.Uharteko Berdintasuna Kultur Elkartea

 

Testua: Verónica Ferreira Pinto

 

25 añitos, casi nada. La sociedad hermana Berdintasuna los ha cumplido este año, y como no, nos hemos acercado hasta Huarte para estar con ellos. Txemari Zurbano, de la comisión de cultura, nos ha contado cosas muy interesantes. Felicidades cebolleros.

Hogeita bost urte ez dira egunero betetzen, hori bakarrik zoriontzeko moduko arrazoia da; eta gainera 25 urtetara ailegatu dena, pertsona askoren ahaleginari esker lortu badu, zorion ederragoak merezi ditu. Hau da Uharteko Berdintasun Kultur Elkartean gertatu dena: 2003. urtean bere 25. urtemuga bete zuen, eta noski, handitasunez ospatu zuten. Honetaz guztietaz mintzatzeko Kultur Batzordeko Txemari Zurbanorekin egon ginen eta hau da kontatu ziguna.

HASIERA, BAZKIDEAK, LOKALA
1976-77. urteetan, Frankismoa joan berria, Uharteko hamarren bat pertsonek euskara eta euskal kulturaren alde lan egin behar zela pentsatu zuten. Lokala non kokatu asko pentsatu ondoren, antzinako Ofizialdegi etxearen etxabeak erosi zituzten. Orduan beraien egitasmo eta ilusioak herrian zehar zabaldu zuten eta 25 sortzaile kopurua lortu zuten, 2000 pezetako aportzioa emanez. Berehala 100 bazkide izan ziren, eta urte batzuetan pixak bat gehiago eta besteetan gutxiago, gaur egun kopuru horretan daude. “Dena den egun bazkidea izateko aukera bada” aipatzen du Txemarik.
Bost ehun metro karratuko Berdintasunaren lokalean sukaldea, bi areto(handi eta txikia), eta bi soto daude. Orain dela lau urte ondoko lokala erosi zuten eta bulego-lan eta biletarako gela egokitu zuten.
Elkartearen funtzionamendua besteetan antzekoa da: batzorde batek zuzentzen du. Batzorde hau hilabetero biltzen da eta urtean lau edo bost alditan bazkideak bilerara deitzen ditu. Erabakitzen den guztia asanbladan egiten da.

 

 

 

JARDUERAK
Urtero aktibitate asko egiten dira baina Txemariren esanetan “badira finko bihurtu direnak”: Uharteko beste taldeekin batera herriko inauteriak berreskuratu dituzte eta lau urtetan esan daiteke nahiko finkoak direla; martxoan, eta Andramari elkartearekin bat, bigarren aldiz “Emakumeren begiradak” zikloa antolatu dute; apirilan, Aste Santua pasa eta gero “Udaberriko Jokuak” egiten dituzte: haurrentzako tailerrak, ipuin-kontalaria,...; maiatzean kultur ateraldiak; ekainean Uharteko Eguna, irailean Uharteko festetan parte hartzen dute; eta azkeneko hiruhilabetean elkarteko ekintzak antolatzen dituzte, eta honetan barne “Elkartearen Eguna” ospatzen dute, non umeentzako jokuak, eta herri bazkaria egiten baita.

EUSKALDUNAK ELKARTEAN
Alde honetatik ez daude oso pozik. Txemariren esanetan, euskararen erabilia elkartearen barne oso pobrea da, bai asanbladetan, baita barne komunikazioan ere. Berdintasuna Elkartearen helburu nagusia euskara sustatzea eta bultzatzea da, baina urte askotan zehar Berdintasuna Uharteko kultur erreferente bakarra izan da. “Honen ondorioz, denbora eta ahalegin handiak erabili ditugu bizitza kulturala bultzatzen eta gure xederik inportanteena pixka bat alderatuta utzi dugula badirudi. Badakigu oso ongi zer den 25 urte hauetan egindakoa, eta orain barne eztabaidan hurrengo urtetan zer egingo dugun erabakiko dugu”. Baina aipatzekoa da adibidez hasiera batean haurrentzako egiten ziren ekintza guztiak erdaraz zirela, gero elebidunak eta orain guzti-guztiak euskaraz egiten dira.

 

 

AXULAR ETA BESTE ELKARTE- REKIN HARREMANAK
Berdintasuna eta Axular senidetuta daude. Baina Uhartekoek Agoizko Angiluerre- ka, Atarrabiako Etxe Beltza eta Burlatako Euskal Herria Peñarekin ere harremanetan ibili dira. “Anaitze hauek helburu antzekoekin elkarteak direlako sortu ziren eta honetaz gain denboraldi berean garatu dira”. Txemari bazkidea egin zenean futbol, mus eta sokatira txapelketak elkarteren artean egiten zituzten, baina gaur egun harremanik ez dago. “Gertatzen dena da harremanek, zainduz gero, irauten dute, baina...Niri pena handia ematen dit”.

25. URTEMUGAREN EGITARAUA
Berdintasuna Elkarteak 2003. urtean zilarrezko ezteiak bete zituen. Urtero “Elkartearen Eguna” azaroan egiten denez, pasa den urtean azaroaren aste oso batean ekintzak antolatu zituzten. Elkartearen jendeari buruzko argazki erakusketa ederra prestatu zuten eta honekin ospakizunei hasiera eman zioten. Ekitaldi horretan Uharteko kultur talde guztiek parte hartu zuten eta Txemariren esanetan “oso hunkigarria izan zen, 25 urte pasa eta gero, herriko taldeek egindako lanagatik esker ona eman ziguten”. Honetaz gain Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emilio Majuelo irakasleak “Nafarroan azkeneko 25 urteak ikuspuntu soziokulturaletik begiratua” hitzaldia eman behar zuen, baina arazo bat gertatu zen eta azkenean bertan behera utzi zuten. Ospakizunekin bukatzeko Elkartearen Eguna egin zuten, urterokoa baino bereziagoa, noski.

Aunitz urtez!!!