|
Noiz hasi zineten mugitzen?
Duela bi urte zenbait guraso ehundaka sinadura jaso zituzten, sinadura
hauek udaletxean aurkeztu zituzten haurtza- indegi euskalduna eskatuz
baina udalak ez zuen deus egin.
Pasaden urtean zenbait gurasok eskaera hau bera egin zieten baina erantzunik
ez. Arazoaren larritasuna zein zen ikusita, Burlatan 600 haur inguru baitaude
haurtzaindegira joateko adinean, lan egiteko jende gehiagoren beharra
ikusi genuen. Hau dela eta, bai kalean bai prentsan publiko egin genuen
gure helburua eta jendea lortu genuen.
Zenbat
zaudete?
Dagoeneko, 43 haur ditugu gure zerrendetan, beraz kopuru majoa dugu baina
uste dugu oraindik badirela haur gehiago euskaraz ikasteko prest daudenak.
Gurasook lan taldeak sortu ditugu baina ezin dut guraso kopuru zehatza
eman.
Zer da orain arte egin duzuena?
Orain arte bai modu pertsonalean baita bateratuan instantziak sartu ditugu
udaletxean, baina udalak Nafarroako gizarte ongizatera bidali gintuen
haiek ezin zutela ezer egin esanez. Guk horra jo genuen eta hauek esan
ziguten udalaren esku zegoela Burlatan haurtzaindegi publiko euskalduna
jartzearena eta haiek, hau da,udalak konpondu beharko lukeela arazoa.
Burlatako udaleko alderdi politiko guztiei bai hezkuntza bilera berezia
baita haiekin modu pertsonalean biltzeko eskaera egin genien.
Zer da zuen ustez Burlatako udalak egin dezakeena?
Guk uste dugu Burlatako udalak nahi izanez gero arazo hau konpon dezakeela.
Ez dugu ahaztu behar gaur egun ez dagoela Nafarroako gobernuarena den
haurtzaindegi publiko euskaldun bat ere, eta dauden guztiak udal desberdinenak
direla. Honekin batera aipatu beharra dago, gaur egun Burlatan dagoen
haurtzaindegi publikoak herriaren % 30ren beharrak asetzen dituela.
Eskatzen
duzuen Haur Eskola elebitan nahi duzue? Euskaraz jadanik? Ba al duzue
nolabaiteko plangintzarik?
Oraindik ez dugu plangintza berezirik egin, dena den Ermitaberri ikastetxea
txikia geratu denez, aipatu dugu behin baino gehiagotan E sektorean egin
nahi duten eskolan Ermitaberri zein haur eskola euskaldunerako izan zitekeela.
Dena den hau egin arte beste leku bat bilatu beharko luketela uste dugu,
gehiegi luzatuko bailitzateke kontua.
Nolakoa da gaur egun Burlatan dagoen haur eskolen eskaintza? Egon
al zarete egungo langileekin?
Hiru dira Burlatan dauden haur eskolak, bi pribatu, hauetako bat elebiduna,
eta aipatu bezala publiko bat ume gutxi hartzen dituena eta euskara erabat
baztertua duena.
Hemendik aitzinera zer?
Espero dugu nahiz eta datorren ikasturterako ez izan hurrengorako zerbait
lortzea, dena den badakigu hau ez dela egun batetik bestera lortzen, Beraz
aurrera jarraituko dugu haur gehiago lortuz eta Udalean zein Nafarroako
gobernuan eskaera eginez.
|