Gau
ilargitsu batez
hain bazaude makala
non herrestaka ibiliz
sugandilak bezala
norbait bilatzen duzun
gorputzak elkartzeko
et erraten badizu
bere etxera joateko,
lagun, adi-adian!,
misil bat egon leike
maindire azpian.
Hirian ez bazara
inorekin elkartu
eta ez badakizu
tristura non negartu,
bizitzak eragiten
dizun zotin dardara
zerbezan amatatzen
entseatzen bazara:
edaten bitartean
misiltxo bat flotatzen
dago aparrean!
Ajea garaituta,
ahal bazara zutitzen
nahiz eta betzuloak
inola ez zuritzen,
ahots ezagun batek
-zure barneko harra-
aholkatzen badizu
lanerako beharra,
arretaz!, bulegoan
misil bat bide dago
zure esperoan.
Misilak kartzeletan,
Jauregian misilak,
zaratatsuak gerran,
baketzean isilak.
Gu hiltzeko
zain daude
liburuen solapan,
erlojuen nekean,
Bonaparteren mapan,
barrokoko lirikan,
eta, kontuz, misil bat
daukazu patrikan!