.Burlatako kirol Patronatuaren nondik norakoak

 

Testua: Xabi Zelaia

Silvio Lozano, Vicepresidente del Patronato de Deportes de Burlata, nos ofrece en esta entrevista las claves de la acción del nuevo equipo que entra a coger las riendas del deporte en Burlata. Son muchas las ideas y proyectos que desarrolla Silvio en la entrevista concedida a nuestra revista

Azken hauteskundeak izan eta gero, zenbait burlatarrak udala aldatzeko adostu direla badirudi. Udal berriaren osaera eta batzordeen banaketa ikusita, lehen baino parte hartze zabalagoa izateko apustu egin dute eta printzipioz kirol patronatuan eta Burlatako herri kirolean eragina izanen Duela suposatzen da. Artikulu honetan horren gainean arituko gara.

Gaian sartzeko zenbait datu jakitea komenigarria da: kirol patronatuak, Burlatan bizi diren ia 17.000 biztanleen kirol beharrak bete behar ditu, hauetariko erdia gutxi gora behera igerilekuen abonatuak dira (patronatuaren dirusarrera garrantzitsuena da, hain zuzen ere aurrekontuen erdia baino gehiago). Eta batez ere Burlatako gazteenen kirol beharrak bete behar ditu. Gazte hauek Lehen Hezkuntzako 5 ikastetxetan (2 publiko eta 3 pribatu) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2 ikastetxetan sakabanatuak daude, horretarako 12 modalitate ezberdinetako 13 kirol talde daude patronatu barruan.

Nahiz eta oso zaila izan, patronatu aurrean UPNko nondik norakoak aztertzen saiatu gara, hori egin ahal izateko zenbait partaidek, abonatuen ordezkariak hain zuzen, honako hauek komenta- tu dizkigute: “... maila ekonomi- koan, patronatuko funtzionamen- duko arauak bete ez diren etapa bat izan da. Udalak urteko ohiko aurrekontutik %5etik gora diru laguntzatan eman behar zituen, eta argi dago patronatuari bideratzen zaion diru laguntza ez dela minimo horretara ailegatzen.” ...”Beste alde batetik, 3 gerente-koordinatzaile pasa dira patronatutik eta gutariko askok, gerente eta kirol koordinatzaile betebeharrak bereiztu behar direla pentsatzen dugu. Gaur egun, praktikan, bat besterik ez da eta bakarrik gerentzia lana egiten du eta ezin du kirola koordinatu.” .......”urtean programatzen diren aktibitateak urteaz urte errepikatzen dira, datak besterik ez dira aldatzen eta patronaturako oso garrantzitsua izanen litzateke parte-hartzea bultzatzea. Burlatako taldeen ideia berriak eta iradokizunak, besteak beste Aste zuria, kirol astea, mendira ateraldiak eta abar oso interes- garria legoke, hau da: ekimen berriak eta batez ere jendearen parte hartze handiagoa.”

UPNko azken kudeaketan, beste aspektu kaxkarrak ere izan dira, instalazioetako higiene eta garbitasuna eza hain zuzen. Patronatuaren barneko funtzionamenduari dagokionez, UPNek, zinegotziak ez zirenei ordezkaritza eta botoa kentzeko, estatutuak aldatu nahi izan ditu, ezin izan zuten lortu eta oraingo zinegotziek hori ez egitea espero dugu.

Guzti honek ez du esan nahi azken legealdietan dena geldirik egon denik. Igerileku estalia, sauna, gimnasioa eta beste kirol instalazioak egin dira eta aurten ere, igerileku estalia udan erabili ahal izan dugu, baita igeriketa ikastaroak eta beste batzuk euskaraz ere izan dira, nahiz eta Burlatan dagoen euskeraren erabileraren eskaera ez bete.

Orain badirudi zinegotzi berriek, igerilekuak eta kirol instalazioak zabaldu ahal izateko, beisbol zelaia tokiz aldatu nahi dutela, lan handiak egin behar direla aprobetxatuz, eta hori azken legealdi hauetan pentsaezina zen.

Hemendik aurrera Burlatan zer gertatuko ote den jakiteko, Silvio Lozano patronatuko presidenteordearekin solastatu gara eta zenbait galdera egin dizkiogu. Batez ere 5 gai garrantzitsu planteatu dizkiogu, kirol proiektua, patronatua, Erripagaina, igerilekuak eta euskara hain zuzen ere.

