.Kaliforniara bidaia, Burlatar baten ikuspuntutik
Testua: Josema Urroz eta Maite Ezkurra · Argazkiak: Maite Ezkurra  

Aizu! San Francisco eza-gutzera, txo! Honelako aukera gutxitan! Baina tira. Ke si pilotako jendea, Axular Elkarteko mugida, Manolo Fernandez, Ezkurratarrak, Maite Ezkurra (gure alkatesagai ohia, prezio ezin hobean, maisumaistren neguko oporretan, ke si errubiak oporrik hartu ezin zuela,... Tira,... animatu eta aurrera. Zer egin behar, bada? “Bik elkar maite dutenean, batek disfrutatzen badu, ongi ezta?”.

Hura bidaia. Luzea, nekatua, aspergarria. Hemendik Bilbora ondo. Goiz samar baina ondo. Baina Bilbotik Estatu Batuetaraino. Groenlandian zehar joan ginela entzun nuen. Neuk munduari bira osoa eman geniola esango nuke. Eskerrak gure “petaka” gurekin zetorrela.

Betikoa. Gure ingelesera ez zen hobenetarikoa, inolaz ere. Beno, Manolorena onargarria zen, benetan. “IA,IA” kristoren dotoretasunaz “yes” ordez erabiltzen zuen. Total: joan bidai madarikatu horretan ahal izan genuen moduan iritsi ginen.

Una nutrida cuadrilla de burladeses y burladesas visitaron los Estados Unidos hace unos meses junto con la asociación BELATE de pelota. Josema y Maite nos hacen una crónica particular de esa interesante visita

Egia esanda, abantaila handia izan genuen. Triniren familia gure esperoan zegoen. Turismoa egiten hasi bezain pronto, San Francisco “la nuit” ezagutu genuen. Hoberena hurrengo egunekoa izan zen. “Ziti” horretako “Basque Cultur Center Ineko” Euskal Etxean pilota-eusko-bazkari festa genuenez, bi autobus gure zain zeuden, baina Fernandezi bizarra kentzeko gogoak etorri zitzaizkion eta hara non tresna guztiak etxean (Triniren etxean noski) ahaztu eta, noski, Josemarenak erabili behar. Bost minutu. Baina ordurako autobusarik ez eta taxiz joan behar. Hura grazia egin zidana! Taxi gidariak txinatarrei buruzko filma batetik aterata ematen zuen, ehunda piko urtekoa, baina. Ailegatu ginen. Guztiok gure esperoan. Eta guk “kalifornianoak” bezala (edo virginianoak zen, ez dakit).

Aste motx horretan denetatik pasatu genuen. Benetan zoragarria niretzat bidaia eta txango guztiak. Bai talde “ofizialarekin” bai Tere, Triniren ahizpa eta Brianekin, Manoloren koinatua, (hau jende adoretsua benetan) egon ginenean.

Ikusgarria gure jendearen naturaltasuna. Egiten ohi den txango tipikoenean San Franciscoko zubi ospetsuak ezagutzera joan ginen. Lehendabiziko geldialdia “Golden Gate” izenekoa izan zen. Gure taldeko batek: “Begira, MAPFRE zubia!!!”

Hotela gehienak bezalakoa, gauza bat ezik. Bizitza osoan ikus daitekeen ohe haundiena niri egokitu zitzaidan: Bi metrotako ohea, zabaleraz eta luzeraz (John Wainerena izango zelakoan nengoen) Beno geroxeago ohe guztiak antzekoak zirela jakin izan nuen. “Janki” tamainakoak, txo.

Bukatzeko hoberena, edozein hiri handitan gerta daitekeena. Brian, horko semea izanik, gure konfiantza osoa zuen, noski, baina San Franciscoko lapurrena ere bai. “Market” eta “Septima” artean autoa aparkatu, afaltzera joan eta bueltan (“Txinataun” edo horrelako zerbait ezagutu ondoren, eta “de paso” 50 solairuko dorre baten tontorreraino igo ondoren ere). Harrigarria benetan gauean hortik gozatu ahal izan genuena: San Francisco hiria eta bere bahia osoa, zubiak eta guzti!!!

Beno, bada, autora joan eta bisita txar bat izan genuela ezagutu genuen. Atzeko kristala hautsi eta gure “higiene”ko poltsei agur. Kronika txiki honen sinatzailearen “pasaportea”ri ere. Gure bidaiaren larunbataren atarian eta nik pasaporterik gabe.

Prest nengoen egun batzuk gehiago San Franciscon ema- teko. Larunbat osoa “papeleoa” egiten eman eta azkenean “salbokonduktua” (auskalo zer esan nahi duen hitz madarikatu honek) Espainiako kontsulatuan lortu eta lasaitu.

Bueltako bidaiarako “abenturero” trebeak izango bagina bezala ibili ginen. Etortzerakoan bezain luzea egin zitzaigun hegazkineko bidaia baina oraingo honetan whiski petakaren laguntzaz eta azafata-afazatoen kortesiaz askoz atseginago “putzua” zeharkatu genuen.

Bueltan, lagun batzuk gehiago, esperientzia politak eta oroitzapen ahaztezinak ere, bai horixe!.

 

AMERIKETAKO GAZI-GOZO ETA KONTRASTEAK

Ameriketara joatea Bush eta bere kolaboratzaileak -Blair eta Aznarrek- Iraken indarrez sartu behar zirela adierazi ondoren, ez zen bidaia honetara apuntatu ginenentzat oso erakargarria. Gure artean txantxetan eta beldur pixka batekin honelako komentarioak sortzen ziren: Irakiarren laguntzaileak gure hegazkina kontrolpean hartuz gero erasotuko ligukete? Edo eta amerikarren misilen batek harrapatuko bagintu? Utziko al zuten Estatu Batuetan sartzen hainbeste euskaldun? Eta utziko ziguten berriro gure herrira bueltatzera? Harat gindoazen Euskal Herriko delegazioa, pilota topaketa baten aitzakia medio, Kalifornian zeuden euskaldunekin elkartzeko gogoz.

