..EUSKAL HERRIA PEÑAK KRISTOREN EGOITZA BERRIA IREKI DU

Testua: Ziripot · Argazkiak: Marisa

 

 

Urriaren 19a, larunbata, jende andana San Francisco kalean eta Girones Plazan. Zer dela eta hainbeste jende? Zer egiten
dute hainbeste gaztek bertan? Erantzuna erraza da: Euskal Herria Peñaren egoitza berria inauguratu dute. Han dira oraingo eta lehengo peñakideak, han dira Burlatako gazte eta heldu mugituenak, eta gu, jakina. Axular aldizkaria ere bertan izan baitzen, bai horixe! Egonen
ez zen, bada?
Giro ezin hobea urriaren 19koa, jende anitz, zahar eta gazte. Denontzat edaria debalde eta aho-bete-hortz guztiak, izan ere, lan ederra egin ondoren egoitza handia, zabala, eta uste baino argitsuagoa baita Peñarena.
Inaugurazio ekitaldia xumea izan zen: Begoñak euskaraz eta Nandok gaztelaniaz irakurritako testuak, dantzariaren aurresku dotorea eta Larratz Dantzari Taldearen emanaldi pollita. Ondoren, denak barruan edari goxoak eta zizka-mizka are goxoagoak dastatu genituen.
Han bildutakoei (gure grabaga- iluaren aitzinean jartzeko adorea izan zutenei) hiru galdera egin genizkien:

1 - Euskal Herria Peñako bazkidea al zaitugu?

2 - Zer iruditu zaizu egoitza berria? Gustatu al zaizu?

3 - Zer da Euskal Herri Peña zuretzat? Zein da Burlatan egin beharko lukeen lana?

 
DABID

1 - Bai
2 - Hagitz txunditurik nago, eta poz-pozik ikusita nola gelditu den gure peña.
3 - Euskal kultura sustatu behar dugu; euskara eta baita kirola ere.
 

TXELUI

1 - Ez
2 - Ez, oraindik ez. Orain sartuko naiz, ez dut, ez, oraindik ikusi.
3 - Peña proiektu ederra izan da. Ni aitzineko kidea izan nintzen, eta izena, peñaren izena nik proposatu nuen. Sinadurak eta baimenak nik eskatu nituen. Peña kultura espazio ederra da gure kultura bultzatzeko, horretarako sortu genuen eta horretarako dagoela uste dut.

 

BEGOÑA

1 - Bai
2 - Oso polita, handia, ongi ego- kitua. Jatetxe handia du eta bulego ederrak goian.
3 - Beste herri erakunde bat da, euskal kultura bulkatzen duena, euskara, mendi talde bat duena. Arlo guztietan badu zeresana, batez ere, euskal giroa.

 

IKER

1 - Ez
2 - Oso handia da; Kanpotik ikusita badirudi txikiagoa dela. Jantokia eder-ederra da.
3 - Herriko kultura aurrera eraman eta Burlata ez bihurtzea Iruñea ondoko auzoa. Burlatak bere izaerari heldu behar dio: kultur mailan aktiboa izanez, ekitaldiak herritarrei eskainiz ...

 

FELIX

1 - Ez
2 - Oso dotorea; handia, pollita, dudarik gabe.
3 - Uste dut Axular bezala, hemengo kulturaz, euskara bulkatzeaz arduratu beharko lukeela. Horretaz gain, talde ezberdinentzako topaleku eta elkartzeko leku izan beharko luke, izan ere, lekua soberan baitute.

 
IZASKUN

1 - Ez, Atarrabiarra naiz.
2 - Bai, baina juxtu-juxtu ate nagusi- tik ikusten dena ikusi dut. Horrela- ko lekuan beharrezkoak dira.
3 - Jendea elkarrekin egoteko, jarduera kulturalak eta kirol mailakoak egiteko. Horrelako topaguneek bizitza ematen diote herriari.
 
ANGEL

1 - Bai
2 - Hagitz ongi dago; leku aldetik majoa. Umeak dituzten gura- soentzako nahiko aproposa. Dena den niretzat, bere zabal- tasuna izanen litzateke aipa- garriena.
3 - Elkarte kulturala izan beharko luke, euskararen defentsan aritu beharko lukeena, gure herriko hizkuntza delakoz. Jateko kontuak atzendu gabe, noski.
 

AINGERU

1 - Bai
2 - Urte anitz daramatzat eta Jose Mina kaleko lokalarekin alderatuz, oraingo hau ederragoa iruditzen zait. Hagitz handia, zabala. Hitz batean, akojonantea.
3 - Hitz berak esaten du: Euskal Herria Peña. Euskal Herriko herri kultura lantzea, herri erakunde garen neurrian. Herriko festen izpiritua mantendu eta indartu, azken urte hauetan nahi juxtu baita- biltza festak.

 

ISABEL

1 - Ez
2 - Oraindik ez dut ikusi, jende anitz dago eta ate nagusia besterik ez dut ikusi.
3 - Jaietan elkartzea eta festak ani- matzea litzateke helburu nagusia. Noizean behin elkartu eta afariak egitea ere ez legoke gaizki.

 

IÑIGITO

1 - Ez, Atarrabiakoa naiz.
2 - Nahiko handia; ez nuen uste hain handia zenik.
3 - Beste gune bat euskaldunen- tzako. Gure kultura lantzeko beste aukera bat izan beharko luke.

 

MIGUEL

1 - Bai
2 - Ikaragarria; itzela. Erreforma egin aitzin ikusia nuen eta ez dakit zergatik ttikiagoa iruditu zitzaidan.
3 - Aisiaz gozatzeko. Ni hona atseden hartzera etorriko naiz.