.Buruslata Elkarte Gastronomikoa

.

.Ruben Beloki pelotaria da elkartearen presidentea

  Testua: Verónica Ferreira Pinto

65 socios han creado la sociedad gastronómica BURUSLATA. Txema Mina socio de Axular y de la nueva sociedad nos explica el proceso de creación de esta preciosa sociedad burladesa y su organización y modelo de gestión. Felicidades a todos los componentes de BURUSLATA, es bueno que el asociacionismo vaya hacia arriba en nuestro pueblo

Pasa den urtean lagun talde bat elkartu eta guztiek disfrutatzeko lekua moldatzea erabaki zuten. Gaur egitasmo hori errealitate bihurtu da: Buruslata elkarteko izenpean. Txema Mina gure Axular elkarteko bazkidea Buruslatan ere parte hartu du eta gure galderak erantzun ditu.

- Nola sortu zen elkartearen proiektua? Nola elkartu zineten?
Burlatan aspalditik dagoen beste elkarte batean, Robledalen, elkar ezagutu genuen. Elkarte hori handitzeko asmoz, bere ondoan dagoen lokala erostear egon ginen. Azkenean bazkide batzuek ezetz esan zuten eta handi-tzearen alde geundenok beste elkarte bat sortzea erabaki genuen, besteak beste, Robledalen alokatuta geundela eta. Kontuan izan behar genuen Udaletxeak agintzen dituen arau guztiak, hauek dira: insonorizazioa, ke irteerak, eta abar bete behar genuela baimenak lortzeko. Gainera gure asmoa ere goiko solairua jartzea zen, zeren eta beheko solairuan bulegoak, sukaldeak eta barrak leku handia kentzen baitu eta jantokia txikia gelditzen zen. Hainbat lokal behatu eta gero, azkenean Basilio Armendariz kalean dagoena aurkitu genuen. Lokala ikusita, gustatu egin zitzaigun eta aurrera jo genuen.

- Noiz hasi ziren lanak? Eta noiztik martxan?
Lokalaren berritzea irailean hasi zen eta 8 hilabetez luzatu da. Lehen aipatu dudan bezala Udaletxean eskatu dizkiguten baldintzak izugarrizkoak izan dira. Gainera, obra egiteko atari honen auzotar guztien sinadura behar genuen. Uko bat jasotzearekin ezin genuen jarraitu gure egitasmoarekin. Gure lehendakaria den Ruben Beloki agiri guztietaz arduratu da. Azkenean auzokide guztien baimena lortu dugu arazorik gabe. Inaugurazioa martxoaren 28an egin genuen: 90 lagun afaltzeko elkartu ginen: bazkideak, lagun-minak,...

 

- Nondik atera da Buruslata izena?
Izena aukeratzeko Nafarroako Artxibora joan ginen. Horretan Buruslata agertu zen eta dirudienez Burlatan euskaraz agerturiko lehenengoetako izena da, Burusladarekin batera. Gustatu zitzaigun eta hori jarri genuen.

- Buruslata elkarte gastrono- mikoan sukaldea eta jantokia izateaz gain, zer gehiago dugu?
Beheko solairuak 128 m dauka eta horretan badira barra, komunak, sukaldea eta jantoki handia. Goiko solairuan jantokiaren beste zatia dago. Barnedekorazioa baserri erara apaindu da: harria, egurra... Baina dena poliesterra da, benetakoa badirudi ere. Nobedade bat jarri dugu Buruslatan: kontu guztiak ordenagailuaren bidez egiten dira. Tiketak ordenagailuak egiten ditu eta horrela elkartean sartzen den genero guztia kontrolatzen da: dagoena, hartzen dena...Sarrera ere informatizatua da eta modu honetaz ikus daiteke nor sartu den, nor atera den zer ordutan...

- Euskal Herriko elkarte gastronomiko batzuetan bazkidea izateko gizona izatea derrigorrezko baldintza da, adibidez, Iruñeko Napardi elkartean. Honetan?
Honetan ez dugu horrelako baldintzarik. Gure elkartean hori ez dugu kontuan hartzen, are gehiago, gure elkartean badira bazkideak emakumeak direnak. Inork ez du proposatu, beste modu batez ulertzen dugu.

- Zenbat bazkide zarete?
Momentu honetan 65 bazkide gara. Kopurua itxita dago oraingoz eta bada itxoiteko zerrenda, norbait elkartea utziz gero, zerrendaren lehenengoa sartuko litzateke. Eta aipatzekoa da Buruslata “elkarte partehartzailea” dela, hau da, bazkide bakoitzak badugu akzio bat eta horrekin egin dezakegu nahi duguna: saldu, transferitu...Nik, adibidez, saltzen badiot nire akzioa nire semeari, kuota ordaintzen jarraituz gero, elkartearen gunea erabil dezaket. Honen helburua elkartea berritzea da, bestela betiko jendea gara...

- Nolakoa da zuen barneko antolamendua?
Gure zuzendaritzabatzordea 10 pertsonak osatzen du. Badirudi gehiegi dela, baina batzordearen erdia urtero berritzen da, hau da, urtero bost pertsona atera eta beste bost sartzen dira. Horrela eginda, beti batzordean nola ibiltzen den guztia dakien jendea izanen da. Gainera zuzendaritza-batzor-dearen osaketa derrigorrezko zozketaren bidez eginen da eta horrela bazkide guztiei tokatuko zaie. Oraingo batzordea ez dugu egin horrela, lehengoa zela eta.

- Zeintzuk dira zuen helbu- ruak? Jarduerarik antolatuko duzue?
Alde batetik, gure helburua da hona jendea gustura egotera etortzea, nahi duena egitera: afaldu, lagunekin pote bat hartu... Beste aldetik oraindik ez dugu denborarik izan ekintzak antolatzeko. Zerbait aipatu da, adibidez, sukaldaritza ikastaro bat. Gure bazkideen artean baditugu bi sukaldari: bata Europa jatetxean aritzen dena eta bestea lehen jatetxe horretan lan egiten zuena eta orain Madrilen dabilena. Horiek izanen dira irakasleak eta hasiera batean bazkideentzat izanen da ikastaroa. Dena den gure helburua ez da ekintzak antolatzea, hau elkarte gastronomiko bat da.

- Hainbat elkarte eta peña senidetzeren bitartez elkarre -kin harremanak sortzen dituzte eta ekintzak antolatzen dituzte. Zuek ere horrelako asmorik baduzue?
Elkarteen koordinakundera joateko asmoa badugu eta Burlatako Euskal Herria Peñarekin ere zerbait elkarrekin egitea gustatuko litzaiguke, baina oraindik hori guztia antolatzeko ez dugu astirik izan.

- Burlatan elkarte gastro- nomiko gehiagorik bada?
Bai, eta gainera urte honetan hiru edo lau ireki dira, agian modan dago...Baina ulertzekoa da.: tabernetan prezioak gero eta garestiagoak dira eta dakizuenez, elkarteetan edariak eta beste guztia askoz merkeagoa da. Adibidez garagardoa tabernetan 1.15tan dago eta hemen 0.50tan baduzu. Bada alderik, ezta?.