|
.Orreaga Fundazioa |
||||
|
||||
![]() |
Orreaga Fundazioaren
kide eta koordinadorea den Patxi Erdozainek bilgune honen helburu eta
proiektu nagusiak ezezik eguneroko lana eta funtzionamendua nolakoa den
ere azaldu digu. Herri bezala dagokigun
nortasunaren alde lanean ari diren elkarte eta lagunen arteko bilgune
bat osatzea adostu zen, gaur egun ere hala da. Nafarroa osoko elkarteak parte hartzen dute Orreagan. Tuterako Beterri edo Baigorriko Basaizea elkarteak adibidetzat har ditzakegu. Nahi genuke Euskal Herriko beste elkarte batzuekin ere harremanetan sartzea. Normalean geure ekitaldi zein hausnarketen berri 150 elkartek jasotzen dituzte, posta arrunta zein elektroniko- aren bidez. Urte hauek guztietan zehar hainbat ekitaldi burutu ditugu: Euskal Herria ezagutzeko ateraldiak, Nafarren Biltzarra (abenduak 3), Erakusketak (Nafarroako Historia, Nafarroako Historiaren Pertsonaiak, Agiri klandestinoak eta azkenengoa Gamazadari buruzkoa), Mus eta Trivial Txapelketak, Euskal Kantuen Liburua, historiari buruzko argitalpenak, triptikoak, e.a. ORREAGA elkarteen bilgunea izanik logikoa da elkarteen egoera bertan zuzen zuzenean ondorioak izatea. Elkarte batzuk dinamika hagitz aktiboa duten une berean beste batzuk lozorroan dihardute. Elkarte hauek guztien arteko erlazioa oso garrantzitsua da guztien bizitasun kulturala bermatzeko. Zorionez, azken urte hauetan, Axular Kultur Elkartearen egoera biziki aktiboa izan da eta honek eragin positiboa izan du ORREAGA FUNDAZIOAren eguneroko ihardunaldian. Aunitz dira ORREAGAk bereak egiten dituen erronkak. Hauexek dira garrantzitsuenak:
|
![]() |
|
|
Orreagaren webgunea
ere elkarteen arteko komunikaziorako tresna ezin hobea dugu. Horretarako
behar beharrezkoa da elkarteek beren ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzea.
Hauxe da helbidea: www. orreaga.org XXI. mendean ere
amarru zaharra gainean. ORREAGA-k ere beste zenbait ekimen babesten ditu:
Argibide gehiago nahi izanez gero jo zuen elkartekoengana, AXULAR elkarteak hasiera hasieratik parte hartu baitu ORREAGA proiektuan. Mercaderes 25, 1. pisuan dugu gaur egun egoitza eta bertan gordetzen ditugu herri guztiak ezagutu nahi dituzten erakusketak. Hauexek dira geure telefono zenbakia eta webgunea: 948 22 00 36 / www.orreaga.org Utzi bertan zuen iradokizun, berri eta ekarpen guztiak. |
|