|
|
Eguzkiaren urtaroa den honetan, eguna bukagaitza
bihurtzen zaigu, eta gauak, berriz, urtearen laburrenak. Jakina
denez, udaldiaren ezauga- rririk nagusienak beroa eta lehortea
ditugu, bi ezaugarri hauek behin eta berriz agertzen zaizkigu
udako hilabeteetan. Udaldian, urteko egunik luzeenak izaten dira
eta honen ondorioz eguzkiztapen handiena dugu, hori dela eta,
udako beroa biziki gogorra izan ohi da. Udako solstizioan (ekainaren
21ean) hasi eta udazkeneko ekinozioan (irailaren 23an) amaitzen
den urtaro honetan egun euritsu batzuk ere ager daitezke, Iruñean
adibidez uda osoan bataz besteko hogeitahiru egun hain zuzen ere,
dena den euri izateko aukera beherantz egitea da normalena.
Ekainak udaberriaren amaiera eta
udaren hasiera suposatzen du. Dena den, hilabete honetan barna
eta batik bat azken urteotan behera- kadak gertatzen dira, udaberriaren
jarraipenaren seinale, oraindik gainditua ez dela isladatuz. Hala
ere, hilabetea aurrera doan heinean udako beroaldiak eta epe monoto-
noak agertzen zaizkigu, hots, egun bero, lehor eta baretsuak.
Ekaina ere, udako hilabeterik euritsuena dugu Iruñerrian.
Hilabete hau, garagarrila, garagarzaroa, baguila, errearoa eta
arramaiatza izenekin ere ezagutzen da. Izen hauetariko batzuek
adierazten digunez hilabete hau garagarraren hilabetea zen, Bizkaian
izan ezik, izan ere, herrialde honetan garagarraren hilabetea
uztaila zen. Zuberoan berriz, ekaina, eki edo eguzkiaren hilabetea
zen. Ongi dakigunez, hilabete honetako jairik garrantzi-tsuena
San Joan gauarena da. Gau honetan, eguzkiaren omenez piztutako
suteen inguruan askoz errezago suertatzen omen zen bikote aurkitzea,
eritasun batzuei sendabide aurkitzen zitzaien eta, beste gauza
askoren artean, etorkizunerako eskabideak ere egiten ziren.
Uztailean uda finkatzen da, udaren
erdia baita eta bero gogorra dator. Egunean tenperaturak oso altuak
dira eta gauean tenperatura ez da gehiegi jaisten, beraz, sarritan
beroa itogarria da. Zenbaitetan iparraldeko haize hotza datorkigu
eta udaren barnean egun suabeagoak gertatzen dira. Lehen esan
dugunez, Bizkaian hilabete hau garagarrarena da, hau da, garagarrila.
Hala ere, garila, uztaile, ustaile, uztarila eta uztaila bera
dira bere izen ohikoenak. Hilabete hau uztaren hilabetea edo ilargia
zen, dena den, uztarekin erlazionaturik egoteaz gain, oparotasunarekin
eta gariarekin ere lotura estua du uztailak. Beste batzuentzat,
uztaila izerdiaren aroa da, hauen ustez ere, denboraldi aproposena
siesta ederrak egiteko. Uztailaren jai esanguratsuagoak San Ferminak
dira, hiriburukoak eta Lesakakoak, hilabetearen amaieran, Elizondon
egiten den Baztandarren Biltzarrak ere ospe handia dauka.
|