.Ramón Zoraquiáin da aurtengo Nafarroako gazte enpresaririk onena
TTestua: Axular Aldizkaria
Ramón Zoraquiáin ha recibido recientemente un premio bien merecido: el premio al mejor empresario joven del año. COCINOBRA ha apostado desde siempre por nuestra revista AXULAR. Felicidades a todo el equipo y gracias por vuestro apoyo

Lehiatzeko hagitz tratua hurbila eman behar zaio bezeroari

Albiste onak aditzea beti da ona. Are goxoagoa da gure ezagunen artean gertatzen badira, eta kasu honetan hori da, hain zuzen, suertatu dena: COCINOBRA dendari eman baitiote saria, bere zuzendari nagusiari, Ramón Zoraquiáini. Aspaldi dugu harremana dena honekin, aspaldi paratzen dute gure aldizkarian bere publizitatea, aspaldi jasotzen dugu bere laguntza gure aldizkaria kalera atera ahal izateko.

2006ko gazte enpresaririk onena saria eman zioten duela gutxi. 1991. urtean hartu zituen ardura nagusiak enpresa honetan, lehen bere aita zen San Francisco kalean zegoen dendaz arduratzen zena. 1991. urteaz geroztik aldaketa dezente sartu zituen Ramonek: bi enplegatu izatetik 60 izatera pasa da gaur egun. Antsoainen salmenta gune handiagoa zabaldu zuten. Etorkizunera beldurrik gabe begiratzen dio Ramonek, frankiziak zabaltzea izaten ahal da datozen urteetan etortzen ahal den erronka berria. Ikusten denez ez da Ramon geldirik egoten ahal den gizona, beti aurrera, beti ideia berriak garatzeko asmoa: hori da hain zuzen ere enpresari izatea, berritzailea izatea, ausarta izatea, horregatik eman diote hain merezimendu handiz, aurtengo enpresari gazte onenaren saria.

Zorterik onena desiratu nahi diogu COCINOBRAri eta Ramoni, bihoakio gure zorionik beroena.