Burlatako pilota mundua ganbaratik ikusita



Tomas Ezkurrari elkarrizketa

Testua: Xabi Zelaia

Entrevistamos a Tomas Ezkurra, entrenador de la escuela de pelota de Burlada. Han pasado 5 años desde la primera entrevista, ahora toca valorar el trabajo realizado durante estos 1825 días. Tomas recuerda emocionado a Karmelo Argüelles y recibe con los brazos abiertos a Patxi Lasa (Lasa II), nuevo entrenador de la escuela.

Bost urte bete ditugu jada eta zenbaki honetan, gure lehenengo zenbakian bezala, kirola ataltxo hau pilotaz beteko dugu. Nahiz eta pilota gaizki zainduta eta gutxi lagunduta egon gure herrian, goi mailako pilotariak dauzkagu, Ruben Beloki txapelduna, bere anaia, Esain, besteak beste. Ruben txikitatik hasi zen Burlatako pilota eskolan Karmelo Argüellesekin eta bere eskutik lehenengo kategoriako txapelduna izatera ailegatu zen.

Ezin dugu atzendu nor izan zen prota- gonista Axular aldizkariko lehen zenbakian, Karmelo Argüelles. Pasa den Abuztuan hil zen eta, ez bakarrik Nafarroako pilotak, baizik eta Euskal Herriko pilotak “erraldoi bat” galdu zuen. Baina bizitza aurrera doa eta Burlatan ere bost urte hauetan gauzak dezente aldatu dira eta pilota mundua nola dagoen jakiteko Tomás Ezkurrarekin hitz aspertu bat izan dugu.

Tomas Ezkurrak urte dezente daramatza Burlatako pilota eskolan. Ordu luzeak ematen ditu Burlatako frontoian; neguan hotzari aurre eginez eta beroari udan. Azken urte honetan Patxi Lasaren (Lasa II.a) laguntzaz ari da pilota eskolan. Umoretsu eta fin aurkitu dugu Tomas; makina bat lan egin duen gizona izanagatik, oraindik anitz emateko duen gizona ikusi dugu gure basaburutarra.

1.- Nola, noiz eta norekin sortu zitzaizun pilotan lan egitea?

Sartu nintzen Burlatako pilota eskolan jubilatu nintzenetik, 58 urterekin, orain dela 10 urte sartu nintzen. Seme txikiena hor zebilen eta hor hasi nintzen, Karmelorekin. Momentu hartan Karmelo eta Larraya zeuden, Larrayak utzi zuen eskola eta ni bere lekuan hasi nintzen. Pilota eskolak Beloki txapelduna txikia zenetik funtzi- onatzen zuen, orain dela urte asko. Hasieran eskola zen baina gero aldatu zen eta kluba izatera pasatu zen. Hau “Zugarralde” izenarekin sortu zen. Zugarralde, pilotalekua dagoen lekuaren izen toponimikoa zen eta hortik datorkio bere izena.

 

2.- Zer izan da Karmelo Argüelles pilotarentzat Burlatan?

Niretzako dena izan da pilotaren kontua, esperientzia handia zeukan, pilotaria izan zen eta ideia asko zeukan. Falta handia nabaritzen da, izan ere, ordu franko ematen genituen elkarrekin eta hutsunea bete hutsunea da.

3.- Hainbeste urte lan eta lan, musutruk, eman ondoren, eman al zaio Karmelori behar zuen erreko- nozimendua?

Karmelori ongi tratatu zaio, beti zerbait gehiago egiten ahalko litzakeela iruditzen zaigu, baina oso ongi ikusi izan dut egindakoa, omenaldiak eta zenbait gauza. Burlatako herria zen eskerrak eman behar zizkiona eta hala izan zen, omenaldi xume, ttiki eta ederrak eskaini dizkiogu, bai horixe!

4.- Nortzuk egiten duzue lan egunez egun Burlatan pilota zabaltzeko eta irakasteko, zerbait kobratzen duzue?

Guri seinale txiki bat ematen digute gure lanagatik, Patronatoak zerbait sinbolikoa ematen digu. Lana antolatzeko, egun batzuk txikiak entrenatzen ditugu eta beste egun batzuetan helduak. Astelehena, asteazkena eta ostiralean txikiak aritzen dira eta orduan nik eta Iruñeko beste mutiko batek entrenatzen ditugu. Ni materialez arduratzen naiz, falta dena eskatzen, pilotak domatzen, ... asteartetan eta ostegunetan Patxi Lasa etortzen da helduak entrenatzera eta nik materiala eta behar diren gauzak prestatzen ditut. Norbait hemen laguntzeko oso zaila da, nik astean, 22 ordu pasata sartzen ditut frontoian umeekin eta horrela ibiltzeko beste jubilaturen bat beharko litzateke.

5.- Nondik lortzen da dirua hau aurrera eraman ahal izateko?

Diru-sarrera patrozinioekin lortzen da, tabernak, dendak eta batez ere Irurtzungo albaiteritzatik. C.A.N.-ek materiala, txandalak eta arropa batez ere ematen du. Gu joaten gara komertzioetara patrozinadoreak lortzeko, eta hauek Burlatako karriketan jartzen ditugun karteletan agertzen dira. Eskertzeko da ematen diguten laguntza.

6.- Gutxi gorabehera, zenbat ume pasatu dira klubetik eta zenbat daude gaur egun?

Eskolatik asko pasatu dira eta zenbat dauden seguru ez dakit, beti batak edo besteak uzten du eta berriak etortzen dira, baina koadrila bat bada, ehunen bat edo. Badauzkagu dozena erdi bat pilotan oso ongi egiten dutenak, gero kadete eta infantilean ere koadrila polita dugu, eta handitan ere baina hor despuntatzea oso zaila da.

