|
.
Burlatan eman ziren estreinako aldiz abuztuko festetan
...
|
Testua:
Verónica Ferreira Pinto
|
El
grupo de danzas Larratz estrenó en fiestas de Burlada los bailes
del Corpús de Oñati. En este artículo profundizamos
en los orígenes de estas danzas y la recreación efectuada
por nuestro grupo de danzas de Burlata |
 |
Pasa den abuztuaren
15ean Abuztuko Ama Birjinaren egunean, Oñatiko Korpus Dantzak
Burlatan ikusteko aukera izan genuen. Burlatako Larratz Dantzari
Taldeak eskainitako ikuskizuna Gipuzkoako dantzen artean ikusgarrienetakoa
da. Guk hau guztia aurreko urtean ikusteko dantza taldekoek izugarrizko
lana egin zuten, alde batetik ikerketari dagokiona eta beste aldetik
entseguak egiten. Bolada horretan Larratzen arduradunetako bat izaten
zen Cesar Martinezekin hitz egin dugu, eta kontatu digu nola ikasi
zituzten eta Oñatiko Korpus dantzei buruzko hainbat kontu
eta kuriositate.
|
 |
Hasteko,
dantza hauen deskribapen txikia egingo diguzu?
Beno, bere izenak esaten duen bezala Gipuzkoako Oñati herrian
Korpus Egunean dantzatzen dira. Taldea zortzi dantzarik eta buruzagi
batek osatua da. Korpus dantza sei zatitan banatua dago, eta oso
luzea da. Horregatik guk bakarrik hiru zati dantzatzen dugu: lehenengoa;
kontrapasa, agurra modukoa eta oso lasaia dena eta jarraian Mikel
Donearen zortzikoa, azkarra eta alaia; bigarrena, banakoa, izenak
berak adierazten duen bezala, dantzari bakoitzak zatitxo bat bakarrik
egiten duena eta makil dantza eta hirugarrena; arku-dantza, arkuekin
egiten dena. Azken hau ez da arkudantza arrunta: arkuak oso malguak
dira gurutzatzeak egiten direla eta.
|
 |
Zergatik
Oñatiko Korpus Dantzak?
Gure taldean dantza hauek ateratzeko asmoa izan zen urte batzuk
lehenago, suposatzen dut Nafarroan inork ez dituelako dantzatzen.
Bolada horretan, apunte teoriko batzuk begiratu ziren nola egiten
den jakiteko eta entseatzen aritu ginen, baina azkenean ez genuen
osoa ikasi eta, noski, ez genuen plazaratu. Orain dela bi urte ateratzeko
ideia berreskuratu zen eta aurrera jo genuen.
Zein izan
ziren jarraitu zenituzten pausuak?
Gure errepertorioan dauden beste dantza guztiekin egin dugun bezala,
gure lehenengo pausua Oñatira bertara ikastera joatea zen.
Beti dantza ikastera sorlekura joaten saiatzen gara, horrela gure
bertsioa ahalik eta fidagarrien izaten da. Baina batzuetan ez dugu
lortzen, kasu honetan bezala. Oñatiko dantza taldearen arduradunarekin
hitz egin genuen ea irakasteko prest zeuden jakitearren.
|
 |
Erabateko ezetz
batekin erantzun zigun, hirietako dantza taldeek antzinako dantza
bat ikasitakoan nahi duguna egiten dugula argudiatuz.
Nik ez diot arrazoia ematen, baina bai ikusten dut nola hirietako
taldeek batzuetan jatorrizko dantzak aldatzen ditugun.
Hau ikusita
eta originalari ahalik eta leialen izateko, Gipuzkoako Dantzarien
Biltzarrean 1986. urtean Oñatin bertan eta Korpus egunean
grabatutako bideoa lortu genuen. Hamaika aldiz ikusi genuen pausu
bakoitza atera eta ikasi arte. Dantzaren zati guztiak nahiko argi
ikusten ziren, arkudantzan egiten diren gurutzatzeak izan ezik eta
ahalik eta antzekoen egiten saiatu ginen. Geroago eta kasualitatez,
Zornotzan egin genuen erakustaldi batean Irungo dantza taldea Oñatiko
Korpus Dantzak dantzatzen ikusi genuen eta beraiengana jo genuen
arku-dantzaren zalantza hori argitzeko. Dantza folklorikoan beti
gertatzen den bezala, tontakeria baina zaila ikusteko kontua zen.
|
|
Zer daukate
Oñatiko dantzek bereziki?
