Euskara ikastetxe-etatik
kanpo ere erabiltzea lortu behar dugu denon artean. Izan dira
saiakerak, AXULAR aldiz- karia adibidez, kanpoan dagoen bizitza
euskaraz egiteko. Hala ere baikor naiz. Hau zonalde erdalduna
izan da eta lehenago ezin genuen euskaraz ikasi. Orain barruan
dute. Hemen ikasiko dute gero kanpoan erabili behar dutena, nahi
izanez gero. Hori da kontua. Nahi izanez gero. Aukera ere eman
behar zaie, aisialdiko ekintzak euskaraz programatuz.
Nola ikusten duzue
euskara- ren egoera Burlatan?
Peio: Horren gainean zenbait ikerketa egin dira. Uste dugu
aurrera doala. Mantso-mantso, baina badoa. Agian, udaleko euskara
zerbitzuak datu zehatza- goak ematen ahal ditu, baina guri dagokigunean,
uste dugu aurrera doala eta pozik gaude.
Roberto: Benetan bizitza euskaraz egiteko aukera gutxirekin.
Poliki-poliki gehiago, baina oraindik oso gutxi. Bai udalak ematen
duen aukeran, bai dendetan... Gero egia da, euskaraz egiten duen
denda bat badago horra jotzen duzula erosketak egitera. Eta saretxo
bat sortzen da. Baina oraindik oso gutxi da. Baina alor horretan
Burlata ez da berezia. Berdin gertatzen da Iruñerri guztian.
Hori bai, ziur aski, etorkizun handiena Burlata eta zonalde honek
du. Gutxienez ikasle aldetik nabaritzen da bertzeetan baino kopuru
handiag
Zuen ikastetxeetan
euskaraz ematen dituzue klaseak. Baina gero ikasleek euren artean
euskaraz solasten al dira?
Peio: Bai. Klaseetatik aparte programa berezia dugu jostaldietarako.
Monitore bat etortzen da urte osoan jolasak egiteko. Azken 2 urteetan
egon da eta aurten ere egonen da. Mailaz maila jolasak egiten
ditu ikasleekin euskara lantzeko eta euskara erabiltzeko. Gero,
eskolatik aparte, gurasoen elkarteak ekintza anitz antolatzen
ditu euskaraz. Horietan ikasle anitz egoten da eta horrek guztiak
eragina du. Erabiltzen dute. Gero, hobetu behar da eta askotan
gazteleraz egiten dute, baina ari gara lortzen.
Nerabezaroan oraindik
larri- agoa izaten da gai hau. Aska- tasunan ere igartzen al duzue?
Roberto: Bai. Uste dut eskolan jada nabaritzen hasten direla
azken mailetan. Asko erabiltzen dute txikitan eta ilusio handiz.
Gero 5. mailan eta 6. mailan hasten dira gutxiago erabiltzen euren
artean. Nahiko normala da adinarekin oso lotuta dagoelako. Finean
autoritatea gara. Batzuetan lagunak, handitzen direnean. Baina
garai batean autoritatea gara eta irakasleok euskaraz egiten dugu.
Gurasoekin krisia dute, irakasleekin krisia dute eta hizkuntzarekin
ere bai. Neskek agian gehiago eginen dute, baina orokorki nabaritzen
da. 18, 19 urterekin euskara bultzatzeko irrika sartzen zaie.
Kontraesanak dituzte, gero gazteleraz egiten dutelako. Baina hor
bertze prozesu bat hasten da. Konzienziazio prozesua.
Azken garai hauetan
aipatzen da euskarazko irakaskuntza- ren erronka handietako bat
dela etorkinak erakartzea. Hori lortzen ari al da?
Peio: Burlatan 2 ikastetxe publiko gara. Bata gaztelerazko-
a eta gu, euskarazkoa. Kanpoko haurrak, gehien gehienak, bertzera
doaz. Hona baten bat etortzen da. Gutxi, baina gero eta gehiago.
Irekiak daude. Hasieran, kanpotik datozelarik eta jakiten dutelarik
euskarazko eskola bat badela, interesatzen dira eta baten bat
geratzen da. Ez daude itxiak.