 |
Izenak azaltzen
duen bezala, Atarrabiako euskaldunen elkartea dugu. 1998ko irailean
hasi ziren lagun hauek elkartzen eta bi urte pasa ondoren, helburuak,
ezaugarriak eta abar adosten bukatu zuten. Honen ondorioz KARRIKALUZE
EUSKALDUNON ELKARTEA sortu zuten eta elkartearen helburu nagusia
euskara gizarteratzea da. Beraien barne funtzionamendua zazpi batzor-
detan banatzen da: Koordinaziokoa, Hausnarketakoa, Azpiegiturakoa,
Gaxetari taldea, Zerbitzuak eskaintzekoa, Laguntzaileena eta orain
dela gutxi Kultur Taldea. Batzorde bakoitzak bere lanak egiten ditu
eta, ikusiko duzuenez, arlo dezentetan mugitzen dira.
ELKARTEA
ETA FUNTZIONAMENDUA
Karrikaluze 70 bazkide inguruz osatua da. Hilero 6 euroko kuota
ordaintzen dute eta hori lokala mantentzeko eta hainbat jarduera
martxan jartzeko erabiltzen dute. Elkarteak alokatua duen lokala
Ribed Parkean dago, eta horretan bi gela eta bi bulegotxo erabiltzen
dute. Normalean Atarrabiako Udaletxetik eta Nafarroako Gobernutik
laguntzak jasotzen dituzte eta, gero azalduko denez, egitasmo zehatz
batzuetan Burlatako eta Uharteko Udalek ere babesa eman diete. Euskadiko
Kutxaren dirulaguntza ere batzuetan eskuratu izan dute.
|
|
Nos
hemos acercado hasta el pueblo vecino de Atarrabia para conocer
de primera mano cuál es la labor que viene desarrollando
la Asociación KARRIKALUZE. Su lema lo dice todo: en cualquier
sitio, con cualquiera y en cualquier momento, pero EN EUSKARA
|
ATARRABIAKO
EUSKARAREN EGOERA
Egun, Atarrabian 10.000 pert- sona inguru bizi dira eta 1000 lagun
gutxi gorabehera euskal- dunak dira; Iruñeko udalerrian horrelatsuko
datuak dituzte. Dena den, Atarrabian azken errolda 1996. urtean
egin zen eta urte horretatik hona egora pittin bat aldatu da, gazte
asko D ereduan eskolatu direlako eta gaur egun gazterianen % 25a
euskalduna da. Beste kontua da gazte horiek normalen euskara erabiltzen
dutenentz. Zentzu horretan aipatzekoa da euskararen erabilera nahiko
larria dela Atarrabian: eskolatik kanpo oso gutxi egiten dute euskaraz
eta Karrikaluzeren ustetan gakoa horretan datza: ERABILERAN. Helduen
datuak, alderantziz, askoz txikiagoak dira: % 6-7 bakarrik da euskalduna
baina beraien erabileraren datuak oso onak dira. Hezkuntzari erreparatuz,
datuak gero eta hobeak dira: D ereduaren matrikulazioa % 50 inguruan
dago Atarrabian eta goranzko joera duela ematen du.
|
 |
ESKU
ARTEAN DITUZTEN EGITASMOAK
Xuka agerkaria. Karrikaluzek egina, bi hilabetero plazaratzen dute.
650 inguru ale banatzen dira Atarrabian zehar, bai etxeetan, baita
komertzioetan ere. Horretan elkarteak berak antolatzen dituen jarduerak
eta Atarrabian egiten diren hainbat ekintzen berria izateko aukera
dago.
Merkatari euskaldunen errolda. Karrikaluze elkartearen lehenen-
goetako proiektua da. Dendaz denda joan ziren Karrika-luzekoak jakiteko
zeinetan jende euskalduna zegoen eta galdetegi bat aurkeztu zuten.
Inkestetan agertzen ziren datu guztiak bildu ondoren eta baldintza
batzuk betetzen zituztenekin, hitzarmen bat sinatu zuten. Horren
ondorioz dendak edo tailerrak ordutegi osoz lagun euskalduna izatera
konprometitzen ziren eta EUSKARAZ NONAHI HEMEN ERE BAI
lelopeko pegatina jaso zuten. Karrikaluzekoek, hitzarmen honen bidez,
Xuka agerkarian, eta propaganda moduan, Atarrabiako mapan komertzio
horiek kokatuak jartzen dituzte eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen
dizkiete.
Lan poltsa. 2002ko udan martxan jarri zen. Zerbitzu honen bidez
Atarrabiako eta inguruko gazteei, batez ere ikasleak direnei, euskaraz
lan egiteko aukera eman nahi zaie. Bidenabar D ereduko gurasoei
ere etxean lagun euskalduna izateko aukera ematen zaie, bai etxekolanetarako
baita haurrak zaintzeko ere. Iaz oso balorazio ona egin zuten zerbitzu
honetaz eta aurten oraindik egin gabe dago.
|
|
70
personas se dedican en su tiempo libre a potenciar el uso del euskara
en Atarrabia. La asociación trabaja diferentes ámbitos
de uso: Publicación XUKA, Censo de comercios euskaldunes,
Bolsa de trabajo, Medición de uso del euskara en la calle,
Proyecto Kuadrillategi, Comisión de Cultura
|
Kale neurketa.
