Haur eskolaz galdezka

Argazkiak: Marisa Torregrosa · Testua: Ziripot

 

 

Más de 50 padres y madres están pidiendo al Ayto. de Burlada la creación de una Escuela Infantil bilingüe como en Barañain, Zizur, Antsoain... Nos hemos acercado y les hemos preguntado por su reivindicación.

 

Berrogeita hamar baino gehia-go dira. Amak eta aitak, kezkatuak denak, izan ere, beren haurrentzat lekua izanen duen Haur Eskola nahi baitute Burlatan. Egunsentik eskaintzen duena guztiz eskasa da, gainera erdara hutsean ... Hona hemen beraiek esandakoak:

Galderak:

1- Zenbat seme-alaba duzu?
2- Zergatik eraman nahi duzu haurra Haur Eskolara?
3- Zer da Burlatako Udalari eska- tzen diozuna?

 

. 1- ANABEL

  1. Bat
  2. 15 hilabete ditu nere umeak, aurten amatxirekin eta egon izan da etxean, baina uste dut nahikoa dela eta hurrengo urtean hagitz ona izanen dela berarentzat beste umeekin egotea eta jolastea.
  3. Plaza gehiago, baita euskaraz ere. Badirudi heldu den urtean bakarrik 10 plaza izanen direla handien gelan eta hori ez da posible.

 

. 2- OSKAR

  1. Bat
  2. Orain une honetan ez dugu problemarik umea uzteko, baina geroxeago biak lan egiten dugunez arazo gehiago izanen dugu. Gainera umeei komeni zaie elkarren artean harremanak izatea.
  3. Legea betetzea, haur eskola publikoa euskaraz egitea, hori bakarrik, hori baita egin behar duena, hori baita hemen bizi garen zerga-ordaintzaileok eska-tzen duguna, zerbitzu publiko hori izatea.

. 3- JOKIN

  1. Bat
  2. Euskaraz ikastea nahi dugulakoz
  3. Haur eskola egitea. 0-3 urteko umeentzat Nafarroan egiten ari direna hemen Burlatan ere egitea, jakina.

. 4- OSCAR

  1. Bi
  2. Aukera onena delakoz, gurasoak lan egiten dugu eta nonbait utzi behar.
  3. Dagoen eskaerari erantzuna ematea. Ongizate Departamentuan esan digute ardura duena Burlatako udala dela, beraz, erantzun diezaiola tokatzen zaion betebeharrari.

 

. 5- IDOIA

  1. Bat
  2. Haurrak harreman berriak izateko, ez egoteko beti etxeko zuloan, ikasteko, ...
  3. 0·3 urteko hezkuntza dohainik mundu guztientzako bermatzea.

. 6- MARIA ELENA

  1. Bi
  2. Hemen familiarik ez dudalakoz, gainera haurrek ikasi behar dute beti amatxorekin ez egoten
  3. Haurtzaindegi publikoa egitea, plazak izanen dituena. Egunsentin ez dago lekurik.

. 7- ASUN

  1. Bat
  2. Gu ez gara euskaldunak baina gure umea euskalduna izatea nahi dugulakoz.
  3. Eman ditzala beharrezkoak diren urratsak haur eskola euskalduna egiteko.

. 8- CARLOS

  1. Bat
  2. Orain erdarara eramaten dut, euskarazkorik ez dagoelakoz, baina euskal lerrora eraman nahi nuke, guk dagoeneko nahiko sufritu dugu eta euskara errefortzatu behar da, euskara beti galtzaile ateratzen baita.
  3. Nafarroako Gobernuak 0-3 urteko zikloa eskaini omen zion Burlatako Udalari, udalak ez du deus egin eta eskaintza ez du probestu, penagarria da. Euskaldunon eskubideak bermatu behar dituzte.

. 9- JESUS MARI

  1. Bat
  2. Euskaraz behar dugulakoz eta Burlatak handiago bat behar duelakoz. Hor dabiltza pilota elkarri pasatzen Udalak Nafarroa- ko Gobernuari, honek Udalari, ..
  3. Bere garaian eskatu zitzaion haur eskola, egin dezala behingoz.
       
Articulo siguiente