|
Oraingo honetan balio dokumental handiko argazki
batekin gatozkizue: makina batek zirrara berezia sentitu izan
du argazki honekin, bai horixe! Argazkia egun berezi batean dago
aterea, izan ere, mutilak igandeko arropaz baitaude jantzita,
gainera, hainbeste mutil elkartzea ez zen hagitz arrunta izanen
garai haietan.
Jende artean honako pertsona hauek ezagutzen ahal ditugu: goian,
ezker-eskuin, Maximo Asiain, Javier Zozaia, Joakin Azkarate eta
Anastasio Zarrantz, bosgarrena ez dakigu zein den. Behean, ezker-eskuin,
Juan Jose Torres, Felix Iribarren (sakristaua), laugarrena Maximo
Zarrantz, hirugarrena ez dakigu nor den.
|