|
Ermitaberri ikastetxe berria noizko? |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Betiko kontuak, betiko promesak, UPNko agintariei bost axola euskara! Testua: Xabi Zelaia / Argazkiak: Marisa Torregrosa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Junio de 1999:
El Departamento de Educación del Gobierno de Navarra ve la necesidad
de un nuevo centro escolar en Burlada para el modelo D. Noviembre
del 2001: El consejero de Educación del Gobierno de Navarra dice
que el centro de Ermitaberri cumple con creces las normativas de espacio
y que no hace falta un centro nuevo para el modelo D. A pesar
de que en dos años ha aumentado en 70 el número de alumnos
y el centro sigue siendo el mismo.
|
Makina bat buruhauste eta kontu ari da berriro ere sortzen Burlatako Ermitaberri ikastetxearen inguruan. Ikastetxe publikoa jendez lepo dago eta duela urte bat paratutako modulu prefabrikatuak leku dezente kendu dio patioari. Ikasleek bi txandatan ateratzen dira errekreora eta jangelan hiru txanda egin behar izan dituzte. Guraso elkartea aspaldi hasi zen mugitzen kontu honekin, gauza bera egin al du Burlatako Udalak? Hona hemen ERMITABERRI ikastetxearen historian emaniko une nagusienak: -1987-1988 Ikasturtean Bakearen Ibilbidean dagoen Hilarión Eslava ikastetxe berrian D ereduko 3 urteko 6 ikaslerekin, gela bat sortu zen. -1988-1989 Ikasturtean, Hiru Herri ikastola desegin zen eta han zeuden ikasle gehienak Hilarión Eslavara joan ziren D ereduko lerroa osatuz eta han jarraitu zuten 1995eko urtarrila arte, A ereduarekin ikastetxea konpartituz. - 1995eko Urtarrilean D eredua Ermita kalean gaur egun dagoen Ermitaberri izendatutako ikastetxera pasatu zen. - 2001-02 ikasturtean, ikasle kopurua ia bikoiztu da Ermitaberrin. Ermitaberri sortu zenean, nahiz eta tokiz justu samar ibili, maila bakoitzean bi lerro izan zedin pentsatuta zegoen. 1998-99 ikasturtean argi zegoen toki urritasuna eta Hezkuntza Departamentuari zein Udalari, horrela esan zitzaien, urte gutxi barru eskola berri bat beharko zela adieraziz. Matrikula gora joan zen heldu ziren urteetan eta 2000-01 ikasturtean matrikula gorakada ikusi eta gero (4 gela ireki behar izan zen), Hezkuntza Departamentutik behin behineko moduluak eskaini zizkiguten patioan jartzeko, ikasle eta irakasleen egoera hobetzeko, Ermitaberriko toki arazoa konpondu arte. Hala eta guztiz ere, gaur egun, errekreoan 2 txanda eta jantokiko 3 txanda antolatu izan behar dira, tokia ez dagoelako. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Kudeaketaren kronologia
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||