Sokatira, zaharra bezain ezezaguna den euskal kirol tradizionala.
 

Burlatako Herri Kirol Taldearekin solasean sokatiraren inguruan


Testua: Ziripot

 

Hace varios años existía en Burlata un equipo de sokatira, su nombre era “Peña Euskal Herria” y era gente de esta peña la que componía el equipo. Este equipo desapareció y se hicieron grandes esfuerzos para intentar sacar otro, pero éste no salió.

1999. urteko udaberrian Euskal Herria Peñako kidea zen Tximis, jendea biltzen hasi zen eta horrez geroztik talde bat sortu eta sendotu zen. Gaur egun, Nafarroako eta Euskadiko txapelketetan parte hartzen dute eta momentu honetan Nafarroako txapelketan buru belarri sartuta daude. Bere partaide batzuekin egon gara, kirol honen gaineko zenbait gauza jakin ahal izateko eta horrekin batera, hemendik deia egiten dugu jendea hurbil dadin lehia hauek ikustera eta goza- tzera, merezi du-eta.

 

Zein egoeratan dago gaur egun sokatira Nafarroan? Eta Burlatan?

Gaur egun emakumezko 2 talde daude: Imotz eta Burlata, gizonezkoak ordez, 5 talde daude: Beti Gazte, Ezkabaondoa, Txantrea, Berriozar eta Imotz.Iaz ordea gizonezko bi maila ezberdin zeuden, lehenengo mailan Beti Gazte, Areso, Txantrea, Imotz eta Ultzama aritzen ziren eta bigarren mailan Berriozar, Errotxapea, Atarrabia eta Burlata. Emakumezkoan maila bat besterik ez zegoen: Sakana, Imotz, Burlata eta Txantrea.

Datu hauek argi erakusten dutenaren arabera sokatiraren egoera argi ikus daiteke, kinka larrian dago. Gero eta talde gutxiago dago txapelketetan. Burlatan gizonezko taldean jende gutxi geundenez, aurten Atarrabiako jendearekin elkartu gara talde berri bat osatzeko, eta sortu den talde berriak Ezkabaondoa du izena. Emakumezko taldean ordez, berdin jarraitzen dugu.

Nola dago antolatuta sokatira? Badago federaziorik?

Euskal Herrian aritzen garenean, gu Nafarroako federazioan sartuta gaude, Nafarroako Herri Kirol federazioan hain zuzen ere. Beste aldetik, Nafarroako federazioa Euskal Herriko federazioan sartuta dago, horregatik Euskal Herritik kanpo aritzen garenean Euskal Herrikoaren ordezkoak gara.
Azken garai honetan arazoak hasten dira azaltzen, Na- farroako federazioa Espainiakoaren barruan sartu nahi dute eta beste alde batetik selekzio bezala, bakarrik Espainiakoarena ordezkatzea nahi dute. Euskal selekzioari uko egin nahi diote.

Zer modalitateak daude?

Sokatiran 2 modalitate ezberdinak daude: goma gaineko sokatira eta lur gaineko sokatira. Lur gaineko sokatiran, parte hartzen duen Nafarroako talde bakarra Areso da. Beste talde guztiak goma gainean aritzen dira.
Bi taldeak 30 metrotako goma baten gainean jartzen dira, zapatila bereziak erabiltzen dituzte (kautxuzkoak). Talde bakoitzean 8 tiralari ditu eta segun zer pisua duten, maila ezberdinak daude.
Gizonezkoa———-680Kg——640Kg——600Kg——560Kg
Emakumezkoa——520Kg——480Kg

Eta jende gaztea. Nola zirikatu behar da sokatira praktikatzeko?

Ahoz aho egindako lana da, sokatiran hasten den jende gazteak berehala uzten du, kirol ezezaguna eta gogorra delako. Agian eskolaz eskola propaganda egin beharko genuke txikienak ezagutu eta aritzeko, nolabait sokatira txikienei hurbildu, baina gaur egun oso baldintza txarrean gaude eta horrek oso ahalegin handi bat suposatuko luke guretzat, baina dena ailegatuko da.

Eskoletan zer egiten da sokatira promozionatzeko? Badaude txikien taldeak?

Hemen Nafarroako kirol jokoen barruan, eskola, institutu eta ikastolen artean herri kirolak antolatzen dira eta sokatira modalitate bat da besteak beste.
Dena den eskoletan ere, batez ere “D” ereduko eskoletan, sokatira erakustaldiak antolatzen dira, baina beti kirol arraro bat bezala agertzen da, ez da modu serio batean hartzen.

Sokatira munduan nola parte hartzen dute Nafar Gobernuak eta Burlatako udalak?

Hainbat diru sartzen da kirola munduan eta kontraesana dirudi baina guk polea eta beharrezkoak diren tresna guztiak gure poltsikotik erosi genituen. Desagertzear dagoen aintzinako herri kirol honek, ia ez du dirulaguntzarik jasotzen administrazioetatik. Gomak, zapatilak, gerrikoak, magnesioa..... gure diruarekin pagatzen ditugu.
Burlatako patronatuak, eskatu genuen dirulaguntzatik, %eko 10a bakarrik eman zigun. Laguntza honekin oso gutxi egin daiteke, sokatira aurrera atera baldin bada, izan genituen gogo handiei esker izan da.

Burlatan zaletasunik al dago?

Egia esan ez. Normalean lehiaketan gertuko jendea bakarrik agertzen da, zera, lagunak, familia,.... Oso kirol ezezaguna da eta normalean jendeak futbola edo beste kirol “ospetsu” bat nahiago du.

Nola entrenatu behar da sokatiran?

Guk, adibidez, Askatasuna Institutuko frontoian entrenatzen dugu 3 edo 4 egunetan arratsaldeko 8 edo 9etatik ordu pare bat, hauetatik 2 egunetan lan fisikoa egin behar dugu (korrika, gimnasilekua,....) eta beste 2 egunetan sokarekin lana egiten dugu. Sokarekin lana egiten dugunean polean aritzen gara, horretarako pisu gutxirekin hasi eta gero pisu gehiago jartzen dugu. Bestetan berriz mutilen kontra aritzen gara.

Zer egin beharko luke administrazioak, bai Nafar Gobernuak zein Burlatako udalak sokatira behar den tokian jartzeko?

Dirulaguntza gehiago eman beharko lukete. Administraziotik ospetsua den kirolei garrantzi handia ematen zaie eta dominak lortzen badira, goraipatu eta omenaldiak antolatzen dira. Sokatiran dominak lortzen direnean ordez, ez diote garrantzirik ematen.
Aipatzekoa da adibidez, Nafarroa, nazioarteko mailan hoberenetarikoa dela. Gizonezko Beti Gazte talde lesakarra, munduko txapelduna da, 2000ko Otsailan, Holandako Slagharen hirian txapela lortu zuen eta emakumezko Sakana taldeak ere Japonian munduko txapelketa lortu zuen, hala ere, ofizialki eta gure ordezkariengandik ez da deus mugitu egindako lana eta lortutako garaipenak aintzat hartzeko.
Argi dago sokatirari merezi duen garrantzia ez diotela eman.

 

Articulo anterior Articulo siguiente