Ez zait gustatzen etxe-zokoan sartuta geratzea

Testua: Ziripot

Iñaki Azanza recibía en las fiestas patronales de Burlata un merecido homenaje por su larga trayectoria en la Comparsa de Gigantes y Cabezudos de Burlata. Hemos querido acercarnos hasta él para preguntarle acerca de las fiestas y de sus recuerdos. No nos ha defraudado, se ve que Iñaki pisa la calle. Zorionak

 

34 urte ditu, Paz de Ziganda ikastolan ikasi zuen, 3 anaia dira (nork ez ditu ezagutzen Azanzatarrak: Mintxo, Diego eta Iñaki). Heavy-zale amorratua dugu Iñaki, baita zinemazalea ere. ñaki ez zaio sobera etxe-zokoan sartuta geratzea: lagunekin eta bereziki bere emaztegaiarekin astebururako prestatzen diren gauza desberdinekin gozatzea du gustuko.

Aurtengo festetan omenaldi berezia egin zioten Erraldoi eta Buruhandien konpartsakoek; ederki pasa zuela esan digu, izan ere, zer hobea lagunen maitasuna eta errekonozimendua baino? Zorionak Iñaki eta segi horrela, martxoso, langile, parrandero, saltsa askotako perrexila baitzara.

1. Zer moduz igaro dituzu aurtengo festak?
Oso ongi. Erraldoirik gabe oso arraroak izan dira niretzat baina konpartsako eta peñako kideekin oso pozik igaro ditut.

2. Zer egin duzu aurtengo festetan? Asko atera al zara?
Betikoa, hamaiketako, bazkari eta afari guztietan eta peñak antolatutako egitarauan parte hartu.
Jakina, baietz, asko atera naiz. Niretzat hori dira jaiak. Etxetik kanpo ibiltzea eta lagunekin prestatu diren ekitaldi guztietan parte hartzea.

3. Imagina ezazu 10 urte gutxiago dituzula. Kontaiguzu nolakoak izaten ziren zure festak?
24 urteekin gaur egun egiten ditudan gauza berberak egiten nituen. Gauez martxan ibili, goizez konpartsarekin eta arratsaldez lotan.

4. Egiguzu Euskal Herriko 10 herritako festa ederren zerrenda. Euskal Herriko 10 festa martxosoen zerrenda, alegia.
Ez dut festa asko ezagutzen, Burlata, Iruña, Tutera, Deba eta bereziki herri txiki bateko jaiak, Lergakoak. Herri txikietan dagoen giroa ez da inoiz lortuko herri edo hiri haundietan.

5. Zer da beharrezkoa zuretzat festa ederrak igarotzeko?
Herria sentitu, oporrak hartu, zoritxarrez dirua izan eta batez ere bihotza ilusioz beteta izatea, Burlatakoekin festak aurrera eramateko eta Burlatan bizi diren baino herria sentitzen ez duten pertsonen artean ilusio hori kutsatzeko.

6. Nolakoak dira Burlatako festak gaur egun? Zer dute on eta zer ez hain on? Zer falte zaie? Zer dute soberan?
Nire ustez onak dira, baino asko hobetu daitezke. Gazteen bajerak, peñak eta tabernak giro ona jartzen dute festetan. Baita ere kultur taldeak maila ezin hobea ematen dute, (Larratz, txistulariak, gaiteroak, konpartsa....). Ez da hori politiko batzuekin gertatzen. Inertziaz prestatzen dute egitarua eta horrela ez dira festak prestatu behar. Dauzkagun gauza txarrenetatik bigantxak dira. Ez zaizkit batere gustatzen. Interesgarria izango litzateke entzierroa goizez izatea, gauari bere zentzua emango baitioke eta

jendea, gaupasan geratuko litzateke entzierroa ikusi arte. Segituan hamaiketakoa eta lo egitera. Falta den gauza inportantea herria kaleratzea da. Herritar askok ez du parte hartzen. Soberan daukaguna auzokide protestalari eta kezkagarriak dira. Hoiek bai, gazteak inoiz izan ez direnak. Burlata hauetaz beteta dago.

7. Aurten omenaldi polit bat egin zizuten. Zer sentitu zenuen?
Gauza asko pasatu ziren nire burutik, konpartsarekin pasatu ditudan esperientzia guztiak batez ere. Emozio asko eta oso maitatua sentitu nintzen nire lagun eta familiaren partetik. Nire aitaren irudia etorri zitzaidan, berak hezi ninduen erraldoi eta kilikien kulturan.

8. Zama handia al dute erraldoiek? Prestakuntza fisikorik eskatzen al dute?
50 Kg gutxigorabehera da erraldoiren pisua. Ez dute prestakuntza fisikorik eskatzen. Izan behar diren gauzak: afizioa eta ilusioa dira. Diruagatik egin nahi baduzu, hobe duzu etxean geratzea, batez ere umeei erraldoi eta kilikien kultura erakusten ez diezulako, diruarena baizik eta hori laister ikusten dute.

9. Kontaiguzu noiz hasi zinen Erraldoien Konpartsan eta zergatik?
Orain dela 16 urte. Uharteko kontzentraziora joan behar ziren Burlatako erraldoiak eta jenderik gabe zegoen konpartsa. Konpartsako arduradunak bazekien ni taldean sartu nahi nuela eta deitu ninduen. Betidanik erraldoien mundua maite nuelako eta interesgarria iruditzen zitzaidalako sartu nintzen.

10. Esaten dutenez Erraldoien Konpartsakoak Burlatako festetan urtero parranderoenak izaten zarete, egia al da? Zergatik ote da?
Bai egia da, baina parrandero jatorrak. Ez dugu jende txarra konpartsan, gainera Burlatako jaiak jende gaztea kaletan behar dute eta taldea hauetaz beteta dago. Talde inportantea gara goizez, baita ere arratsaldez baina bereziki gauez. Zergatik? Bada, gauez umeak lotan daudelako eta goizez egin ez ditzakegun gauzak gauez egiten ditugu. Formalitatea, erraldoien lana eta gero galdu egiten dugu.

11. Etorkizuna nola dator Konpartsakoentzat?
Oso ongi. Jende jatorra geratu da eta ezagutu dudan giro onena daukate gaur egun taldean. Lehen esan dizudan bezala taldekideak ilusioz beteta daude eta horrekin ziur nago konpartsak aurrera egingo duela.

12. Eta zuk nola igaroko dituzu Burlatako Festak hemendik aurrera?
Nire emaztegaiak belarritik ez banau hartzen, lana egiten festak hobetzeko, gustatzen ez zaizkidan gauzak kentzen saiatuz eta konpartsa utzi eta gero, taldean utzi ditudan lagunekin, peñako bazkideekin eta nire koadrilarekin, emaztegaiarekin baita ere, jakina, bazkaltzen, edaten eta dantzatzen.