Igerileku berria
 

 

Testua: Xabi Zelaia / Argazkiak: Marisa Torregrosa

Bazen garaia! Itxoiteak merezi izan du eta pasa den Irailaren 27tik igerileku estali berria martxan dugu, baina bidea luzea izan da.

 

 

¡Por fin! Después de años reclamando y esperando la piscina cubierta para nuestro pueblo, ésta es ya una realidad. Pero no es solo una piscina cubierta donde poder nadar en invierno, es todo un complejo polideportivo con vaso de natación, vaso de hidroterapia y actividades, gimnasio, sauna, solarium, ducha escocesa y frontones de squash.

 

 

 

 

HISTORIA PISKA BAT

Hasiera batean, Burlatako Udal- ak kirol eremua berrantolatzeko plana orokorrentzako konkurtso bat atera zuen, eta Miguel Ayepe eta Andrés Martinezen arkitekto taldeak irabazi eta gero, 1998. urtean aurreproiektu bat aurkeztu zu- ten. Hau arrazoi ekonomikoengatik egokitu behar izan zen eta hurrengo urtean, Udalak, egindako proiek- tua ontzat hartu zuen. Nafar go- bernuari, dirulaguntza eska- tzeko aurkeztu zitzaion, eta honek lana egiteko 103 milioi pezeta eman zuen. Lanak konkurtsoan atera ziren eta OBENASA enpresari adjudikatu zitzaizkion. 2000eko otsailean lanean hasi ziren eta aurtengo maiatzerako bukatua izan behar zen, dena den irailaren 27a arte inauguratzea ezinezkoa izan da. Proiektu handi honetan 240 milioi pezeta gastatu da eta beste 35 milioi gastatzen ari da oraindik instalazio ezberdinetako ekipamendua betetzeko.

INSTALAZIOAK

Igeriketaren ontzia 25 metrotako igerileku bat da eta 6 kale igeriktan aritzeko dauzka. Jar- duera eta hidroterapiaren ontzia, 10/12 metro- takoa da eta atal ezberdinak ditu, besteak beste: urezko bi ohe, garondoaren masajearendako urezko bi kanoi eta urezko kortina, bizkarraldeko zein lunbar masajearendako 3 airezko soplante, beste hain beste hankeendako, lunbarreendako 9 urezko soplante eta beste urezko 9 hankeendako. Gimnasilekua seguraski abendurako erabili ahalko da eta honetan giharreendako eta kardiobaskular hobekuntzarendako makina batzuk izanen dira. Monitore bat ere izanen da gorputz heziketan lizentziatua eta igeriketan zein atletismoan aditua. Honekin lana egin ahal izateko, gure baldintza fisikoa ezagutzeko, ikastaro txiki bat egin beharko da, hori dela eta, monitoreak, guk nahi dugun helburua lortu ahal izateko, behar ditugun ariketak jarriko dizkigu. Eremu hezea azaroan martxan jarri nahi dute, bere hornidura osatzen denean. Bi saunak (emakumezkoa eta gizonezkoa), U.V.A. izpien solariumak eta eskoziar dutxak betetzen dute eremu heze hau.

Instalazio guzti hauek, kirola modu konstante eta serio batean egin nahi dutenentzako pentsatuta daude eta horregatik arauak zein gimnasilekuko abonatzea, hauen erabiltze txarra gerta ez dadin praktikan jarriko dira. Igerilekuan ere ezin izanen da jolastu, saltatu edo korrika egin, bakarrik luzeerak igeriketan edo errelajatzea txikian.

 

 

 

 

 

Todo esto para realizar deporte por tu cuenta o bien con un monitor que te propondr‡ los ejercicios m‡s adecuados segœn tus necesidades.

 

 

 

 

 

 

ERABILERA

Instalazioen bakarka erabilera abonatuendako. Abonatuek instalazio guztiak erabiltzen ahal dituzte, salbuespen bat bakarrik: ikastaroak edota beste aktibitate batzuk daudenean. UVA izpien solariuma bakarka erabiltzen ahal da eta sarreran jasotako fitxa baten bidez sartu ahal izanen da. Squash frontoiak aurrez eskatu behar izanen dira eta gastatzen den argia pagatu beharko da. Gimnasilekua erabili ahal izateko abono kuota txiki bat pagatu beharko da, 500 pezeta hiruhilabeteko, hain zuzen ere. Abonatuak ez direnek astegunetan 1000 pezeta eta larunbata eta jaiegunetan 1500 pezetatako sarrera pagatu beharko dute, eta horrez gain, ezin izanen dute gimnasilekua erabili. Instalazioen taldeka erabilera igerilekuan murrizten da eta behinik behin beti 4 kale libre gelditu beharko dira abonatuendako. Burlatako eskolek igerilekuaren erabilera ez dute pagatu beharko, baina bai monitoreen gastuak. Bestalde kanpoko eskolek pagatu beharko dute bai erabilera zein monitorea.

 

 

 

 

 

 

 

 

JARDUERAK

Oraindik, instalazio hauek, udan funtzionatuko duten ala ez, Patronatuak ez du erabaki, baina igerilekuak izan ezik, beste instalazioak seguraski erabili ahalko ditugu. Udazken eta negu honetarako jarduera ezberdinak antolatu dituzte, bai haurtxoendako zein helduendako. Kirol Patronatuak foileto baten bidez burlatarrei eskaini dizkie 2001-2002 garaiko aktibitateak. Dena den, bakarrik abonatuek parte hartu ahal izanen dute jarduera hauetan.

 

BESTELAKOAK

Igerilekua eta beste instalazioak martxan jarri dira dagoeneko, baina honekin ez dira Patronatuaren helburuak bete. Oraindik kirol eremua berrantolatzeko plana orokorra ez da bete eta hurrengo urtean beste proiektu berriak osatuko dira: erretegi berriak eta kirol eremu osoko herstura edo itxitura hain zuzen. Itxitura hau Burlatako eskola-tailerrak eginen du eta horretarako forja lanaz hesi berri bat prestatzen ari dira. Momentuz, data zehaztu gabe geldituko da zenbait proiektu, besteak beste: gizarte eraikuntza bere gela desberdinekin, 2 tenis-zelaia, 2 pilotaleku eta polikirol pista bat. Kirolgune hau, Arga ibaiaren parke berriaren ondoan kokatua egonen da, beraz untziraleku bat, piragüismoa praktikatzeko, ibaian jarriko dutela pentsatzen ahal da. Pozik egoteko arrazoiak baditugu, bai instalazio berriengatik, zein kokatzen diren tokiagatik, natura eremu ederrean. Guzti honekin erraz tartekatu ahal izanen dugu barne kirola eta kaleko kirola, Arga ibaiaren parkea aprobetxatuz. Ez galdu aukera eta eutsi kirolari!.

 

 
Articulo anterior
Articulo siguiente