..Udazkena (Urtaroak eta IV)


Testua: Gu

Y llegó el otoño y con él el fin de esta serie de cuatro artículos dedicados a las estaciones del año y de sus características en el calendario vasco y folclore de nuestra Euskal Herria

Udazken, ihartze, larrazken, neguantz, udagoien, udatzen ... Makina bat hitzek adierazten dute urte-sasoi honetan gertatzen dena. Gure atzinekoek hagitz ongi ezagutzen baitzuten bizitzaren zikloa.

 

Berriro ere, gaua egunari argia lapurtzen hasi zaio, mendiak, bere azalean, kolore horiak eta marroiak erakusten ditu eta zuhaitzek gustukoa dute beren burua biluzik aurkeztea. Jadanik udazkenean edo larrazkenean gaude, irailaren 23an, udazke- neko ekinozioan, egin dugu sarrera eta abenduaren 21an neguko solztizioarekin bere helmugara heldu arte, udal-diaren eta negualdiaren arteko bidea egin beharko du urtaro honek.

Udaberria bezala, udazkena tarteko urtaroa dugu, uda bero eta lehorra eta negu hotzaren artean dagoena, hori dela eta, gorabeherak nagusituko dira eguraldi mota desberdin eta alderantzizkoak agertuz. Udatik udazkenera igarotzea pixkana- ka egiten da, aurrerakadak eta atzerakadak daudelarik kontraste gogorrak izaten dira ezaugarri, oso eguraldi mota ezberdinak eta sarritan zoroak izanez.
Iraila dugu udazkeneko lehengo hilabetea, hilabete epela da, egun gehienak udakoen antzekoak dira eta benetako egun beroak suerta daitezke. Gainera, gauak ez dira oraindik oso hotzak. Hala ere, eguraldiari dagokionez oso hilabete aldakorra da. Iratzearen hilabetea den honetan upelak prestatzen hasten da. Iraila, askoren ustez, euskaldunen egutegi zahar batean urtearen azkeneko hilabetea izanen zen, hortik omen dator iraila izenda- tzeko buruila izena, jasotzen dituen beste izen batzuk buruila, uraila, garoila eta setemer dira. Lehen, irailean pertsonen umorea zorotzen zela uste zen, dena den, hau pasagarria zen. Hilabete hau ere, oroimen bitxien denbora bezala ezagu- tzen zen.
Urria udazkeneko hilabete tipikoa dugu, udaren eragina desagertuz baitoa. Salbuespe- nak salbu, euritsua izaten da, euri jasak normalean haize zakarrak lagundurik heldu ohi dira, ur jausien ondoren egun oskarbiak datoz. Hilabete hau gertatu beharren gertatzeko aldia da. Bilketaren hilabetea dugu hau, beste askoren aburuz, urritasunaren denboral-dia da.

Urria ere, urrila, urrieta, urriete eta bildila izenekin ezagutzen da. Esaera zahar batek horrela dio urriari buruz, “Urriko edurra, zortzi hilebeteko edurra”, dena den, gaur egun urrian elurra ikustea gero eta arraroagoa da, ezinezkoa dela ez esatearren.

Azaroak ez du gehienetan aldaketa asko agertzen urriare- kin alderaturik. Hotzagoa izaten da, eguzki orduak gutxitzen baitira eta neguko solztiziorantz goazenez, egunak urteko motze- nak dira. Azaroaren lehengo egunak udazkenaren eraginaren menpekoak dira, erdi aldean eguraldi ederreko egunak suertatzen dira, eta hemendik aurrera tenperaturak beherantz doaz eta negua dator. Hilabete honetan hasten dira hormateak eta laino egonkorrak agertzen. Azaroa garia ereiteko denboral-dia da, hortik omen datorkio hilabeteari beste izen bat, hazila. Hilabetea izendatzeko erabiltzen diren beste izen batzuk azarua, hazile eta ze-mendija dira. Esan dugunez, azaroa haziaren hilabetea da, beste zenbait tokitan ordea, simaurraren hilabetea dugu.

Azaroaren batean “difuntoen” eguna ospatzen da, egun honetan hildakoei maitasuna adierazteko loreak eraman ohi dira hilobietara, lehen, hildako- aren arimari zerbait bizia helaraztea bazen ekintza honen helburua. Hilabete honetan ere, San Martin egunean gehiene-tan, txerria hiltzeko ohitura bazegoen. Familia osoa eta auzokide asko inplikatzen ziren lan honetan, lan neketsua bazen ere jai giroan amaitu ohi zen eguna. Lortutako jakiak oso baliagarriak ziren hurbil zegoen negu gorriari aurre egiteko.
Gaurkoarekin amaitzen dugu aurreko aleetan hasi genuen urtaroen ezaugarriekin egindako nahasketa hau, gustukoa izan baduzue izugarri pozten gara, bestela, beste egun batean izanen da.