| Joaquin Campion, txistularia | |||
|
|
Testua eta argizkariak: Patxi Telletxea |
||
|
En las pasadas fiestas patronales el txistulari Joaquín Campion fue homenajeado por todos los grupos culturales del pueblo. La asociación de txistularis de Euskal Herria le entregó la medalla de plata como reconomiento a la labor de promoción del txistu que ha realizado en Burlata. Burlata cuenta con una de las mejores canteras y uno de los mejores grupos de txistularis de Euskal Herria, pero todo ello no ha surgido por casualidad, sin la labor de Joaquín no tendríamos los txistularis que tenemos. Eskerrik asko Joaquín.
|
Aurtengo Burlatako festetan omenaldi berezia eskaini zitzaion Joaquin Campion txistulariari. Omenaldia Euskal Herriko Txistularien Elkarteak egin zion, baina ez ziren inola ere atzean gelditu Burlatako zenbait talde: burlatako txistulariak, Larratz dantzari taldea, San Blas abesbatza, eta abar Aspaldi hasi zen Joaquin txistua Burlatan bulkatzen, berak egindako lanaren ondorio zuzen dira gaur ko burlatako txistulariak, talde anitza eta kalitate handikoa. Hauen arte- ko bi aukeratu nahi izan ditugu, Joaquinekin bizi izandako esperientziak guri azaltzeko. Alfontso Iturria eta Elena Agui- lera dira aukeratu nahi izan ditugun burlatako txistulari beteranoak. Alfontsok zein Elenak musikaren inguruan antolatu dituzte beren bizitzak, biak dira txistulari, biak dira irakasle eta guztiaren gainetik txistuzale amorratuak, pentsa daitekeenez Joaquinek izanen du, bai, zerikusirik beren zaletasunean. ELENA AGUILERA ETA ALFONTSO ITURRIA TXISTULARIEKIN HIZKETANNoiz ezagutu zenuten Joaquin lehendabizikotz? ELENA- Nik 7 urte nituenean, horrek esan nahi du jadanik 25 urte. Etxera ailegatu zen paper bat musika eta txistuko klaseak eskaintzen. Nire gurasoek, txikitan Altsasun bizi ziren eta ezagutzen zuten Joaquin, konfidantzazko pertsona zenez haiek txistua ikastera bultzatu ninduten. ALFONTSO- Zortzi urte nitue- larik ezagutu nuen, Paz de Ziganda ikastolan txistua ikasten hasi nintzenean. Joaquin txistu irakasle ere izan zen, kontaiguzue, nolakoa zen? ELENA- Lehe- nengo urtetan neska-mutiko asko joaten
ginen ikastera. Hasieran, klaseetan, besteen laguntza izan zuen baina
gero sortu zen kontserbatorioko erronka eta bera, txistu irakasle bezala,
buru-belarri sartu zen. Momentu honetan klaseak erabat aldatu ziren, esan
nahi dut erakusteko era. Joaquinek, Donos- tian lortutako materialarekin
ikasten genuen. Eta oroitzen naiz nola ez zuen itxaroten material hori
argitaratuta egotea guri emateko. Ematen zigun Ansorenak idazten zuen
bezala. Behin liburu bat osoa ekarri zuen fotokopiak egin ondoren enkoadernatzera
eraman zuen, baina ez edozein modutan oso txukun baizik. ALFONTSO- Bere izaeraz bururatzen zaidan aurreneko gauza bere lasaitasuna da. Pertsona lasaia, atsegina eta itxaroten zekiena; horrekin guztiarekin batera gizon serioa, arduratsua eta hagitz ongi antolatua bere irakasle lanean. Ikastolan eskolaz kanpoko klaseak ematen zituen eta baita erresponsabilidade handiz prestatu ere. Haur anitz ginen eta halere, bakarka hartzen gintuen gero taldekako lana egin behar bazen ere. Niri behintzat aurrera egiteko grina eta superazio gogoa eman zidala esan beharra daukat. Nola eta noiz erabaki zenuten txistuarekin aurrera segitzea? Joaquinek eraginik izan al zuen? ELENA- Hasieran esan dezaket dena, bakarrik, gehiegi
pentsatu gabe etorri zela. Esan dudan bezala hasi nintzenean 7 urte nituen
eta jolasa bezala zen niretzat, lagunekin klasera joan eta abar. Gero
Burlatako kontserbatorian sortu zenean serioago hasi nintzen Solfeoa,
korala, txistua. Eta bai, Joaquinek eragina handia izan zuen nire erabakian
bai hasieran bai geroan. Berak ez dit erakutsi bakarrik txistua jotzen,
baizik eta txistua eta bere mundua maitatzen. Hasieran niretzat irakaslea
besterik ez zen, baina urteen poderioz konturatu naiz bere eredua oso
garrantzitsua izan dela niretzat. |
||
|
|
|||
|