Kale neurketa bi urtero egiten da. Soziolinguistikan hizkuntza baten
erabilera neurtzeko erabiltzen den metodoa da. Euskal Herriko Soziolinguistika
Institutua den SEI elkartearen laguntza behar izan zuten kale neurketa
nola dabilen jakiteko. Arau batzuk jarraituz, ibilbidea zehaztu,
eta horretan zehar bueltaka ibili behar dute hainbat orduz eta entzuten
dutena erregistratzen dute. Kalean dagoen jendeak ezin du jakin
lan horretan ari direla eta bakarbakarrik entzundakoa neurtzen da.
Datu horiek ahalik eta fidagarrien izaten saiatzen dira Karrikaluzekoak.
Kale neurketak emandako datuek adierazten dute non dauden hutsunerik
handienak. Azkeneko kale neurketan gazteek euskaraz oso gutxi egiten
dutela konturatu ziren eta honen ondorioa KUADRILATEGI egitasmoa
da.
Kuadrilategi proiektua. Proiektu honetarako Atarrabia, Uharte eta
Burlatako Udaletxeko Euskara Zerbitzuekin harrema- netan jarri ziren
eta haien laguntza jasotzen dute. Kuadrilategi Gipuzkoako enpresa
bat da, pedagogoz osatua, eta helburua 14-16 urteko gazteen kuadriletan
euskaraz hitz egiteko ohitura bultzatzea eta sustatzea da. Karrikaluze
elkartean, asko eta asko begiratu ondoren, egitasmo hau aurkitu
zuten eta abiatzea erabaki zuten. Proiektuan Karrikaluze elkarteak
kudeatu besterik ez du egiten, hau da, gazteekin ez du inolako harremanik.
Hiru sustatzaile edo monitorek 100 orduko ikastaroa egin zuten enpresako
pedagogoekin eta pasa den urtean Burlatako gazteriarekin esperientzia
hasi zuten.
|
 |
Orokorrean,
gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza da eta kuadrilen barnean
euskararen erabilera sustatzea lortu nahi dute. Kuadrilategi proiektuak
berezitasun bat dauka: banan-banan izena eman beharrean kuadrilaka
egin behar dute. Honekin beren kuadrilen barnean nahiko babestuak
sentitzea lortzen dugu. Bete behar dituzten baldintzen artean kuadrilategin
dauden bitartean, euskara hutsez egin behar dutela da. Izena eman
ondoren, tailerrak eta ateraldiak larunbat goizetan egiten dituzte.
Gazteek proposatzen dute zer egin eta sustatzaileen laguntzaz bideratu
egiten dute. Adibidez ikasturte honetan egin diren tailerren artean
henna edo masajekoak aipatzekoak dira. Ateraldiak ere egin dituzte,
adibidez, Altsasura joan ziren eta hor Lasarteko eta Aretxabaletako
proiektu honetan ari diren beste gazteekin asteburua pasatu zuten.
Kurtsoaren hasieran bost kuadrilak eman zuten izena eta horietako
hiruk ikasturte osoa eman zuten.
Egitasmo honek bi ikasturteko iraupena dauka eta bi urte horietan
ematen diren prozesu- ak Kuadrilategi langileek aztertu eta ikertu
egiten dute. Hasiko den ikasturtean bigarrena izanen da eta berriro
izena emateko epea zabalduko da. Urrian, sustatzaileek Paz de Ziganda
eta Askatasuna institutuetara joko dute eta horietan aurkezpena
eginen dute. Gutxienez pasa den urtean aritutako kuadrilek jarraituko
dutela uste dute.
|
|
El
proyecto Kuadrillategi trata de activar el uso del euskara por parte
de las cuadrillas en su tiempo
|
Elkartekoek
egiten duten balora- zioa oso ona da. Alde batetik proiektuak oso
profesional onak dituelako bere atzean eta horrek konfidantza handia
ematen diete. Beste aldetik, orain euskararen erabilerari buruz
ikertzeko aukera batzuk dituztelako: zertan ibiltzen diren gazteak
gusturago, euskararen ezagutza batzuetan eskasa dela, motibazio
falta dagoela...
Kultur Batzordea. Sortu berria da eta Atarrabian jarduerak antolatzeaz
arduratzen da. Aipatzekoak dira Juan Mari Beltran musikariak emandako
kontzertua, espeleologia eta Palestinari buruzko diapositiba emanaldiak,
Kirmen Uribe idazle zoragarria ekarri zutela, libururen aurkezpenak...
Hurrengoa Petti beratar musikariaren kontzertua izanen da, irailaren
25ean hain zuzen ere.
BESTE
EUSKAL ELKARTEEKIN DITUZTEN HARREMANAK
Iruñeko Karrikirikoekin harreman handia dute, batez ere hasieran,
beraiengan izugarrizko laguntza izan zutelako. Elkarte horretako
lagun batzuk nolabait akuilua izan ziren Atarrabiako pertsona hauentzat.
Txantreako Biltoki elkartearekin ere harremanetan daude, bi elkarteen
filosofia oso antzekoa delako. Eta Euskal Herriko mailan Federazioa
dago. Bertan, helburuetan eta ezaugarrietan bat egiten duten 70
inguru euskal elkarte biltzen dira.
|
|