| .Hilarión Eslava · Musika Astea azaroaren 8tik 22ra | |
|
|
|
Urtero, Arga ibaiak
musika nota ederrak ekartzen ditu Burlatara, eta nota horiek pentagrama
alaiak eta zoragarriak sakabanatzen dituzte gure herrian barrenean. Azaroa
musikaz jantzitako hila izaten da Burlatan. Eta aurten ere -ohitura onak
ezin baitira baztertu eta ahantzi- halaxekoa izan da: apain eta dotore
jantzitako hila. |
|
|
Hamaika urteotan Burlatako
eskenatoki eta oholtzetatik pasatu diren koru, talde eta kantariak asko
eta asko izan dira, estilo ia guztietakoak eta den-denek maila zein baino
zein altuagoa eta hobea eskaini izan dute. Ez gara hasiko orain parte
hartu duten guztien izenak ematen, baina esan dezagun Nafarroako korurik
hoberenak (eta denak) izan ditugula gurekin eta baita Gipuzkoako asko,
eta horiek ere hoberenetarikoak. Ezin dira kexatu, alafede, gure entzule
maiteak ekarri ditugun koruen kalitateaz. |
|
|
San Juan abesbatzak
sartu zituen bere kontzertuan Eslavaren lau kanta (Korpus eguneko Sekuentzia,
Jesu dulcis memoria, Ave Maria eta La fuga bella), eta baita ederki kantatu
ere. Jendeak hala ulertu zuen eta txalo ugariz eskertu ere. |
|
|
Aipatu behar dugu,
halaber, bigarren zati honetan Orkoiengo San Miguel abesbatzak ere kantatu
zuela San Blasekin batera, izan ere, Javier Murikko zenak, San Blaseko
zuzendari ohiak, bi koralak sortu baitzituen. Hau izan zen gure omenaldia
xumea. Eta urtero bezala
ere jendeak erantzun ezin hobea eman du: entzule ugari etorri dira kontzer-
tuetara, kaputxinetako eliza majo bete da gehienetan, eta aipatzekoa San
Blasek kantatu zuen egunekoa, zeren jende asko eta asko korura igo behar
izan baitzuen. Aldizkari hone-tatik eta denon izenean eskerrak eman nahi
dizkiegu etorri ziren guztiei, pozgarria baita guretzat holako harrera
ematea ilusioz prestatzen dugun Musika Aste honi. Mila esker, beraz, denoi. |
|
|
|
SOPRANOAK |
KONTRALTOAK Gloria Barbajero Mª Angeles Etxeverz Mª Dolores Goñi Helena Hermoso de Mendoza Rosa M» Lapuente Ana Lusar Mª Jose Mohino Eva Orbara Merche Aldaz |
| TENOREAK Severino Aubán José Angel Barón Gregorio Chasco Juanjo Cia Juan Carlos García José Javier Ilundain Mikel Ordoki David Saragüeta Javier Tirapu |
BAXUAK Alejandro Aguirre Carlos Arcelus Javier Beltrán Jesús Berasain Julio Carrascón Josetxo Echavarri Alfonso Esparza Josetxo Mendia |
|
| ZUZENDARIA:
MIGUEL IRISARRI CAMPO Bukatzeko, azken ohartxo bat: mundu honetako arlo guztietan bezala, kantatze kontu hauetan ere urteek ez dute barkatzen; goraka goaz batzuk eta jende gaztea behar du abesbatzak luze joko badu. Beraz, musika gustatzen bazaizu, belarri itxuroso samar baduzu, ez beldurrik izan: zatoz gurekin kantatzera, lan egin beharko duzu, baina gustuko lana, eta ongi pasatuko duzu. Anima zaitez! |
||