|
|
 |
|
En
este nuevo artículo Mattin nos traslada hasta Fitero. Allí
podremos observar las maravillas que la naturaleza ha esculpido
en las rocas, y la maravilla que el hombre ha construido en esas
tierras ribereñas, el monasterio de Fitero
|
Iruñerritik
hegoalderako mendi eta naturaren txokoak ezagutarazteko ibilbidetxo
honetan orain arte baino hegoalderago joanen gara, adiskide. Izan
ere, Fiteroko lurrak Ebro ibaia pasatakoak dira eta, oraindik
ere, Nafarro- akoak dira. Agian bazenekien, baina gure hegoaldeko
mugak ibai horretan bertan amaitzen direla uste dutenik bada gure
artean... Lizarraldeko erriberan bai gertatzen dela horrela, baina
Tutera inguruan ez.
Gaurkoa oso ibilaldi motza da, baina zinez bitxia. Hain, zeren
artelana dei dezakegun, naturak forma kapritxoso eta
politak eratu baititu bisitatuko dugun menditxoan. Geroago, eta
Fitero herriko udalerrian bertan egonen garenez, bertako artelana
bisitatzea (hau gizakiak egina) proposatzen dizugu: ertaroko monastegia.
Ez ahaztu, beraz, argarzi kamera, bi artisauen lanaz oroimen politak
gorde ahal izateko.Harira: menditxoaren izenaz ez gaude oso ziur.
Mapa batzuetan Las roscas eta besteetan Las
torcas deitzen dute, baita Peñarroya
ere. Eta, gainera, hiru izen hauek egokiak iruditzen zaizkigu:
harrian (areharrizko estratu horizontaletan) landuriko formek
erroskoak dirudite (emakumeek urontziak eramateko
buruan paratzen zituzten zapi kiribilduak), torkak
ere ematen dute (geologian, isolatuak geratu diren dorretxoak
edo) eta ingurukoarekin konparatuta bai gorrixka dela menditxoa.
|
| |
 |
Orain
arte ibaitxoaren ondoko baratzak ikusiko ditugu eta, gure ezkerrean,
goi lautada baten amaiera suposatzen duen lurrezko horma naturalaren
ondoan, sahats handi batzuk ere bai. Zonalde hau hain idor eta,
aldi berean, humanizatua denez, nekez aurkituko dugu gizakiak ez
landaturiko zerbait, klima mediterraniar kontinenta- leko basoaen
arrastorik gabe baitago; bai, ordea, idorreriaza- leak (xerofiloak)
diren landare txikiak, hurbiletik aztertzea merezi dutenak. Nolako
trebezia Naturarena, bai Pirinioetako gailurrik garaienetan bai
basa- mortuetan bizia sortzeko gai baita! Eta, askotan, mendizalea
fite joaiten da tontorrera, miraritxo horietaz ez oharturik. A,
ze xinpleak garen...
Behin ikuspegi piska bat zabalagoa ematen duen kobatxoaren sarrera
zabalean egonik, bi posibilitate izanen duzu: bata, ibai ondoko
bidera jeistea eta markaturiko bidean jarraitzea; bertzea, kobara
sartzeko erabiltzen den lur higatuaren aldapari segitzea eta korral-ukuilu
baten ondoan aterako zara, jada haran ttipiaren gaineko terrazara.
Bide markatuak leku honetara ere eramanen gaitu, Bainuetxerantz
piska bat hurbildu ondoren.
Goi lautadatxo honetatik ibiliko gara, baina orain ekialdeko norabidean,
gure helburua lortzeko. Ikuilutik mendebaldera dagoen puntatxoa
igotzea ez legoke gaizki, hor egon baitzen (omen) gaztelu bat, mairuen
garaikoa. Ez ahantzi Banu Qasimdarren lurretan gaudela...
Ikuiluan gaude, beraz, eta bertatik ekialdera bueltatzen gara. Eguzkia,
hemen ia beti present, jaun ta jabe. Laster topatuko dugu gure helburua,
dorretxoak eta bestelako forma higatuak dituen mendia. Eta, orduan,
utzi pistatxoa eta hurbildu bere bizkarretik, ezkerreko dorretxorantz
(bidex- ka bat ikusten da, eta ez da dirudien bezain gogorra). Hemen
hasten da abentura eta ea nora eta nondik igoko garen pentsatzen
hastea. Baina hori baino lehen, kuskusea itzazue bazterrak, egizue
haurrarena (kontuz ziertzoarekin, eror ez zaitezten), ipotxen gaztelua
dirudien paraje ttiki horretan.
Proposatzen duguna bidexkari herrialdera ematen duen aldapatik segitzea
da. Paraleloki doa eta mendiaren ekialdean idekitzen den harantxo
magiko- aren ikuspegi polita eskeintzen digu. Harantxo horretatik
gailurra (gure ezkerrean dagoena) lortzeko biderik ez dago, baina
posiblea da proposatzen duguna: sartu mailaz-maila, eskuinetik lehen-dabizi
eta ezkerreko norabidea mantenduz ( kontuz bustita egotekotan),
eta goia jo. Jeistea, goiko hortatik haitzaren zulotxo ea arraildurak
gustora kuskuseatu ondoren, oso erreza da: hego magalean dagoen
bidezidorra hartu eta ekialdeko muturretik ingura ezazue haitza,
beherago doan errepidearekin bat egiten duen lurrezko bidea lortuz.
Errepide hau hasierako zubitik Soriako lurretan dagoen Valverde
herrira doa. Beraz, behera piska bat segi eta herrian gaude.
Bigarren artelana gozatzea faltako zaizue: Santa Mariaren monastegia
zistertarra, zinez merezimenduzkoa. Herrian bertan topatuko duzue.
Baina naturaren arteak utzi digun miresmena barne-barnean geratuko
da, eta ziur Burlata- ratzean zera erranen diozuela zeuen buruari:
ba bai, hegoal- dean ere bada ederrik.
Menditxoa
diogu, zeren 649 metrotara iristen den (herria 422tan dago), baina
altuera handien bila joatekotan argi dago ez duzula kotxea Alhama
ibaiaren harantto honetan geldituko, ez da? Roscas
mendiaren gibelean ere altuagoa eta bisitatuagoa den Atalaya mendia
ere badago (739 m.rekin), baina gure aukerakoa denak baino bitxikeria
gutxiago eskeintzen du.
Ibilbidea oso erreza da, eta are gehiago oraingo honetan, marra
zuri eta berdeez osaturiko ibilbidetxoa jarri baita duela gutxi.
Bere hasiera herriaren sarreran bertan (errepide nagusitik etorriz,
Zintroniko pasata) topatuko duzu, zubitik sartu baino lehen, kartel
handi batean. Alhama ibaiaren eskuinaldetik (mendebalera) jarraikiz,
Bainuetxerako norab-i dea hartuz, Cueva de la mora
deitua lortuko dugu gutxira (lurrezko eta igeltsuzko horman naturak
eginikoa). Ez da linterna- rik beharko bisitatzeko, atari baten
forma du eta.
|
|