.BURLATAKO LUDOTEKA:


Jolastuz, bizitzen ikasi Ludoteka 3 eta 12 urte bitarteko umeendako dago pentsatua

Testua: Mattin Ugalde

La Ludoteca de Burlata sigue en marcha. Hace 15 años que nació y actualmente Cristina y Amaia siguen gestionando este espacio lúdico en el cual todos los niños pueden desarrollar su capacidad de jugar cooperando con sus compañeros. Los sábados por la mañana de 11 a 13 horas se desarrollan actividades en euskara

 

 

Gaurko mundu globalizatu honetan ontzat jotzen genituen baloreak galtzen ari dira gutxika-gutxika. Tolerantzia, askatasuna, erres- petua,... denok ahoan darabilz- kigun hitzak dira, baina inork gutxik jartzen ditu praktikan. Heltzen garelarik egiten ditugun gauzak haur ginelarik ikasi genituen isla dira. Hartara ezinbertzekoa da ttipi-ttipitatik balore horiek barneratzea. Hori da bertzeak bertze Burlatako Ttipi Ttapa Ludotekaren helbu- rua. Azken 15 urte inguru hauetan hamaika haur pasako ziren bertatik. Hasieran Ermita -berrin kokaturik zegoen. Gero San Migel kalean. Orain Federico Mayo kalean dago.
Urte hauetan guztietan gauzak aldatu egindira. Haurrek eskolaz kanpo- ko jarduera anitz dute eta jolasari ez diote ematen behar bertze garran- tzirik. AXULAR Ttipi-Ttapa-ko arduradunekin solastu da. Amaia Clemente eta Cristina Garro-rekin. Jolasak garrantzi handia du haurraren garape- nean. Finean jolasa bizitza bera bezalakoa da: Elkarbizitza, errespetua, arauak, irabazi edo galtzea... gogorra ere izan daiteke. Baina alde ona ere badu. Nahi duzularik amai daiteke. Haurraren frustrazioak kentzeko era ezin hobea da jolas egitea.

Amaiak eta Cristinak esan digute garai bateko haurra eta gaur egungoa asko aldatu dela. “Lehen lotsatia eta beldurtia zen, orain guztiz kontrakoa. Mutur batetik bertzera joan gara. Eta muturreko jarrerak ez dira onak izaten. Errespetua izan behar zaio ondokoari. Adibidez, gaur eguneko haurrek nahiz eta joko bat hartua egon beretzat nahi dute.

Tolerantzia gutxi dute. Egia da orain aitek eta amek, biek, lan egiten dutela. Egun osoa etxetik at ematen dute eta haurrarekin elkartzen direlarik nahi duen guztia ematen diote, hutsune hori betetzearren”. Oker horiek zuzentzeko zerbitzua da Ttipi-ttapa. Bere helburua balore positiboak zabaltzea da. Elkarkoitasuna bultzatu beharra azpimarratzen dute. Errespetua, tolerantzia, diziplina, elkarbizitza, lagun- tasuna,...

Horretarako hainbat aktibitate jartzen dituzte martxan urtean zehar. Ludoteka astelehenetik ortziralera izaten da zabalik, arratsaldeko 5etatik 8ak arte. Denbora hori nahi duen gisara erabiltzen ahal du haurrak. Urtero tailer ezberdinak antolatzen dituzte irailetik maiatza bitarte. Aurten 3 dira: Espresio plastiko-ko tailerra asteazkenetan, Talde-jolas tailerra, jostailurik erabili gabe egiten dena eta azkenik Kultur aniztasunari buruzko tailerra, berdintasuna bultzatzeko.

Izan ere gero eta gehiago dira bertze herrialdeetatik Burlatara heltzen diren familiak. Amaiak eta Cristinak diote haurrak ez direla arrazistak. Ederki moldatzen dira burlatarrak Ekuadortar, Kolonbiar, Marokiar eta ijitoekin.

Tailer horiez gain haurrak euren gisara jolasten ahal dira. Gainera astelehen eta ortziral- etan ez da aurrez antolatutako aktibitaterik. Eguberrietan ekitaldi berezia egiten dute: Txokolatada eta mozorro jaialdia. Aurten gainera sorpresa bat dute eta agian Euskal Herriko magorik famatuena, Txan magoa, Burlatan izanen da festa horretan. Udan ere ez dute atsedenik hartzen Ttipi-ttapakoek eta uztailaren 15ean egoitza igerilekuetara aldatzen dute eta irailaren 15a bitarte han topatzen ahal dituzue. Beraz, ez dute inoiz ixten.

Astean zehar egiten diren aktibitate guztiak gazteleraz egiten dira. Baina euskarak ere bere lekua du. Larunbatetan goizeko 11etatik ordu bata arte euskarazko tailerrak egiten dituzte. Amaia eta Cristina ez dira bertan, aktibitate horiek zuzentzeko bertze 3 monitore baitaude. Esku lanak egiten dituzte, irteerak, ginkanak... alor ludiko guztiak jorratzen saiatzen dira.

Ludoteka 3 eta 12 urte bitarteko umeendako dago pentsatua. Noiz edo noiz helduagoren bat agertzen bada ere. Egunero 30-35 bat haur biltzen da bertan. Egun batzuetan gehiago, bertzeetan gutxiago, noski. Euria ari duenean 60 ere biltzen ahal dira. Bi zaintzaileendako sobera ume, batzuek arreta berezia behar baitute.

Argi dago Burlatako Ludotekak zerbitzu zabala eskaintzen duela, baina arduradunek uste dute ez dagoela behar bezala probetxatua. Badira Atarrabian ikasten duten umeak, Burlatako bertze haurrekin harremanik ez dutenak. Ludotekan beren herriko bertako lagunak egiten ahal dituzte. Horregatik Burlatako haur guztiak Ttipi-ttapa-tik pasatzera gonbidaturik daude. Behin probatuta, baietz errepikatu!