Umeak baratzean

 

 

Testua eta argazkiak: Paz de Ciganda Ikastola

 

Los chicos y chicas de la ikastola Paz de Ziganda también aprenden con actividades al aire libre como “la huerta”, este año han puesto un precioso molino que espanta a los listos pajaricos que quieren comer lo allí sembrado o plantado. Hagitz ideia ona zuena.
Bai horixe!

 

 

Paz de Zigan- da ikastolako umeak ez dira bakarrik lanean ari geletan, badituzte geletatik kanpo lan batzuk egiteko. Ho- rietako bat “BARA- TZA” da.

Irailean baratzeko lanei ekiten diete, hau da: Lehenen- goa lurra prestatu, ondoren ongarria bota eta bukatzeko gauza batzuk erein eta beste batzuk landatu.
Garaiaren araberan landatu edo erein egiten dute. Aurten azaloreak landatu dituzte. Babak, ilarrak, garia eta garagarra erein egin dute. Argazkietan ikusten dugunez umeak aitzurra hartuta jo eta ke ari dira, gustura. Batzuk lurra lantzen ari dire bitartean beste batzuk belar txarrak ate-ratzen. Baserritar peto-petoak bailiran, bai horixe!

Baina horrela ez da ziurtatzen garia edo landareak hazten direnean denak jasoko ditugunik, ezta pentsatu ere, txoriak ez dira batere tuntunak eta baratzeraino hurbiltzen dira janarien bila. Horrexegatik txoriak uxatzeko txorimaloak ipintzen dituzte. Aurten batzuei bururatu zaie “ERROTATXO” bat egitea eta eskulanetan egindako errota baratzara eraman dute, poz-pozik argazkian ikusten dugun bezala.

 

Articulo anterior