.AEK-rekin euskaraz erantzun

.-Testua: Testua: Burlatako ZALDUALDE EUSKALTEGIA (AEK)

 

Urtero bezala AEK-k bere matrikulazio kanpainari ekin dio.
Honen barnean Burlatako Zaldualde euskaltegia ez da salbuespena eta dagoeneko ateak ireki ditu ikasturte berriaren hasiera prestatzeko izan ere, hasi baino lehen beharrezkoa izaten da jendeari gogoraraztea kurtsoa hasiko dela eta aurten ere ikasteko aukera izango duela.

Zaldualde euskaltegiak hainbat ekintza egiten ditu matrikulazio kanpainaren barruan: buzoneoa, ikasleei postalak bidali, kartelak... Baina euskaldunok eguneroko harremanetan gure inguruko jendea euskara ikastera animatzea da, dudarik gabe, eraginkorrena. Jendeak ikustea haiek bezalako burlatar bizilagun asko animatu direla jadanik euskaraz bizitzera arras inportantea da.

Ikastaro eta ordutegi eskaintza zabala egiten du AEK-k eta mota eta adin guztietako ikasleak hurbiltzen dira euskaltegietara. Gazte jendeak, helduek, gurasoek, denok dute leku bat AEK-n, izan ere euskara ikasteko ez dago mugarik.

Bestaldetik, dakigunez euskararen egoera ez da batere erraza asko baitira gure hizkuntzak bidean topatzen dituen oztopoak horregatik elkarlana ezinbestekoa da aurrera egiteko.Baina itxaropentsu egoteko arrazoiak badaude izan ere jendearen partehartzea zenbait ekimenetan handia izan da, azken Korrikak Burlatan izan duen isla ikustea besterik ez dago.

Beraz, aurten ere Burlatako San Francisco kaleko euskaltegian baduzue AEK-rekin, lagunak egiteko eta euskara ikasteko aukera.
ANIMO ETA LAISTER ARTE!!