| Herri aldizkariak, herriaren hatsa | |||
| Testua: Gu |
|||
|
Por encima de los grandes imperios de la comunicación, las revistas locales han sido y siguen siendo un medio muy cercano de información. En este trabajo nos acercamos a la historia de las revistas editadas en Burlata: Burlada, Calle Mayor, Indarra, Haritz Berri... todas ellas son parte de nuestra pequeña historia.
|
Gaur egungo gizartean ezin da ukatu komunikabide talde handiek izugarrizko botere eta eragina dutenik, hala ere, eta zorionez, interes politiko eta ekonomikoen menpe dauden komunikabide hauetaz gain badira informazio alternatibo eta ezberdin bat ere eskaintzen dutenak. Berrien beste ikuspuntua plazaratzeaz gain, gure inguru hurbileko kontuen berri ere ematen diguten komunikabide txiki hauen artean herri aldizkariak ditugu. Orokorrean herri aldizkariak oso erantzun ona jaso ohi dute auzokideon aldetik, izan ere, herritarrok gustukoa dugu gure herrian gertatutakoa jakitea, gure herriko pasadizoak eta historia ezagutzea, ondokoaren iritziaz jabetzea ... eta hau guztia da hain zuzen ere herri aldizkariek lantzen dutena. Hau esan ondoren ez pentsa gure aldizkariari buruz txapa bat sartu nahi dizugunik, ez, gure gaurko asmoa da Burlatan azkeneko hamarkadetan izan diren herri aldizkariak aztertzea, gure ustez, aldizkari hauek berrikustea aukera ezin hobea da aurreko urteetan herrian zenolako giroa zegoen oroitzeko, izan ere, aldizkari hauen orrialdeak begiratzean, neurri handi batean, herriak izan duen eboluzioa antzeman dezakegu. Plazaraturiko aldizkarien artean denetarik aurkitu daiteke, batetik udalak bultzaturiko edo argitaraturiko aldizkariak, bestetik herri erakunde desberdinek haien planteamenduak eta ikuspegiak zabaltzeko kaleratu dituztenak. Estiloari dagokionez ezberdintasunak ere badaude aldizkarien artean, batzuek fanzine bat dirudite, beste batzuek ordea, betiko aldizkariaren eremua jarraitzen dute. Beste desberdintasun bat da aldizkari hauen egileek zuten aurrekontua, hau materialaren kalitatea aztertuta (papera, koloreak.) oso argi ikusten da, dena den, sarritan gertatu ohi denez, baliabide ekono miko gutxien dau- kana burua gehien estutzen duena da eta hori agerian geratzen da azkeneko ema- itzan. Argia ikusi zuten aldizkarien artean, bulegoa San Blas kalean zuen enpresa batek kaleratutako Calle Mayor izenekoa da denbora gehiago duena. Aldizkari hau 80. hamarkadaren hasieran atera zen eta herriko informazioari lehentasuna ematen zion, bitxikeri bezala aipatu daiteke demokraziaren lehengo hauteskunde horietan aldizkari hau izan zela Burlatako lehengo emaitzak kaleratu zituena, horretarako hauteskundeen gauean bertan buzoneatu behar izan bazuten ere. Aldizkari honen banaketa, esku artean duzun honekin bezala, herriko gazte batzuek egiten zuten sosa batzuen truke. |
||
|
|
Urte batzuk beranduago, 84ko amaieran hain zuzen ere, eta oraingoan udalaren eskutik, Burlada deitutako aldizkaria sortu zen, bihilabetekari honek ere herriaren bizitzaz informatzea (batik bat udal batzetan eta batzordeetan gertatutakoaz) zuen helburu. Dena den, herritarron iritziak ere jasotzen zituen, bai eta herriko taldeekin zerikusia zuena ere. Adibide gisa laugarren alean (85eko maiatzean) Axular elkartearen inaugurazioa aipatzen da, zazpigarren alean berriz (85eko azaroan) kultur etxearen eraikuntzaz informatzen da, ikusten dugunez pixka bat atzeratu da kontua. Hurrengo urtean, hots 86an, gazteen ordua iritsi zen: Urte honetan bi argitalpen berri jaio ziren, batetik Haritz Berriren Gazteen Irrintzia, eta bestetik Indarra Gazte Taldearen aldizkaria. Aldizkari hauetan bi talde hauek gazteen egoeraz mintzatzen ziren, beraz, gaiak oso antzekoak ziren (drogomenpekotasunak, gaztetxea, institutoa, musika, kultura ...) baina jakina bakoitza bere ikuspuntutik azalduta. Bietan, aurrekoetan ez bezala, artikulu batzuk euskaraz irakur zitezkeen. Mendearen az- keneko hamarkadan behin sartuta, 92an udalak beste saiakera bat egin zuen argitalpen iraunkor bat sortzeko eta horrela BIM (Burlatako Udalaren Aldizkaria) atera zen. Hilabetekari hau formato handian egin zen, hau da, kazeta baten tamainan, eta ez omen zuen arrakasta handirik lortu bi ale atera ondoren desagertu baitzen. Bi urte pasa ondoren proiektua birplanteatu zen eta berriro zero aletik hasita BIM hilabetean behin hasi zen agertzen, 94ko otsailaren lehengo aletik 2000ko apirilean ateratako azkenera, 61 ale kaleratu ziren guztira. Aldizkaria, bere azken fasean batez ere, gai desberdinei ematen zien tratamendua zela kausa oso kritikatua izan zen herri erakundeen aldetik, euskararen erabilera murritza ere salatu zuten zenbait taldek.
|
||
|
|
Baina 90. hamarkada askoz emankorragoa izan da herri aldizkariei dagokienez, hala nola, Ibaialde institutoaren ikasleek egindako aldizkaria ikusi ahal izan dugu, Askagintza taldearen buletina, presoen egoeraz informatzeko Amnistiaren aldeko batzordeen aldizkaritxoa, Maiatza Rockaren urtemuga zela eta peñak kaleratutako ale berezia, Burlatako gaztetxekoek plazaratutako Makaldi izenekoa, azkeneko honek, pena bat bada ere, udalak gaztetxea itxi ondoren ez zuen jarraipenik izan, eta zerrenda amaitzeko Ermitaberri ikastetxearen izen bereko aldizkaria aipatu behar dugu. Ziurrenik herrian argitaraturiko aldizkariren bat ahaztu dugula, dena den, inork ez dezala pentsa nahita egin dugunik, badakizue, ez daude diren guztiak eta ez dira dauden guztiak, hala ere, horrela izan bada barkamena eskatzen diogu dagokionari. Kon- tuan hartu ez ditugunak aldedi politiko desberdinek kaleratu ohi dituzten buletinak izan dira, nahiz eta noiz behinka baten bat barre egiteko oso ongi datorkigun.Amaitzeko esan behar dugu pozik gelditzen garela lerro hauek balio izan badute aldizkari hauek norbaiti oroitarazteko edo ezagutu ez zuenari ezagutarazteko. Guk behintzat, gure aurrekoek nola funtzionatu zuten ikusi ahal izan dugu.
|
||