..Nahi duzuna baina kondoiarekin

Testua: Nafarroako Gazte Kontseilua

Zure esku dago sexuaren munduan nahi duzun filma bizitzea, baina jarri ados beste pertsonarekin; beldurrezko pelikula bat aukeratzen baduzue, sexuan ez du balio begiak ixtea gaiztoa agertzen denean. Badakizu, badaezpada erabili eta erabilarazi beti kondoia. Ez zara damutuko.
Gure planetaren klima bero- ketagatik ote da? Hala izan edo ez, denok bero-bero eginda gabiltza, eta besteekin harremanetan sartzeko gogotan. Gainera, gazteok, animaliak ez bezala, ez gaude araldi batek mugatuak elkarrengana erakarriak sentitzeko.

Hau honela da denondako, denoi gustatzen zaigu gure sexualitateaz gozatzea, bakarka, binaka edo taldeka, erakarriak eta maitatuak sentitzea, beste gauza anitz gustatzen zaizkigun bezala: parrandan ibiltzea, bideo-film bat ikustea, zinera edo ibilaldi bat egitera joatea... baina animaliak ez bezala, pertsona guztiak berdingabeak gara, eta aniztasuna da gure ezaugarri baliotsuena.

En este artículo se aborda el tema de la atracción sexual recordando que lo más importante es estar prevenidos. Por ello el mensaje es claro: lo que quieras, con quien quieras y como quieras pero con PRESERVATIVO

Beraz, tabernaz-taberna ibiltzen garelarik, edo zinera joaten garelarik, bakoitzak gure zaleta- sunak ditu, eta prest egoten gara besteekin negoziatzeko, aukera- tzeko zer film ikusiko dugun edo zer tabernetara joanen garen, elkarrekin ongi pasatzeko asmoz. Hau ez da arazo bat, eta gainera gure zaleta- sunen negoziazioa eta asmo oneko kritika jolas dibertigarria dira.

Beste pertsona batek erakartzen gaituenean, bere zaletasunen berri izan nahi dugu; orduak ematen ahal ditugu hauei buruz hizketan harekin, eta erabakitzen dugularik berarekin sexu harremanak izan nahi ditugula, hitzak bazter utzi eta gozamenerako lasterketari ekiten diogu.

Ordurako ongi ezagutu ohi dugu elkar, baina segur aski ez dugu gure sexu zaletasunez hitz egin izanen, jadanik jardunean egon arte.

Askotan uste dugu gure sexu harremanetan hitz egiten badugu kitzikadura gutxitu egiten dela, eta egia esan lotsatu egiten gaitu esateak zer, non eta nola gustatzen zaigun, eta askoz ere gehiago esateak zer, non, eta nola ez zaigun gustatzen, edo are gehiago, zerk gogaitzen gaituen. Beraz askotan ez dugu deus ere esaten, eta pilotu automatikoa jartzen dugu, sarketa helburu dugula. Neskak gai gara mutilei exijitzeko kondoia jar dezatela, haurdun gelditu ez gaitezen, eta hau mutilok ulertzen dugu, baina askotan egoskortzen gara esanez ez garela barnean korrituko, izan ere, sarketa gustatzen zaigu, sexu-organoek nerbio bukaera pila dituztelako eta sentsazio anitz ematen dizkigutelakoz.

Batzuetan pentsatzen dugu beste inoiz ez dugula larrua joko eta ezin galdu dugula aukera hau, eta beste batzuetan ez dugu pentsatzen eta ez zaigu gogoratzen beste gauza batzuk egitea.
Sarketa baldin badago, arriskua dago Sexu Bidezko Eritasunak kutsatzeko. Eritasun hauen artean dago GIBa, HIESa sortzen duena. Pisukeria handia eman digute gaitz honekin, eta batzuetan ez zaigu atsegina hitz egitea kutsatuak izateko aukeraz, edo guk gaitza kutsatzeko aukeraz.

Baina egia esan, pertsona batekin larrutan egiten dugunean, ezin dugu espero besteak GIBa edo beste edozein gaitz kutsatzen ahal digutela esatea. Beraz, norberak ikusi behar du zer arrisku duen.

Aho bidezko sexuak ez du GIBa kutsatzeko hainbesteko arriskurik, ez badugu hazia irensten, eta esku bidezko sexuak ez du batere arriskurik. “Gorputz-sexuak”: petting (sarketa ez den beste guztia), besarkadak, musuak eta laztanak... ere sentsazio asko sortarazten dizkigu eta ez du inolako arriskurik.
Bagina- edo ipurdi-sarketak lehenbiziko unetik beretik dute arriskua. Kondoiarekin ez dute batere arriskurik. Kondoiak, hasieran gauza korapilatsua irudi dezake, baina ohitzea da kontua. Probatu al duzu kondoiarekin “kanpaijotzea”?
Beraz, zure esku dago nahi duzun filma bizitzea, baina jarri ados bestearekin; beldurrezko bat aukeratzen baduzue, sexuan ez du balio begiak ixtea gaiztoa agertzen delarik.