Lehenik eta behin, estimua, dedikaturiko ordu guztiengatik. Honetaz
aparte eta beti gure ikuspuntuan, Gipuzkoan gaur egun bilakaera
gutxien izan duen dantza da. Gure ustez, Oñatiko dantzetan
egiten den pausuan Gipuzkoako beste dantzetako oinarria dago. Adibidez,
sencillo guipuzcoanoa, egun askoz landuagoa da eta balet
klasikoarekin zerikusi handia dauka. Hori zen bere lilura handia.
Nolakoa da
Oñatiko korpus dan- tze tan erabiltzen den jantzia?
Aipatzekoa da zortzi dantzariek zuriz eta gorriz janzten direla
eta, dantzariek gorria daramatena, buruzagiak urdina janzten du.
Gure ustez, jantzia da gehien aldatu dena. Gaur egun Oñatin
erabilitakoa hau da: praka zuria eta luzea, atorra zuria mauka luzea,
gorbata gorria (aipatu dudan bezala, buruzagiak urdina) eta bularrean
eta bizkarrean banda bat zeharkatua. Besoetan bi zinta lotuta daramate:
bat zuria besaurrean eta kolorezko beste bat eskumuturrean. Nabarmenena
gonatxoa da. Guztiek, aitzitik, txapela gorria janzten dute, bai
dantzariek, baita buruzagiak ere. Gure ustetan, jatorrizko jantziak
Nafarroako Erriberan erabilitakoarekin antza handia izango luke.
Azken hau Mediterraneoko itsasertzetik etorria da: praka motza,
galtzerdiak, gonatxoa eta zapia zeharkatua. Guk uste dugu gorbata
eta praka luzearen kontua oso berria dela.
Prozesio
batean dantzatzen direnez, zuek uste duzue helburu erlijiosoarekin
sortu zirela?
Folklorean oso zaila da jatorria noizkoa den eta zertarako asmatu
ziren jakitea. Beraz, ez dakigu sorrera erlijiosoa zenentz, baina
egungo egunean, Korpusen prozesioan dantzatzen da. Badira ñabardurak
argi eta garbi erlijiozko zentzua adierazten dutenak; batez ere
banakoan egiten den belaunikatzea. Hori Mikel Doneari erreberentzia
argia da, azken finean dantzak berari dantzatzen baitizkiote. Kontrapasan
ere bada zatitxoa non dantzariak makurtzen baitira txapela kenduta.
Hau beste erreberentzia da. Gainera, txapela kenduta dutenean joko
bat egiten dute txapelarekin: gurutze bat marrazten dute.
Bada dantzan
hauekin zeriku-sirik zuen bitxikeriaren bat?
Nik bi pasadizo aipatuko nuke. Lehenengoa, arku-dantzan izugarrizko
nahaspila egiten denez, Oñatikoek txapela kentzen dutela
zati hau dantzatzeko eta horrela ez zaie erortzen. Guri erortzearen
kontuak ez gaitu kezkatzen eta ez dugu kentzen. Beste dantza batzuetan
ere osagarriak erortzen dira eta ez ditugu kentzen...Bigarren bitxikeria
da abuztuaren 15ean Burlatan urte askotan ez duela euririk egin
eta estreinatu behar genuen urtean, hau da, 2001.urtean, egundoko
zaparrada egin zuen. Urte horretan Ama Birjinari elizaren barruan
banakoa eskaini genion, baina ez genuen besterik dantzatu. Horregatik
2002ko abuztuan berriro Oñatiko Korpus Dantzak plazaratu
genituen.
|
|
|
|