.Kanku Gimnasioa · Borroka arteko txapeldunen sorlekua

..Testua: Verónica Ferreira Pinto

 
 

El gimnasio KANKU de Burlata es una fuente de campeones en las artes marciales. El último es Ignacio Sánchez “El Chino”. Nos acercamos a este centro deportivo que hace que el nombre de Burlada se oiga más allá de la muga de Euskal Herria, para ello hemos charlado con el director del gimnasio Bizente Eguzkitza y, como no, con el “El Chino”

Kanku gimnasioa orain dela hogei urte Burlatan kirola egiteko sortu zen. Bi izen nagusi ditugu bertan, bi kirolari on eta famatu: Bixente Eguzkitza eta Ignazio “El Txino” Sanchez, haiekin mintzatu gara, biak borroka-artetan edo
arte martzialetan txapeldun ezagunak. Haien berezitasuna kick-boxing-a da,baina beste modalitate batzuetan ere aritzen dira. Honetaz gain, Kanku gimnasioan egiten diren beste ekintzei buruzko informazioa jaso dugu. Segidan irakurtzeko aukera duzue.

KANKU GIMNASIOA
Gimnasio bat aipatzen dugu- nean sarritan pisuak eta ariketa fisikoa egiteko lekua dela pentsatzen dugu. Eta noski baietz, Kanku Gimnasioan hau guztia ere egiteko aukera eskaintzen da. Baina honetaz aparte, bestelako jarduerak praktikatzeko aukera dago.
Hasteko Karatea,
arte martzialetako berezitasun ospetsua.
Badira hiru talde: haurrentzat, gizo- nentzat eta ema- kumeentzat. Ema- kumeentzako gimnasia aero- bikoa eskaintzen da, forman jartzeko eta mantentzeko. Oso ikus- garria den Brasilgo Kapoeira praktika daiteke, non ostikoak eta dantzak nahasten diren. Eta bukatzeko kick-boxinga eta boxeoa ikasteko leku aproposa dugu. Azken bi hauek elkarrekin aipatuak doaz, oso erlazionatuak daudelako, aurrerago azalduko zen moduan.

KICK BOXING-A
Karate, Judo edota Taekwondo antzeko kirola da. Baina arte martzial hauen artean ezberdin- tasunak daude eta nolabait azaltzen saiatuko gara. Badira ezberdintasun txikiak: janzkera (karatea egiteko kimono txuria erabiltzen da, kick-boxing-an aritzeko, aldiz, praka motza), lekua (karatea tatami-aren gainean praktikatzen da, kick-boxing-a boxeoko ring-ean)... Txapelketen puntuazioa ezberdina da ere: lehenengoan puntuazioren bidez doa, bigarrenean puntuen bidez joan daiteke, baina K.O.-a onartzen da...
Kick-boxing-ak, goian aipatutako kirolen teknikak erabiltzeaz gain, boxeoaren aspektu batzuk ere erabiltzen ditu: ukabilkada oinarrizko teknika da (karatean ezin da erabili). “Kick-boxing-a praktikatzen dutenek entrenamen- duaren zati bat boxeokoekin batera egiten dute” esaten du Bixente Eguzkitzak. Esan dugun bezala, ostikadak ere eman daitezke,
hau da, oina eta eskuen nahasketa da. Horregatik batzuen iritziz, bakarrik ukabilkada edo ostikoen bidezko kirolekin konpa- ratuz, kick-boxing-a askoz beteagoa da.
Oso garrantzitsua da, borroka egiten jakiteaz gain, kolpeak jasotzen ere jakitea. “Txapelketa batera forma hoberenean joateak ez du esan nahi irabazteko erraza denik: askotan kolpe txarra (edo espero ez zenuena) jaso besterik ez duzu behar titulua galtzeko” aipatzen du Burlatako kirolariak.
Kick-boxing-aren janzkera hauxe da: praka motza, non gimnasioaren izena agertzen den; eskularruak edo goanteak; aho babeskia; kokilla (genitalak gordetzeko erabiltzen dena) eta orkatila babesa. Ostikoak ematen direnez, oinak zaindu behar dira eta horretarako zolarik gabeko oinetakoak erabiltzen dira.
Kick-boxing-a ez da kirol olinpikoa. “Kirol asko daude Olinpiadetan eta kirol bakoitzak modalitate ugari dauzka, beraz oso zaila da kick-boxing-a eta hainbat kirola Olinpikotzat onartzea” azaltzen du Bixente Eguzkitzak. Olinpikoa ez denez, kick-boxing-aren mailarik altuenak “élite maila” izena dauka. Horretan Bixenteren ikasle bat aritzen da: Ignazio “El Txino” Sanchez.

