|
Gaixotasun larri batek eraman duen Gerardo Bidaurrez oroitzen gara
gutako asko eta oroimen ttipi bat idaztea pentsatu dugu, bizitzan
zehar ezagutzen ditugun merezimen-duko pertsonek merezi bezala.
Gerardo burlatarra zen sortzez, Zumadi tabernaren ondoko atarian
jaioa, eta hemen burutu du bere ibilbidea. Ibilbide menditsua, mendizalea
izan baita, baina sustraiei lotua ere bai, berrogei urte inguru
euskara ikasteari gogoz ekin ziolarik. Horrela ezagutu dugu gehienok,
batez ere mendira berarekin koadrilan joan garen lagunok eta larunba-
teroko ateraldietan bere ahuntzak bezala igotze hori
jasan duzuenok, je, je.
Mendiari gogo bizi ekiteko, ezinbestekoa ohi da tematia izatea...
edota gure laguna bezain burugogorra, zeren izan... izan da. Baina
ahots ozen horren atzean beti gogotsua eta umore onezko pertsona
atzeman dugu, konprometitua (LABen) eta sentibera. Eta ez pentsa
dena erreza izan zaiola, ze bai ausarta izan behar dela 50 urteren
buruan langabezian geratu ondoren Gipuzkoara lanera joatea eta patronarekin
bizitzea.
Pili emaztea, seme-alabak eta bere mendiko bikotea eta betiko lagunmina
Enrike ez dira gogoan duten bakarrak. Axularreko guztiok ere erran
dezakegu, hunkiturik; ez addio, gero arte baizik. Bai ona zu ezagutzea!
|