..AEKko ikasleei galdera pare bat


...Testua: Burlatako AEKko ZALDUALDE euskaltegia

Burlatako AEKko ZALDUALDE euskaltegira hurbildu ginen lehengoan, bertako ikasleei zenbait galdera egiteko, beno, galdera pare bat, hona hemen galderak eta erantzunak:

  • - Zergatik ikasten duzu euskara?

  • - Nola ikusten duzu euskararen egoera Burlatan?

  1- MIKEL GONZALEZ 8. Urratsa
  • Euskara ikasten dut uste dudalako nire kulturaren parte bat dela eta kultura galtzen bada herria ere galduko da.

  • Nire ustez euskararen egoera hobea da gazteago nintzenean ez nuen kalean euskara entzuten eta gaur egun emeei entzuten zaie euskaraz hitz egiten hala ere oso gutxi entzuten da.

 

  2- MAITE OROZ 6. Urratsa
  • Gure hizkuntza delako horregatik ikasi behar dugula uste dut. Txikitan nire herrian ez zegoen ikastolarik eta orain ari naiz ikasten.

  • Burlatan oso jende gutxik hitz egiten du euskaraz, gehienek ez diote garrantzirik ematen baina zorionez badirudi seme-alabek ikastolan ikasten dutela euskaraz.

 

 

3- DANI ZABALA 6. Urratsa

  • Ezin diogulako gure kulturari bizkarra eman, ikasten ez badugu gure hizkuntza zaharra galduko da.

  • Jendeak ez du euskara erabiltzen, euskaldunok ere oso gutxi erabiltzen dugu. Euskara ikasi edo gutxienez ezagutu eta errespetatu behar dugu.

 

 

4- FATIMA ETXEBERRIA 2. Urratsa

  • Niri euskara gustatzen zaidalako eta astia dudalako.

  • Egia esateko euskara gutxi entzuten dut.

 

  5- EDURNE BIDONDO 6. Urratsa
  • Txikitan ezin nuelako euskara ikasi eta nire hizkuntza delako, beti ezagutu nahi izan dut gure kultura eta gure ohiturak

  • Euskararen egoera Burlatan edo Nafarroa osoan nahiko antzekoa da, gure hizkuntzak ez du merezi duen errespetu falta

 

 

6- AITOR ALZUETA 8. Urratsa

  • Betidanik kristoren lotsa ematen zidalako euskara ez jakiteak besteak entzun eta ez ulertzean arraro sentitzen nintzen.

  • Egoera jendeak egiten du hori dela eta aldatu nahi badugu jendea konbentzitu beharko dugu, hor dagoelako arazoa.

 

 

7- LUTXI ABADIANO 2. Urratsa

  • Lagun asko egin ahal dugulako euskaraz hitz egiten eta ongi pasatzen dugulako jendearekin.

  • Jende gazteak hitz egiten du, eta gainera AEK-k aukera asko ematen dizkigu euskaraz hitz egiteko eta gure kultura mantentzeko.

 

 

8- ALIZIA RIEZU 6. Urratsa

  • Txikitan ez nuelako aukerarik izan eta orain hemengo hizkuntza ezagutzea interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zaidalako.

  • Instituzioetan euskarak leku gero eta txikiago badu ere kalean gero eta gehiago entzuten da. D ereduan matrikulatzen diren umeak gero eta gehiago dira. Euskaren oztoporik handiena gobernuaren hezkuntza politika penagarria da

 

  9- ANA MENDINUETA 6. Urratsa
  • Gure hizkuntza delako eta asko gustatzen zaidalako nahiko nuke egun batean euskaraz hobeki hitz egin horrexegatik euskaltegira etortzen naiz nahiz eta oso denbora gutxi izan.

  • Nahiz eta gero eta euskaldun berri gehiago izan kalean oso gutxi hitz egiten da eta gainera batzuek oztopoak jartzen dituzte. Nik uste dut denon artean euskara kalera atera behar dugula.

 

 

10- REYES PEREZ 6. Urratsa

  • Gure hizkuntza delako eta euskararengatik borrokatzeko euskaraz egin behar dugulako.

  • Batzuetan pena ematen dit jendeak badaki euskaraz hitz egiten baina ez da mintzatzen.Gure seme-alabak animatu behar ditugu euskaraz hitz egitera.

 

 

11- MARISOL ZUAZU 6. Urratsa

  • Gure hizkuntza delako eta egun batean nire seme-alabekin hitz egitea gustatuko litzaidakeelako.

  • Alde batetik euskarak eraso asko jasaten ditu eta beste alde batetik badago jende asko euskararengatik borrokatzen duena. Jendeak ikasten duela ikusteak animo ematen dit.

 

 

12- MERCEDES SOSA 2. Urratsa

  • Ni Kubakoa naiz euskara ikasten dut gustatzen zaidalako eta oso hizkuntza aberatsa delako, gainera nire arbasoak euskaldunak ziren.

  • Batzuetan penagarria da traba asko jartzen dituztelako euskaraz hitz egin eta ikasteko.

 

 

13- DABID URDIN 2. Urratsa

  • Euskara ikasten dut gure kultura eta hizkuntza delako.

  • Badirudi euskaldunok ez dugula eskubiderik.