|
.Vía de la Plata |
||||
|
![]() |
Pausoz pauso, apurka-apurka bideska egiten da eta batzuetan, denboraren poderioz eta konstantziarekin bidea sortzen da. PUEBLA
DE SANABRIATIK SANTIAGORAT Sanabres bidea, hots, Puebla de Sanabria (Zamora) herrian hasi eta Santiagorat (A Coruña) abiatzen da, tartean 260 kilometro, 4 probintzia: Zamora, Ourense, Pontevedra eta A Coruña, tartean 6 aterpe, 10 egun... bide lasaia, ederra, primitiboa dugu... bidean hamaika gauza naturaz eta inguruneaz gozatzeko, baita ere zamorar eta gailegoen solasaldietaz. Honako bide hau
deskribatzea, azaltzea oso zaila suertatzen da. Ahaleginak egingo ditugu...
begiak ixtea lehendabiziko pausoa izanen da, bigarrenik bidean nagoela
pentsatzea, hirugarrenik ibiltzen hastea... hala bada, goizeko bostetan
altxatu behar, gosaldu eta zapatilak jantzi, gezi horiari jarraitu,
harrizko iturri ederrak, ur ona eta zaporetsua, pallozas
lastozko etxe borobilak, atseden txiki bat egin, carballo edo haritzak,
gezi horia, milladoiro edo harriz osaturiko mendiskak bidean hil diren
pelegrinoen oroigarriak, harri bat gehituko dugu, soroetan rubia
galega behiak, eguzkia eta beroa, Rias Baixas autobia, errepideak,
eguzkia eta beroa, Nicanor Carballo eskultorearen harria, palmera antza
duten azak, txakurrak, gezi horia, Requejo ibaia, hamarretakoa, mendiak,
txorien kantak, beste atseden txiki bat, aterpea, artoa, Carballoren
eskultura-harriak, aterpeak, eliza romanikoak, gezi horia, eukaliptoak,
atsedena hartu, bazkaldu, |