|
.Hizkuntz
Eskubideen Behatokia |
| ...Testua: Gu |
|
El observatorio de derechos lingüísticos está a tu servicio: 902·164·332 o en la página web: www.behatokia.org. Su función es garantizar los derechos lingüísticos de los ciudadanos que queremos utilizar el euskara en nuestras relaciones en Euskal Herria. Charlamos con Paula Kasares para entender cuál es la labor que desarrolla este organismo
|
Behatoki batetik hegaztien joan-etorria begiztatu dezakegu, beste batzuk paisaiaz gozatzeko erabiltzen ditugu, baina, badira beste mota batzuetako behatokiak, esatera- ko hizkuntz eskubideei begira dagoena. Guk erakunde honen zeregina ezagutzeko, eta bide batez zuei ezagutarazteko, Behatokiaren zuzendaria den Paula Kasaresengana jo dugu gure jakin-mina asetu nahian 1 - Noiz eta zer
xedez sortu zen Hizkuntz Eskubideen Behatokia?
|
|
Hizkuntz eskubideen aldeko lan horretan, behatu ez ezik Behatokiak hizkuntz eskubideak sortu ere egin behar ditu, Euskal Herriko zenbait lurraldetan-Iparraldean, Nafarroan-hizkuntz eskubiderik ez baita, ez objekti- boki ez eta subjektiboki ere. Legeak ez du halakorik aitortzen eta herritarrek eskubide horietaz gabeturik atzematen dute beraien burua. Behatokiaren jardunak euskarak bere lurralde guzietan babes ofiziala erdiestea lehenesten du, hori gabe herritarren hizkuntz eskubideek ez baitute inolako bermerik. 2 - Ze bideetatik
helarazi ahal dizkiogu geure kexak Behatokiari? 3 - Kexa bat jaso
ondoren zer prozedura jarraitzen duzue? Erakunde aunitzek erantzun egiten diote, idatziz edo telefo- noz, Behatokitik hartutako jakinarazpenari eta normalean erantzun onak izaten dira. Erakundeak ez badu erantzuten eta hizkuntz eskubideak urra- tzen jarraitzen badu, orduan erakundearen ordezkariekin bilkura eskatzen du Behatokiak haren inguruko kezka buruz buru agertu eta bere zuzentzea eskatzeko. Hortik goiti, salaketa publikoaren aukera dago, bide judizialera jotzea edo hizkuntz eskubideez arduratzen diren bertze erakundeetara jotzea (Arartekoa, adibidez, erakunde publikoen kasuan). Behatokiak bideratzen dituen kasu guziak bere urteko txostenean ager- tzen ditu. 4 - Nola erantzun
ohi dute instituzioek zuek aurkeztu- tako kexen aurrean? 5.- Nafarroako
Gobernuaren dekretuari buruz epaileek esandakoak zer aldatzen du? Erran bezala, helegiteko aukera ez bazuen ere, helegin du eta horrek prozesua bukatuta ez dagoela errateko bide ematen dio. Nafarroako Gobernuaren helegitearen bidea amaituta-koan, behin-betiko epaia izango da: 372/200 Foru Dekretua guziz deuseza da. Afera da, bitartean, Nafarroako Gobernu- ak Euskararen Kontseilua berriz biltzeko prozedura azkartu duela eta luze gabe epaileek baliogabetu zuten dekretuaren antzeko bat indarrean paratzen ahal duela Euskararen Kontseilu -aren txostena eskuratuta. Legeak bere mugak ditu eta Nafarroako euskaldunok ezin diogu soilik legeari begiratu geure egoera hobetzeko. Gizar- tean eragina izatea da bidea euskaldunok gizartearen parte garen aldetik. Benetan txalogarria Behatokitik egiten duten lana, izan ere, erakunde honi esker euskaldu- nok askoz errezago adierazi dezakegu gure ezinegona gure eskubideak errespetatzen ez direnean. Burlatako Osasun etxeko erdara hutsezko errotulazioaren inguru- ko kexa 2002ko martxoaren hasieran Hizkuntz Eskubideen Behato- kiak kexa bat jaso zuen Burlata- ko Osasun Etxeko errotulazioa erdara hutsean jarri zutelako. Martxoaren erdialdean Behato -kiak kexa horren jakinarazpena Santiago Cervera Soto Kontsei- lari jaunari igorri zion posta zertifikatuaz, eta egun horretan berean kexa egileari bere kasuari emandako biderake- taren berri eta esleitutako espediente zenbakia eman zizkion Behatokiak. Nafarroako Gobernuaren alde- tik, ez erantzuna ez egindakoa zuzentzeko erreakziorik, ez da izan (guk dakigula behintzat), ez eta ekintza hori oinarritzen zuen legea guztiz baliogabetuta gelditu zelarik ere. Jokaera horrek Nafarroako Gobernuak legearen zer erabilera intere- satua egiten duen uzten du agerian: bere alde delarik betetzera behartzen du, bere gustokoa ez delarik, berriz, ez du legea betetzen. Horren konstantzia Behatokian gelditu da eta Nafarroan hizkuntz eskubideen egoeraren diagnosia egitean datu objektibo horiek arrunt baliogarriak zaizkigu eskubide urraketak frogatzen laguntzen baitute. Errealitate hori modu objektiboan Euskal Herriko gizarte eta erakundeei, estatuei eta nazioarteko eragileei aurkeztu eta haien aitzinean salatzea da Behatokiaren zeregiteko bat. |
|||