Ermitaberri Ikastetxe Publikoa


GURASO ELKARTEA AURRE-MATRIKULAZIO KANPAINAN BURU-BELARRI SARTUTA

Ermitaberriko guraso elkartekoak

Durante todo el curso desde la APYMA se trabaja para crear espacios en los que los niños sobretodo y los padres puedan moverse en euskera, organizando charlas espectáculos infantiles, mesas redondas, concursos, actividades extraescolares, sábados festivos, etc.

- ....bai esan?

- Kaixo Iñaki. Momentu honetan kulturakoak bilduak gaude, matrikulazio kanpaina ea zer antolatzen ahalko dugun.

- Ba begira ..... justu samar ibiliko gara diruz Kepa Junkeraren kontzertua aurrera eramateko.

- Zer esan nahi duzu?......Ere ezin izanen dugula heldu den asteko pailasoak pagatu?.

- Begira... bihar bilduko gara horretaz hitz egiteko eta ideiak ateratzeko.

- Baina bihar gurasoendako ikastaroak antolatzeko beste bilera bat dugu, bestela epeak bukatzen zaizkigu eta. Zergatik ez zatoz orain hona? ....eta hau bukatzen dugunean horretaz arituko gara.

- Ezin dugu orain, jantokiko batzarkideok bilduta gaude orain eta gero kontzerturako azken detaileak bukatzeko, patronatuko gerentearekin gelditu naiz.

- Bale, bale..... Utzi hori gure eskuetan eta zerbait pentsa- tuko dugu.

- Kaixo Elisabette. Burlatako Ermitaberri Guraso Elkartetik deitzen dizut, ea bidaltzen ahal dizkiguzun aipatutako haur ikuskizunen dossierrak. Aste honetan erabaki behar dugu zein kontratatu, noski, guzti hau aurrekontuaren arabera, badakizu justu samar gabiltzala eta ahalik eta prezio merkeena lortzea eskertuko nizuke.

......................................................................................................

- Bai, bai... ulertzen dut, ez da gauza bera guraso elkarte bat edo Iruñeko udala esate baterako. Baina talde bakoitzak bere “katxe” dauka eta oso zaila da jaistea, dena den beraiekin hitz egingo dut ea zer lortuko dudan.

......................................................................................................

- Hori da! Fernando, 700 kamiseta agian gehiegi da, denak saltzen baditugu, oso ongi dago, baina, ez badugu lortzen minimo bat saltzea, putzu batean sartzen ahalko gara.

- Lasaitu mutil! dirua ateratzeko bide bakarren bat da eta kontzertuan zerbait saltzen badugu ailegatuko gara, esan nahi dut kamisetak, pegatak eta edariekin nahiko aterako dugu. Aurreikusteak aurretik egin genituen eta oso baikor gaude.

......................................................................................................

Hau erokeria, ikasturte hasieratik Kepa Junkera Burlatara ekartzea buruan genuen. Pasa den urtean, Atarrabiakoekin komentatu genuen aurre matrikulazio kanpainan eskaintzeko, baina eskola bateko guraso elkarte batentzat, “mobida” gehiegi zelakoan, proiektua bertan behera utzi genuen.

Azkar mugitu izan behar genuen Udala eta Junkeraren eskaerak bete ahal izateko. Polikiroldegiko lurrean jartzeko estalki berezi bat, azken momentuan lortu genuen, baita elektrizitatea eramateko 100.000 Wattetako mangera bat ere.
Egia esanez, lan banaketak oso ongi funtzionatu zuen eta nork bere zama eraman zuen, emaitza bikain bat ematea lortuz, nahiz eta lehen aipatutako arazoekin estualdi txiki bat, azken hiru egunetan izan.

Harrituta gelditu ginen, behar genuen 60 bolondresa gainditu genuenean, ia ia ahaleginik egin gabe. Lehenengo momentutik gurasoak prest zeuden edozein lanetan laguntzeko eta modu horretaz, lana oso ongi banatu eta erraztu zen..

Otsailaren 8an, Kepa Junkeraren kontzertua izan zen, otsailaren 15ean Burlatatik kalejira eta txistorrada bat patioan prestatu genuen, gure eskola karriketan ikusi ahal izateko. Agian, guk pentsatutako jendetza, ez zen agertu egun osoan 0 azpitik tenperatura izan zela eta.

Bukatzeko, 22an Oreka Zirkus taldea etorri zitzaigun, umeei bere akrobazia, malabarak, eta abar erakusteko. Hasieran tailerrak prestatu zituzten eta gero bere emanaldia eskaini zuten.
Umeek primeran pasatu zuten, gurasook bitartean, Ermitaberriko kamisetak erosteko eta argazki erakusketa ikusteko, aukera izan genuen.

Bakarrik, aurtengo matrikula kopurua laguntzea falta zitzaigun. Hori oraindik ez dugu oso argi, berrogei inguru zeuden matrikulatuak eta Paz de Zigandatik, soberan dauden zenbait matrikula guregana etorriko dira. Baina hau ez da hemen bukatzen eta lanean gaude berriro Martingala, AEKko korrika, gure aste kulturala eta hainbat eta hainbat ekitaldi antolatzen gure herrian eta gure seme alabentzako kultura sortarazteko.