Dena “normal” gertatu zen, txapeoak aireportuan, galdeketa bat erantzuteko, eta abar, baina azkenean iritsi ginen ziurtasun eta kontrolpean dagoen herrialde honetara.

Bidaia honetatik atera ditudan gazigozoak azpimarratuko ditut. Oso berezia baita herrialde hau.

Oso polita da San Prantzisko hiria: zabala, 42 mendixka gainean eraikia, itsasoak inguratzen duelarik.Kaleak maldatsuak dira batzuk eta biragunetsuak besteak (gangster- ren pelikuletan hainbat aldiz ikusitakoak).

Bere zubiak, bere etxe baxuak eta zurez eginak, bere funikular berezia kalean zehar, giro lasai eta baketsua ematen diote hiriari.

San Prantzisko XIX. mendeko hiri bat dugu, kosmopolita, haurretik Golden Gate zubia dagoen lekuan bizi izan ziren bertako indiarrak , Oholon izenezkoak, baina ez da ezer geratzen beren ezarkuntzaz gogoko janaria zuten ostraren maskorrak izan ezik.

Harritu ninduen gehiena San Prantzisko kaletik zehar ibili nintzen lehenengo egunean hainbeste bazterreko jendea hiri erdian topatzea, kale nagusian konkretuki: ikusten ziren gehienak fisikoki elbarrituak ziren: edo mainguak, edo makurtuak, edo eta besamotzak; eta psikikoki ere ikusten ziren oso ukituak: eroak... gehienak zuten bere aldamenean beren etxebizitza: erosketan ibiltzen den gurdia arropaz eta mantaz beteta. Benetan hunkigarria.

Beste gazi-gozo berezi bat aipatzeko modukoa San Prantzisko hirian dauden ghettoak: Chinatown da adibidea: eraikinak txinatar modura eginak daude eta milaka eta milaka biztanle txinatar bizi dira auzo honetan, eta hau bezala da beltzen auzoa, eta gay auzoa... agian globalizaziotik defenditzeko asmoz eraiki dituzte beren nortasun ezaugarriak.

Ibili naizen lekuetatik, Kalifornia estatuan zehar, esan beharra dago ez dagoela mende aurreetako eraikin berezirik, Mision etxeak dira zaharrenetarikoak eta hauek XVIII. mendekoak (praileen etxeak ziren). Horregatik izan daitezke erakargarrienetakoak parkeak, basoak eta itsasoa ikusgarrinak direla.

Redwood National Park izan zen zoratu ninduen parke bat: hainbeste milurteko zuhaitz zaharrak, zenbatuak, izendatuak, eta ongi zainduak eta babestuak. Harrigarria da amerikarrak nola zaintzen dituzten beren zuhaitzak eta ez hori bakarrik, edonor izan daiteke zuhaitz baten babesle, horretarako badago aukera: izena eman eta baldintza batzuk bete. Horrek bai harritzen nauela: gobernu iparamerikarra beste lekuetan basoak desegiten ari den bitartean, adibidez Amazonasen, bere estatuan altxortzat du sekuoia edo zuhaitz bakoitza. Ze kontraesana!

San Prantzisko hirian dagoen espetxearen bisitak ere harritu ninduen: Alcatraz espetxe enblematikoa izan zen eta filmetan ere ikusia izan dugu baina nik barruan nengoenean galdetu nion neure buruari: zer ote du berezi eta museo pieza bat edukitzeko espetxe honek? Ez al dira berdinak dauden kartzela guztiak? Ez al da hau izanen Guantanamo espetxea baino askoz egokia eta erosoa? Berriro kontraesanak!

Eta kontraesanen azken hausnarketa parke baten erdian (egia da lehendik militarrena izan zela) milaka eta milaka gurutze Vietnamen hil ziren soldaduenak. Amerikarren patriotismoa ...

Herrialde honen kontrasteen artean ez nuke nahi ahaztu estatu batuarren manifestazioak inperialismoaren aurka: GERRARI EZ izan baitzen emakumeen oihua maiatzaren 8an, ikasleen oihua eta biztanlegoaren oihua beren mandatarien kontra.

Bidaia honetan ezin ditut ahaztu gure laguna amerikarrak: Tere eta Brian, San Prantziskora heldu ginenetik beren etxeko ateak ireki zizkiguten eta beraiek gustuko zituzten bazterretara eraman gintuzten. Beren laguntzaz egon ginen Sonoma eta Napa bailaretan: hauexenak baitira San Prantzisko inguruan dauden mahasti gehienak. Han izan genuen aukera kaliforniar ardo famatua dastatzeko, han baitaude upategi txukun eta dotore ugari. Ez al duzue gogoratzen Falcon Crest? Gure lagunekin ere izan genuen aukera kaliforniar entsalada bereziak dastatzeko eta nola ez pankake, talo berezia frogatzeko Tereren sukaldean.

Azkenik, Euskal Etxean pasatu genituen orduak oroitzeko modukoak izan ziren: hantxe aurkitu genituen Euskal Herritik etorritako euskaldun anitz: Basaburukoak, Baztandarrak, Sakanakoak. Hainbat jende, hainbeste urte ameriketan bizi ondoren beren erroak ahaztu ez dutenak: jarraitzen dute euskera hizketan, dantzak, kantuak, kirola.. azken finean atzerrian eroso eta pozik bizitzeko, beharrezkoa da erroak ongi zaintzea eta ama lurra bihotzean sentitzea.