BIXENTE EGUZKITZA
Kanku gimnasioko arduraduna da. Kick-boxing-aren modalitate batzuen txapelduna izan da. Kirol honetan orain dela 20-25 urte inguru jarduten hasi zen eta hain zuzen ere Nafarroan borroka-arte hau aritzen eta irakasten lehenengoa izan da. “ Ni mundu honetan karatea egiten sartu nintzen. Txapelketa batzuetan parte hartu nuen, baina behin izugarrizko argazkiak ikusi nituen frantziar liburu batzuetan. Nik ez nekien zer zen kirol hori baina asko gustatu zitzaidan”.
Kick-boxing-an aritzeko boxea tzen jakin behar da eta entrenamendu batzuk komune- an egiten dira. “Berehala bideoen bidez boxeoko teknikak ikasten hasi zen: hamaika aldiz ikusten nituen kolpeak nola egiten diren ulertu arte. Horrez geroztik Logroñon bizi ziren bi tailandiar ezagutu nituen. Asteburuero joaten nintzen beraiekin praktika egitera eta haiek erakutsi zizkidaten kick-boxing-aren hainbat teknika”. Ahalik eta lasterren txapel- ketetara jotzen hasi zen, “txapelketak baitira ikasteko lekurik onenak”.
Lehiaketa asko irabazi ditu. Sariak gimnasioan ikus daitezke. “Askotan edozein garaikurraren atzean zenbat entrenamendu ordu dauden pentsatzen dut eta bat bakarra lortzeko agian bi hilabetez jo eta ke aritu naiz. Oso kirol gogorra da”.
Orain bere bizitzan zehar metatutako esperientzia bere ikasleei jakinarazten saiatzen da. “Txapelketetan jarduteko garaia bukatu egin zait: orain interes handia duten nire ikasleei nik ikasitako guztia erakutsi besterik ez dut nahi”. Eguzkitzak 36 urterekin utzi zuen lehiaketa, “baina bakoi-tzak, eta bere ezaugarrien arabera, ikusi behar du noiz utzi kirol hau. Dena den, zure burua izugarri zaindu behar duzu”.

IGNAZIO “EL TXINO” SANCHEZ
Hogeita bederatzi urteko kirolari honek dakien guztia Kanku Gimnasioan ikasi du. Hamabost urte zituenean hasi zen kirol hau praktikatzen eta hamazazpi urtetatik txapelketetan parte hartzen du. Ez da profesionala, egiten duen kirolan horrelako aukerarik ez dagoelako, baina elite mailan aritzen da. Urtero kirol bekak ematen dira, baina profesionala ez izateagatik, inoiz ez du horrelakorik jaso. “Hau oso gaizki iruditzen zaigu, profesionalak bezala, maila handiko kirolaria da eta. Oso bidegabekoa da” esaten du bere irakasleak.
Dagoen mailan jarduteko entrena- mendu gogorra egin behar du. “Eginbeharrak astean zehar banatzen ditut: egun batzuetan korrika egitera joaten naiz, beste batzuetan boxeokoekin praktika- tzen dut, bestetan pisuak egiten ditut...Honetaz aparte, Bixenteren klasetara nator gimnasiora” komentatzen du Ignaziok.
Kirol honetan dieta zorrotza egin behar da; batez ere lehiaketetan parte hartzeko. “Zenbat kilogramo pisatzen duzun kontrolatzen dute”.
Hainbat sari ditu bere apalategian. Aipatzekoak dira Savatean (kick-boxing-aren modalitatea dugu) Munduko Txapelduna (2001. urtean), Espainiako Kick-boxing-go Txapelduna (1998. urtean), Savatean Europako txapelduna (1999. urtean) eta Kick-boxing-ean Munduko Txapelduna (2000. urtean Melillan eta 2003. Iruñean bertan lortutakoak). Izugarria, ezta?