| .Hamaika Axular | |
|
Testua: Anjel Erro |
|
|
Axular elkartea ez da, noski, mundu honetako axular bakarra. Gauza jakina da izena nondik heldu zaion. Ale honetatik aitzina, Axular aldizkariak ekinen dio Axular horietako guztietako batzuk aurkezteari. Eta, gizalegez den bezala, guztien iturburutik hasiko gara: Axular idazle. AXULAR, IDAZLE Pedro Agerre Azpilikueta edo, ezagunago bere baserriko izenaz, Axular, Urdazubin jaio zen, ez dakigu zehazki noiz, 1556an ala 1570 inguruan. Eta jaiotze data ez dakigun bezala, gauza anitz dira Axularrez ez dakizkigunak. Dakizkigun gutxien artean, dena den, garrantzitsuena dakigu, liburu bat, Gero, idatzi zuela. Hortik kanpo, ziurtasun gutxi daukagu, Axularren irudia laino misteriotsu batek lausotua agertzen da. Horrek lagunduko zuen Axular pertsonaia mitologiko ere bihur-tzera (belauniko joan omen zen Pariseraino!). Baina Axular horretaz eta bere pasadizoez beste inoiz mintzatuko gara. Kontu ilun horietako batzuk: Salamancan teologia ikasketak burutu ondoren abiadura muga-gainditzaileaz apaiztu zen, garaian normala zen baino aisez azkarrago, eta gainera inguruko elizbarruti guztiak erabili zituen honetarako (Iruñea, Lleida, Aturbe). Behin apaizturik, Iruñeko elizbarrutia utzi eta Baionakora abiatu zen. Antza, ikasketak bermatu zizkion ordena erlijiosoak arazoak zituen Madrilgo agintariekin eta legez kanpo geratzear zegoen. Hortaz aparte, Donibane Lohizunen lau urte predikari gisa eman ondoren eta, oraingoan ere misteriotsuki, itxuraz Frantziako eta Nafarroako erregearen influentziaz baliaturik, Sarako parrokiaz jabetu zen, eta bertan urte anitzez egon zen erretore nagusi, jaun eta jabe. |
![]() |
Bera Saran erretore zeneko garaian Lancreko jaun inkisitorea iritsi zen ingurunera, eta Sarako eta inguruetako herritar eta baita apaiz asko ere epaitu eta erre izan ziren sorginkeria akusaziopean. Axular ez da prozesuan inon aipatzen, baina sinesgaitza litzateke pentsatzeak, onerako zein txarrerako, paperen bat ez zenik jokatu, bere menpeko anitzek bizia galdu zuten horretan. Geron ere aipurik ez da ez gertaera horietaz ez sorginkeriaz, eta ezin jakin dezakegu Axularrek zer jarrera hartzen duen. Baina Axularren adiskidea izandako Materre idazle frantses euskaldunduak zer uste zuen idatzia utzi zuen 1623ko bere Dotrina Christianan: Sorguinac dira iende thaillu batçuc ceiñec (diotenez) arnegatcen baitute bere eguiazco Iaincoaz, fedeaz, legueaz, errecibitu duten Bathayoaz, Aita-amaz eta Eliçaco gauça guztiez: eta guero hartcen dute bere iaun eta nabussi deabrua, adoratcen dute, cerbitçatcen dute, eta haren borondatearen arauaz (bera laguntcen çayela) eguiten dute ahal daguiten gaizqui guztia, guztiz-ere haurretan eta lurreco fruitetan. Eta halatan hec dira munduan diren ienderic gaixtoenac, Iaincoz eta munduz erretçea mereci dutenac. |
|
Nobela baterako eman dezake honek guztiak. Norbait ausartzen bada jar ditzala horretan eskuak, ni ez naiz ez bekaiz-tuko, ez muturturik jarriko. Eta Axularren alde argira eta seguruenera itzulirik, esan behar dugu gure klasiko handiak oraindik gaurkotasunik baduela (Atxaga batek beti maisutasuna aitortu izan dio, nor ez da gogoratzen Obabakoak-eko ipuin horretaz, non Axularrek aholkatzen dion euskal literaturak, salbatzeko, plagioa behar duela?). Izan ere, duela hiru urte itzulia ere izan zen kata lanera, eta gai erli-jiosoetako argitaletxe batean (non bestela?) publikatua. Hona hemen gure Axularren zati antologiko bat katalanez: Ara sembla que leuskara té vergonya, que és estrany, que no gosa presentarse en públic, que no és habil, capaç ni destre. Perquè fins i tot entre els seus naturals nhi ha que no saben com sescriu ni com es llegeix.Si shagessim fet en euskara tants llibres com shan fet en llatí, francès o en altres idiomes i llengües estrangeres, també leuskara seria ric i complet com aquelles, i si aixo no és així, són els mateixos bascos, i no pas leuskara, els qui en tenen la culpa |
|