7.- Nola potentziatzen da eta nola laguntzen ahal da pilota herrian?

Hemen Burlatan, pilota promoziona- tzeko, Irailean iragarkiak agertzen dira egunkarietan umeak apuntatu ahal izateko, ez da kanpaina espezifi-ko bat egiten. Pilota oso gutxi potentziatzen da, mutilen gurasoak bai lan ederra egiten dutela, oso ongi konpontzen gara elkarrekin lana egiten, batzuk gauza bat egiten dute eta beste batzuk beste gauza bat: propaganda banatu, epaile bezala, barra dagoenean lan egiten, emakumeek sukaldean gauzak prestatzen, ..... Hagitz ongi konpon- tzen gara.

8.- Zeintzuk dira, pilota irakastera- koan edo entrenatzerakoan, aurki- tzen dituzuen zailtasun han- dienak?

Espazioa bastante polita dugu, baina frontoian aktibitate gehiegi daude, gauza askorako erabiltzen da, patinajea, futbitoa eta abar. Guzti horrekin nahiko zarata entzuten da eta orduan mutikoek ez dute ongi arreta mantentzen pilotan, gainera ez dago kexatzekorik beste toki bat ez baitago. Bestaldetik, neguan hotz handia egiten du. Karmelo Argüellesek, bere garaian, frontoian ongi aprobetxatzeko erreforma txiki bat pentsatua zuen, kanpoko pareta aprobetxatuz hiru frontoi txiki egitea hain zuzen, baina frontoia ministeriokoa da eta ezin dela deus egin ematen du. Behin ate txiki bat zabaldu zuten paretan eta hortik gutxira ministerioko bat agertu zen egindako lana desegiteko. Materialarekin ez gara kexatzen, pilota asko dugu, eta falta dela ikusten dugunean eskatzen dugu eta Iparraldetik oso materiala polita ekartzen dute, batez ere ume txikien- tzako. Materiala zein gastuak propagandatik lortutako diruarekin pagatzen da. Udalak oso diru gutxi jartzen du, bakarrik txapelketa dagoenean guk eskatu- tako pilotak jartzen ditu.

9.- Baldintza berdinean daude pilota eta beste kirolak Burlatan?

Hemen Burlatan pilota hagitz gutxi mimatua dago, zerbait esateagatik bigarren mailako kirola da, adibidez igandean partidua dugunean, guk beti itxaron behar dugu frontoian futbito partidua bukatu arte hasi ahal izateko. Argi dago Burlatan frontoi on bat falta dela, pilota bere tokian kokatzeko. Burlatan goi mailako pilotariak dauzkagu baina hemendik ez dira agertzen eta ez dira ikusten pilota zabaltzen herrian.

10.- Eta emakumeak? Ba al dago neskarik zuen eskolan?

Oso eskasa da, gure kasuan 5 neskato pilota eskolan sartu ziren orain dela 4-5 urte. Niri pena ematen dit emakumeek eskuz jolastea, eskuak asko hondatzen dira eta itsusiak gelditzen dira. Emakumeek hobe dute paletan jolastea, oso polita da paletan aritzea. Dena den Burlatan esku pilotan entrenatzen da bakarrik.

11.- Zure ustez, ongi ikasteko zein izan behar da mutiko-neskatikoen eboluzioa?

Adin egokiena 6 urte da, hagitz erraz hartzen dute oraindik bi eskuekin sartzea, nahiz eta eskuina izan ezkerra aise sartzen da eta gazteak dira, hizkuntza bezala da, erraztasuna handia dute bigarren edota hirugarren hizkuntza ikasteko, pilotan berdin berdina da. Gaztetxo hauek hasten direnean, aski dute hormaren ondoan poliki-poliki eman eta postura ona hartzearekin. Aurrerago txapelketetan parte hartzeko, 8 urterekin hasi behar dira Entrenamendua astean 3 egunetan egiten aski da eta inportanteena nahiz eta pilota galdu, bi eskuekin sartu eta postura ona izatea da.

 

12.- Nola ikusten duzu gaur egungo pilota eta zer pentsatzen duzu dauden afera ezberdinen gainean?

Alde batetik hagitz ongi dago telebistan emandako tratua, pilota zabaltzeko modu ona da, baina esplotazioa da. Pilotariek partidu gehiegi jokatzen dute eta pilotak oso liztorrak dira. Pilotak Maizek eta Galartzak aukeratu eta saskian paratzen dituzte, gero pilotariek, saskitik, beren pilotak aukeratzen dituzte nahiz eta materiala oso gogorra izan eta batentzako ona eta bestearentzako txarra izan. Horrela partidu baten emaitza hasieratik susmatzen ahal da, askotan artekariek saltsa horretan sartuak daude. Gaur egun materialak partidu batean ehuneko 50 erabakitzen du. Horregatik enpresa batek dirua atera nahi badu materialarekin konpontzen dute.

Beste aldetik Federazioaren eta Belateren arteko liskarra daukagu. Federazioko presidentzia aukeratu behar izan genuenean, gure kandidatuak (Belatekoak) erraz irabazi zuen baina lapurtu egin ziguten, kristoren tranpa egin ziguten, kontatzerakoan botoak eta puntuak ez zuten bat egin. Tranpa hori eta gero bereiztu ginen. Horrekin batera, faboreak eta laguntzak Federazioak jasotzen ditu gehien bat. Aurrekontua ia 100 milioi pezetakoa da eta dena Federazioarentzat izan zen eta kontuan hartu behar da guk (Belatekoak), 29 pilota eskola dugu gure barruan eta Nafar federazioak oso gutxi, dena tranpa handi bat da.

 

Articulo anterior Articulo siguiente