorriak taldean zein Kuraian. Muturreko trash eta hard-coreaz blaitua dator lantxo hau, artearekin egina eta ez merkatuan zarata besterik ez diren beste zenbait "lan"en antzera. Terapia, basapiztiaren iratzarraldia, sumendiaren eztula da eta ez besterik. Abestiak ikaragarriak dira, tentsioa mantentzen dutenak, herio bizian aitzinera egiten dutenak. Album indartsua benetan; piztiak lasaitu beharrean urduri paratuko lituzkeena. Lan honek gauza bat erakusten du beste askoren gainetik, ikaragarri sasoi onean dagoela talde hau, nahiz erregulartasunez ez jo. |
|
kk |
ruper ordorika MEMORIAREN MAPAN (ELKAR, 2006) Hamalaugarren lana da Memoriaren Mapan izenekoa. Ruper eta Joseba Sarrionandia berriro elkarrekin. Lanak indarra, freskotasuna, kolorea eta hats berria iradokitzen dizu. Benetako lana da, berazitateaz zipriztindua, egiazkotasuna dario lanari; bizitzaren egitatea, larru azalean daramazuna. Belaunaldi zehatz bateko Ruperrek egina baina beste garaikoentzat ere baliagarria dena, hain zuzen. Laztan intimista dute lan hauek, rupertorioa osatzen dutenak, gure bizitzaren mapa berregiteko eginak diruditenak, gure barne historia eraikitzeko: ahanztura eta desarraigoa saihestekoak. Bizitzari memoria erantsi behar baitzaio, horregatik, memoriaren mapa hain beharrezko! |
![]() |
soziedad alkoholika CORROSIVA! (LOCOMOTIVE, 2006) Korrosiboa. S.A.ren musika beti izan baita hagitz korrosiboa, herdoilkorra. 2007. urte honetan hemeretzigarren urtemuga bete du taldeak, eta dagoeneko adinez nagusi dugu taldea. Horrelaxe erakusten du bere hamabigarren den lan diskografiko honetan. Kontzertua leku hauetan grabatu zen: Bartzelona, Bilbo eta Vi–a Rock jaialdian, 2005. urtean zehar. CDaz gain, DVDak zazpi abesti extra ditu, hiru bideo-klip, lau irudi multzo Mexiko, Japonia, Argentina eta Txile aldean egindako itzulinguruaren ingurukoak. Jarraitzaileek ederki gozatu dute hainbeste konturekin, ez izan dudarik. S.A., artea eta basakeria, lan ongi eginaren sinonimoa, jarraikortasuna eta pertseberantzia, horixe da talde honen koxka. Corrosiva! lana zuzenean sabelera joaten den ukabilkada da, musika zaplaztakoa, nahita jotzen den horietakoa, bai horixe! Eta badakizue zer egiten den behin lehen zartada jasotakoan, ezta? Beste matraila paratu ... nik bada-ezpada, paratu dut bestea, jo nazaten, goza dezadan haien indarrarekin, haien basakeriaz gozatu, ahhhhhhh! Hau plazerra! |