Nola osatu zuen taldea Joaquin-ek? Dirulaguntzarik izan al zenuten? ELENA- Taldea osatzen genuen beraiekin ikasten genuenak. Hasieran, berehala ateratzen ginen kalera, talde handi bat ginen. Berak beti gurekin jotzen zuen. Gero hainbat gauzetarako, banda bat zegoen. Banda horretan zeudenak gure ikuspuntutik jende helduena zegoen gero gure taldetik gehien jotzen zutenak hasten ziren banda horretan sartzen eta horrela joan zen poliki-poliki taldea sortzen. Diru kontuari buruz, zer esango nizuke. Nik hasieran ez nintzen ezertaz konturatzen, pozik jotzen nuen, besteek bezala eta ez ginen diruaz kezkatzen. Ez genuen ezer irabazten baina nahikoa izaten zen guretzat jotzea. Baina bai oroitzen naizela oso ongi, nola Joaquin zerbait lortzeko beti egon den borrokatzen eta nola kontua ez zen izaten batere erraza. ALFONTSO- Nik hamaika urte nituela (1980) eta Burlatako Musika Eskolako ikasle nintzela Joaquinek Burlatako Txistu Eskolan sartzeko esan zidan, bera zen burua eta horrela Larratz dantza taldean sartu ninduen, ni nintzen gazteena, guztien umea, jakina. Baziren ikasle mordoxka garai hartan San Juan kaleko eskola zaharrean, eta horrelaxe zenbaitetan, Olentzero zela edota Santa Ageda zela, atera egiten ginen karrikara, festetan, orduantxe hasi zen Joaquin txistu kontzertuarekin, orain hain ezaguna egin dena. Denak ateratzen ginen Joaquinekin batera, hori bai, dianak eta dantza-saioak jotzeko talde ttikiagoa ginen: Anautarrak, Patxi Lanpreabe, Iñaki Kanpion, Elena Ziaurritz, ... Gure jantzi ofizialarekin, geure errepertorioa hagitz ongi entsaiatua... Eta dena, Joaquinen lanari esker, jakina. Taldean ongi portatzen zineten Joaquinekin? ELENA- Nik uste dut baietz, umeak ginen eta gure artean denetatik zegoen, baina oro har nahiko zintzoak ginen. Baina noski, gure artean ere gora beherak izan dira. Adibidez, historia aldatu zen adinarekin, koxkortzen hasi ginenean. Momentu honetan hasi ziren tira bira batzuk. Gehien bat non jotzeagatik eta non ez, zertarako eta zertarako ez. Joaquinek oso garbi zuen udaletxeko banda bat sortu nahi zuela. Guk, gure aldetik, jo nahi genuen, baina baita ere izan nahi genuen askatasuna erabakitzeko non bai eta non ez. ALFONTSO- Joaquin guztion aita zen, berak egiten zuen dena: udalean dirulaguntzak eskatu, entsaiatzeko lekua bilatu, errepertorioa prestatu, entsaioetarako deitu, paga eman ... Dena ardura handiz egiten zuen eta logikoa denez, guri ere, ardura eta puntualitatea eskatzen zigun. Beno, 14 edo 15 urte genituen eta normala zen festetan zenbaitetan huts egitea. lan handia izaten baitzen festetan: dianak, erraldoiak, dantza-saioak. Eta normala zen piperren bat egitea, hori bai, paga bat gutxiago izaten genuen piper eginez gero, bai horixe! Zer da Joaquinek Burlatan txistuari eman diona? Eta txistuak Joaquini? ELENA- Joaquin eta txistua, nik betidanik ezagutu dut harreman hori. Burlatan, gaur e- gun, nik ez nuke ulertuko bata besterik gabe. Joaquinek txistuari bere bizia eman dio. Eta beste aldetik bizia ere izan da txistuak Joaquini eman diona. Ez dakit argi gelditzen den ala ez esan nahi dudana, gaur egun oso zaila da ulertzea halako jarrera eta. Kontutan izan behar duzu Joaquin ek txistu klaseak eta abar laneko ordutegitik kanpo egiten zuela eta askotan gurekin pasatzen zuen denbora musutruk izaten zela, ez pentsa bere helburua dirua irabaztea zenik. Eta hau, Joaquinek txistuarekin izan duen harremana alegia, izan da niretzat Joaquinek Burlatako txistu taldeari eman dion gauzarik hoberena. ALFONTSO- Nik uste Joaquinek txistua bera eman diola Burlatari eta horri esker bai Nafarroa mailan zein Euskal Herria mailan Burlataren izena hagitz lotua da txistuarekin. Eta txistuak Joaquini? Ez dakit, batez ere lan anitz, bizitzeko gogo bizia eta baita, nola ez, zenbait buruhauste. Eta puntu honetan. nire ustez, Joaquinen emaztea ere aipatu beharrean gaude, izan ere, berak nahiko lan izan baitu bi seme eta bi alaba aitzinera ateratzeko. Beraz, berak ere omenaldi handia merezi duela iruditzen zait. Etorkizunari begira zer? ALFONTSO- Txistuaren etorkizuna segurtatua dago
Burlatan, guztiz sartua dago gure kulturan eta tradizioan, beraz, ongi.
Harrobi ederra dugu eta zaharxeagoak garenak ere (txistu irakasleak denak)
taldexka pollita egiten dugu. Badira txistulari gazte interesgarriak,
gehienak neskak, horien artean Aitor (orain hasiko dena) eta Susana (maila
ertaineko ikasketak Iruñean burutu berriak dituena) aipatuko nituzke.
|
|||