Hona hemen Silviok esan dizkigunen artean, interesgarrie- nak iruditu zaizkigun ideiak:
Udala orain dagoen bezala, ezinezkoa da edozein proiektua garatzea, berriro atzera itzuli behar da eta 0tik hasi, berrantolatzen. Zuk nola dagoen ohartzeko adibide bat esanen dizut: 200 langile inguru daukagu eta gaur egun datu base bat ez dela existitzen, ezin dugu jakin egiazko lantaldea zein den, langileak zein egoeran dauden non dauden eta abar. Iruñeko enpresa pribatu batek kontu eta datu guztiak daramaz- kigu, hori dela eta, gure langile baten datu bat behar baldin badugu, horra jo behar dugu. Hemen, udaletxean ez dugu ezer.

KIROL PROIEKTU OROKORRA
Orain dela bospasei urteko proiektu orokor bat dago, bere garaian 500 miloi inguruko aurrekontua zuen, orain askoz gehiago kostatuko litzaiguke. Hala ere, kontutan hartuko bagenu, berrikusi beharko genuke, proiektuan hezi bat bezala baitago beisbol zelaia. Igerileku ondoan dagoen futbol zelaia, Erripagainera eramatea nahi genuen aspaldian eta orain gauzatuko dugu, 2 futbol zelai egin behar baitituzte.

Gobernatzera sartu ginenean, beisbol zelaia erabiltezina aurkitu genuen, berriro martxan jartzeko 80 miloi behar dira eta Nafar Gobernuak pagatuko du. Beste toki batera eramateko, inplikatuekin hitz egin beharko genuke Arga taldea, Beisbola eta Nafar Gobernuarekin hain zuzen ere. Horrela igerilekuak zabaltzeko toki izanen genuke.

Plan hau aurrera eraman ahal izateko, hiruzpalau urte beharko dira: lehenengoan Nafar Gobernuak pagatuko du konponketa eta Erripagaina egin bezain laster (gutxienez 3 urte pasako dira) proposamen bat egin beharko dugu beisbol zelaia, Erripagainan eraikitzaileak egokitutako orube batera trasladoa eskatuz eta amaitze-ko, Nafar Gobernuarekin nork eta nola pagatuko duen beisbol zelai berria negoziatuko dugu.
Itarte eremua (txorizoen tokia) dagoen tokia ere garatu behar da eta hori aparkalekuekin eta ondoko baratzetatik hartuko dugun puska batekin, orube handi bat geldituko da, hori azken finean garatuko dugun kirol eremua izanen da.
Erripagaina 3 urtetan hasiko dela funtzionatzen kontutan hartuz, hori da zer egin behar dugun jakin ahal izateko definitiboki falta den epea.

Egin behar dugun lehendabiziko pausoa, finkatu zein kirol eremua izanen dugu. La Morean (saihesbidetik Txantrea aldera) ere, ahal denean kirol eremu bat planteatuko dugu, beisbol zelaia ere horra eramaten ahal da. Dena ongi badoa eta uzten badigute, proiektu guztiak aurrera aterako dira.

PATRONATUA
Aurrez, harian datorren gai bat komentatu dizut. Kontu ikuskatzaileak egindako txosten batean argi azaldu zigun: “Patronatu batek udal organigrama baten barruan ez du tokirik, langile kopurua bikoizten da eta diru sarrerak baino, gastu gehiago ematen du”.
Gaur egun kirol patronatuak ez du funtzionatzen. Urteko aurrekontua 1,5 milioi ingurutan dabil eta kirol koordinatzaile batek kudeatzea erokeri bat iruditzen zaigu. Ezin du koordinatzaileak diru kopuru hori kudeatu eta horrekin batera Burlatako kirolarekin zerikusirik duen guztia koordinatu.
Proiektuak bereiztea planteatu dugu, alde batetik kirola den guztia eta beste batetik igerilekuak, nahiz eta ekonomiko arloan elkarrekin joan. Hau errez egiten ahal da eta hemendik urte batera hasten ahal da funtzionatzen eta beraz mugitzen, orain arte ez baita deus egin. Adibide gisa, Nafar Gobernuak 1991. urtean emandako 8 milioiko diru laguntza, umeen plisti plasteko igerileku bat egiteko, ez da oraindik egin; baina jakin behar da, orain dagoena 25 urte dituela eta legez kanpo dagoela. Horren geldirik egon da patronatua orain arte, proiektu bat besterik ez zen aurkeztu behar igerileku hori gauzatzeko.
Beste alde batetik eszedentzian dagoen koordinatzailea (plaza honen titularra), zein egoeratan geldituko den zain gaude. Martxoan eszedentzia bukatzen zaio eta ez dakigu itzuliko den ala ez, bestela koordinatzaile plaza berria sartu “plantilla organikoan” eta gainditu behar genuke antolatzen hasteko.

