.Goazen mendira
Testua: Xabi Zelaia  

 


Este Otoño desde Axular se ha empezado a salir al monte cada domingo último de mes y el calendario hasta final de año quedó así:

IRAILAREN 28an.

  • Orreaga (950 m.)
  • Lepoeder (1445 m.)
  • Astobizkar (1506 m.)

AZAROAREN 2an.

  • Aralar Km 9,75 (935 m.)
  • Tuturre (1282m.)
  • Beloki (1271 m.) Km 9,75 (935 m.)

AZAROAREN 30ean.

  • Kodeseko A. Santutegia (791 m.)
  • Ioar (1414 m.)

ABENDUAREN 28an.

  • Ilzarbe (545 m.)
  • Gaztelu (1001 m.)
  • Txurregi (1120 m.)

Las salidas se realizan en coches particulares y desde Axular, a las 9 de la mañana nos juntamos entre 15 y 20 personas y volvemos a Burlata para comer. La salida del día 30 se suspendió y algunos fuimos con el club de montaña de Ermitaberri a Peña Unzué.

Hemen duzue egindako ateraldien fitxa txiki bat:

ORREAGA (950) · ASTOBIZKAR (1542)
HASTEKO TOKIA:
Kolejiata atzealdean dagoen aparkalekua.
IBILBIDEA: Hortik hego ekialdera doan pista nabaria hartu (GR 12), ezker aldera dagoen lehenengo bidetik sartu (hau Santiagoko bidea da) eta hemendik, Ortzanzurietako errepidea gurutzatu eta gero, Lepoederen (1412 m.) agertuko gara. Hemen Napoleon bidea agertzen da, baina mendebaldera doan bidea hartuz, 15 minutu inguruan gailurra zapalduko dugu.
GAILURRA: Astobizkar 1542 metro ditu eta bere aurrean Ortzanzurieta agertzen da, 25 metro altuago eta askoz ezagunagoa. Toki oso zabala eta belardi ugarikoa da, buzoi bat dauka gure egonaren froga utzi nahi badugu.
ITZULTZEKO BIDEA: Hoberena etorri garen lekutik itzultzea
da, baina errepidetik Ibañeta leporaino jaisten ahal da eta hortik Orreagara ere.
ORDUTEGIA: Ordu eta erdi batean edo 2 ordu kostatzen ahal da.

ARALAR (940) · TUTTURRE (1282) · BELOKI (1277)
HASTEKO TOKIA: Lekunberriko errepideko 9,75 kilometroan dagoen pista.
IBILBIDEA: Pista horri heldu
eta basoa bukatzen denean, zementozkoa bihurtzen da eta ederki ere gogortzen da. Aralarko alde biluzian, belardietan agertzen gara eta pista ere belarraz eta buztinez da.
Segituko dugu aurrera eta mendebaldera, ezker aldean oso garbia eta borobiltsua Beloki ikusiko dugu eta eskuin aldean zenbait harrizko puntak ikusiko ditugu, altuena Tutturre da, justu Beloki aurrez aurre.
Tutturrera igotzeko atzeko aldetik doan bidea hartu beharko da, erreza da ongi ez hartzea baina harriekin markatuta dago.
Beloki oso nabaria da.
GAILURRA: Tutturretik Malloak ederki ikusten dira, baita Araiz ibarra ere. Toki aereoa da eta erabat harrizkoa.
Beloki gailurra belardi zabala bat da eta ere oso bista ona du .
ITZULTZEKO BIDEA: Mendebaldera Urdangoene lepotik, bailara sakon batera jaitsiko gara, aurrerago erreka desagertzen da. Berriro ezker aldetik bide markatua segitzen da eta utzi gabe eta orientazio hori segituz, errepidera doan pista batean agertuko gara. Hemendik 2 Km. daude autoraino.
Etorri garen tokitik beste aukera bat da, baina besteak merezi du.
ORDUTEGIA: 3 ordu inguru.

KODESEKO ANDRAMARI SANTUTEGIA (791) · IOAR (1418)
HASTEKO TOKIA: Kodeseko Andramari Santutegia (Torralba Del Rio herritik gertu)
IBILBIDEA: Ezker aldeko pista hartuko dugu, gero bideska batean bihurtzen da eta Llanako leporaino heldu eta gero, basotik doan bide batetik, Ioar gailurrera helduko gara.
GAILURRA: Antena izeneko zuhaitz erraldoiak badaude, iparaldera Lokiz gertu eta hegoal- dera Errioxa eskuragai ere.
ITZULTZEKO BIDEA: Etorri garen tokitik errazena, dena den aukerak badaude beste toki batzuetatik.
ORDUTEGIA: 2 ordu gehien bezala.
Pasa den azaroaren 30ean eguraldi txarra izan zela eta ezin izan ginen joan Ioar mendira, baina batzuk Ermitaberri Guraso Elkarteak egun horretarako antolatu zuen mendiko ateraldira joan ginen eta benetan zorte ona izan genuela, eguraldia tregua bat eskaini zigun eta Unzueko haitzetara igotzeko aprobetxatu genuen.

UNZUE (670) · UNZUEKO hAITZA (990)
HASTEKO TOKIA: Unzue herrira sartu eta eskuinaldera igoko gara aparkaleku bateraino.
IBILBIDEA: Aurrez aurre daukagu haitza eta horra joko dugu edozein bidetik, gero pista bat hartuko dugu eta goian eta ezker aldean hilerria ikusiko dugu, berehala pista eskuinera doa eta guk bidexka batetik joanen gara, ez utzi goiko paretaraino ailegatu arte.
Hemendik bi aukera: politena baina kasu handiz ibiltzeko, ezkerrera eta gora doana tximinia txiki batetik gailurreraino, bestea eskuinaldetik errezagoa igotzen da haitza inguratzen.
GAILURRA: Zabala da, hala ere kasu hego aldeko amildegiekin haize fuerte jotzen badu. Buzoia ondoko kasko txikiago batean dago.
ITZULTZEKO BIDEA: Toki beretik itzuliko gara.
ORDUTEGIA: ordu bat eskas.
Burlatako Ermitaberri Guraso Elkarteak ere edo bere mendi taldeak hain zuzen ere, hilabeteoro ateraldi bat edo bi antolatu dituzte. 2004. urte arte egutegia egin dute eta bere lema “ mendiz mendi, euskara lantzen, Ermitaberri” eta ondoko hau da.
AZAROAK 9 Erga (1088m.)
AZAROAK 30 UNzue Haitza (990m,)
ABENDUAK 14 Jurramendi (1044m.)
URTARRILAREN 18 Belateko Monastegia. Ibilaldia