|
..Musika |
||
|
|
Un
disco de oreja y vuelta al ruedo lleno de himnos generacionales que pese
al tiempo transcurrido en pleno siglo XXI continúan sonando frescos,
brutos y contundentes
|
. tijuana in blue · Antes de perder el riego |
|
Tijuana in Blue Iruñean sortu zen larogeigarren hamarkadaren erdialdean punk fenomenoa lehertu zenean, garai hartan (RRV Rock Radical Vasco) izenez bataiatu zituzten talde ia-ia gehienak, horien artean zegoen -dudarik gabe- Tijuana. 1985. urtearen abuztuan hasi ziren Tijuanakoak jendea zirikatzen, beren azkena 1992. urtearen erdialdean iritsi zitzaien, banaketa etorri zenean. Denbora horretan hiru LP oso grabatu zituzten, LP tiki bat eta beste bi diska beste batzuekin batera egin zituztenak. Eta esaten duten bezala Jainkoaren bideak ineskruta- bleak direnez, 2003. urtean, otsailean -hain juxtu- berriro elkartu ziren. Banaketaren 10. urteurrena egiten zutenean, eta berriro saltsa ederra sortu dute. Eta sortutako saltsaren adibiderik garbiena Antes de perder el riego izeneko CD-DVD lana duzue. Zuzenean grabaturiko lana da, bertan abesti eta kanta enblematiko guztiak aurkituko dituzue, hits hitz ingelesak hagitz ongi laburbiltzen du esan nahi duguna, ez hartu euskaraz duen adiera, mesedez, guztiz aldrebes ulertuko duzue-eta esan nahi duguna. Betiko kantak direla esan dugu, baina horrek ez du inola ere esan nahi indarra falta zaienik, indarra, sua, gogoa, kozkorra baitute lan guztiek, bai horixe! Lan zaharberritu hauek duten ezaugarri nabarmenena folklore esperimentala adieraztea da, genero edo degenero berezia baita Tijuanakoek betidanik erabili izan dutena, beren kantetan honelako osagai hauek aurkitu baitaitezke: nafar jotatik hasi, hardcoretik pasatu, punk-ak ukitu ederrak emanez, mexikar doinuak atzendu gabe, batzuek ertarako errebelio kutsuko ukituak ere nabar- mentzen dituzte, ez pentsa. Garrantzitsuena, lan guztiei darie benetako punkaren espiritua. Hitz guttitan, Antes de perder el riego lana, oraindik XXI. mendean fresko, gogot eta kontundenteak diren Tijuana- koen lan ederra. Are ederragoa Eskrotoren heriotzaren berri izan dugunean. Goian bego, edo behean! Eskerrik anitz Marko eman digun guztiarengatik, hitz batean, zu zeu izateagatik, bene-benetakoa: zu zeu. |
|
|
20 años que no son nada, barricada: dos décadas sin tregua, de marcha y de camino y marcha, de pasión por el ruido poniendo esa música, su música de nuevo una y otra vez y poniéndonos con ella, con su actitud, desacaro e insolencia
|
. barricada · Un camino de piedras |
|
Bide egitea ez da lan makala izaten, bide- gile guti dago hor barrena, are gutiago bidea non dagoen ez dakigunean, askotan bidea sortu egin behar baita. Barricadako lagunak bidegileak dira -zalantzarik gabe-, izan ere, haien lanean paratu zuten itxaropena izan baitzen aitzinera egiteko zuten baliabide bakarra, eta aitzinera egin zuten, zer eginen zuten jakin gabe, aurrean zuten bidea nolakoa zen jakin gabe, egin gabeko bidexka ziztrina zen, harriz eta hautsaz beterikoa, halere, ausartu egin ziren, bidea eginen zutela esan, eta egin, bai horixe! Bidean harri koxkor ugari izanen zituzten, makina bat aldiz lurrera eroriko ziren, lurreko hautsaren zaporea dastako zuten, errekarrien zaporea rolling stone dexente izanen zituzten, baina ... 1983. urtean erabaki sendo bat hartu zuten Barricadakoek, talde bat sortuko zuten beraien gustuko musika jotzeko, abentura hark emaitza ederra eman du: 12 diska estudioetan grabtuak, 140 kanta erregistratuak, 2 CD zuzenean grabatuak, single era disko laburren bilduma bat ... Olerkariak dioen bezala: oinez egiten da bidea, eta hori guztia inolako laguntza edo errekonozimendu ofizialik gabe. Errekonozimendua rock & and roll munduaren eskutik etorri da: 16 taldek omenaldia egiten diete Barricadakoei Un camino de piedras. Un tributo a Barricada album honetan. Laburbilduz, 20 urte, ziztu bizian igaro direnak. Bi hamarkada bidean, su-etenik gabe Barrika- dakoek eman dituztenak, aitzinera beti aitzinera beren zaratari musika paratuz, berariozko aktitude eta intsolentziarekin egina. 20 urte -bularra airean- sentsazioz eta abestiez beterikoak, 20 urte, bai, eta falta direnak! Horixe, bai, falta zaizkienak! Utzi, utzi hau inoiz buka ez dadin beren abesti batean esaten duten bezala. |