ERRIPAGAINA
Kirol instalazioei dagokienez, batez ere igerilekuak, Erripagainan ez dira planteatu eta horrek gure kontuen arabera, Erripagainan 8.000 lagun bilduko dira eta hauen %30 igerilekuetan abonatuko dira, beraz 12.000 abonatuei zerbitzuak eman beharko genizkieke. Horregatik Erripagainak, kirol planteamenduak sortzen direnean, garrantzi handia dauka Burlatan. Momentuz, Erripagaineko proiektuan 2 futbol zelai daude sartuak.

IGERILEKUAK
Igerileku guztiak, martxoan aztertzeko prest zeuden, baina ez zen egin. Igerileku tematikoa, udan egun batzuk itxi egin behar izan ziren konponketa batzuk gauzatu ahal izateko. Jakin bazekiten baldosa batzuk mugituak zeudela eta Martxoan ez ziren konpondu eta ez zen deus ere egin, orain igerilekuak ixten direnean, konponketa horiek eginen ditugu. Hona hemen beste adibide bat ikusteko nolako utzikeria zegoen.
Udan igerilekuetako sarrera kopuruari ez zaio mugarik jarri, ez larunbata ezta igandetan ere. Halakoa ez da Nafarroako kirol instalazio batean ere gertatzen, asteburuetan ez dira sarrerarik saltzen. Guzti honek, egun batean 3 milioiko diru bilketa lortu genuela esan nahi du, baina noski: norentzat kalte?
Beste gai garrantzitsua jubilatuena da, zer gertatuko da jubilatuekin ere ikusi eta planteatu beharko dugu, beraiek ordaindu ez dezaten nahi dugu eta bai udako zein neguko igerilekuan doan sartzea, ere bere diru sarreraren arabera kuota ezberdinak jartzea planteatu da, baina gu bestearen alde gaude. Orain dela 25 edo 30 urteko abonatuak eta erroldan agertzen ez direnekin, beste arazo bat sortzen da, nahiz eta abonatuak izateko eskubidea izan... zer irtenbide dago hauentzat?... Agian kuota igo- tzea baliteke. Dena dela abonatuen datu basea, adina, erroldaren arabera, eta abar, sailkatu beharko da erabaki bat hartzeko.

EUSKARA
Guretzat oso gai garrantzitsua da eta Isidrorekin, udal euskara teknikaria, honetaz solastatu dugu. Proiektu zahar batzuk daudela esan digu baina ezin izan dira gauzatu. Isidrok euskaraz funtzionatzeko taldeak osatu nahi lituzke baina orain arte ezinezkoa izan da. Euskara batzordeak planteamenduak plazaratu behar ditu, orain adibidez, helduen ikastaroetan eta margolaritzan hain zuzen ere, monitore elebidunak ekartzea da gure asmoa.

Gobernu taldean euskara arloa edo gaia “euskararen normalizaziotzat” hartu dugu eta jakin badakigu ere, onerako edo txarrerako, Nafarroa euskarari atxikituta dagoela, beraz Burlata ere. Horregatik eskaeraren arabera, garatu beharko dugu euskara eta are gehiago, eskaeraren zertxobait gainetik seguru aski. Isidro kirol arloan sartzeko irrikitan dago, baita monitoreen kontratazioan ere, elebidunak izan daitezen eta edozein taldean bai euskaraz bai erdaraz funtzionatzen ahal izateko. Hemendik aurrera, euskara batzordeak gauzak eginen ditu eta udal gai guztietan sartuko da.