Igerileku estaliaz galdezka

 


Argazkiak: Marisa Torregrosa · Testua: Ziripot

 

 

En esta encuesta fotográfica preguntamos a la gente sobre el grado de satisfacción de las nuevas instalaciones de la piscina cubierta. El grado de satisfacción es alto. Felicidades al Patronato de Deportes.

 

Duela gutti zabaldu zuten igerileku estali berria. Aspaldian eskatutakoa ezta? Nolako zerbitzua ari ote dira eskaintzen? Jendea kontent al dago? Gauza hauetaz guztietaz kezkaturik, azaroaren 27an, igerilekura hurbildu ginen galdera batzuk egitera, hona hemen jendeak igerilekuaz esan ziguna:

Galderak:

1- Zenbat aldiz erabiltzen duzu igerilekua astean?
2- Zein zerbitzu erabiltzen duzu?
3- Hobetzeko iradokizunik?
4- 0tik 10era zer kalifikazio paratuko zenioke igerilekuari?

 

1- BEATRIZ

1- Gaur da lehendabiziko aldia
2- Igerilekua bakarrik
3- Hotza egiten du igerilekutik aldageletara joateko bidean.
4- 6

2- AMAIA

1- Astean bitan
2- Igerilekua eta burbuilak
3- Musika paratu beharko lukete
4- 6

3- MIREN

1- Noizean behin
2- Igerilekua
3- Giltza hartzeko porteriaraino joan behar duzu, nik errazago eginen nuke
4- 7

4- BEGOÑA

1- Bitan
2- Igerilekua, burbuilak, ur jauziak, sauna
3- Giltza hartzeko behera etorri behar da beti, ez du zentzurik
4- 9

5-MANUEL

1- Bitan
2- Igerilekua eta ur jauziak
3- Nik erabiltzen dudana hagitz ongi dago
4- 8tik gora

6-ELVIRA

1- Bitan
2- Dena, gimnasioa izan ezik
3- Giltza hartzearena gaizki dago. Goian jarriko nituzke
4- 9

7- MARINELA

1- Bitan
2- Igerilekua, burbuilak, ur jauzia eta sauna
3- Giltza hartzeko behera jeitsi behar da batarekin ...
4- 9

8-DOLORES

1- Behin edo bitan
2- Burbuilak eta ur jauzia, ez baitakit igerian.
3- Dutxak, anitzetan ura beroegi ateratzen da, edo bestela hotzegi
4- Ia 10 jarriko nioke

9-INMACULADA

1- Bitan
2- Igerilekua bakarrik erabiltzen dut, igeri-ikastaro batera
3- Entxufe gehiago aldageletan ilea lehortu ahal izateko
4- 9

10-ISABEL

1- Hirutan edo lautan
2- Igerilekua, hidroterapia gela eta sauna
3- Saunan arduradunak jarri jendea erraz zorabiatzen delakoz eta aldageletan ere jendeak ebatsi ez dezan.
4- 7 edo 8

11-PILI

1- Bitan
2- Igerilekua bakarrik, Atarrabiakoei ez digute ur jauzietan sartzen uzten
3- Kanpokoek ere aukera izan behar genuke ur jauzitan sartzeko
4- 6

12- DANIEL

1- Behin, larunbatetan
2- Igerilekuak eta sauna
3- Deus ez
4- 7

13- ALVARO

1- Behin
2- Igerilekuak eta sauna
3- Ez dakit
4- 8

       
Articulo anterior Articulo siguiente