.Kilkerren hotsak

 

Testua: Ines Buenetxea

 

Bere lehen olerki moduko hastapenak Omar Nabarro izenpean plazaratu zituenetik badira beste hainbat elebarri lan Edorta Jimenezek daramatzanak bere gain, gehientsuenak ere Euskal Herriak denboratan zehar bizi izandako pasarte historikoen testuinguru sozio-politikotan girotutakoak.

Honokoan ere, idazleak 36-ko gudak eztanda egin zuenean Mundakako alkate errepublikarra zen Alejandro Mallonaren kasua aurkezten du, zeinak bere erizpide katolikoak aurrejarrita hainbat faxista babestuko zituen, eta gerora Espainia gorri, separatista eta ateoengatik salbatuko zituzten horiexek, ‘Santa Cruzada’-koak zeritzo- ten horiexek berek fusilatuko bait zuten inongo erruki ‘kristaurik’ gabe. Fusilamendu honen nondik norakoak ardatzat hartuta, Uriartek, garaiko Zerbitzu Sekretu- etan espioitza lanetan jardun- dakoak, tarteka gogoeta pertsonalak, tarteka egiazko gertaera eta kazetaritza munduko pertsonai ospetsuen ager-penen bitartez, Uriarterengana joko duen ‘bisitariaren’ fusilamenduari buruzko jakinmina asetuko du; antza, Mallona salatu zuen faxista eskergaizto baten ondorengo izango da bisitaria.

 

Izan ere, horrela idazten bait du Edorta Jimenezek historia, bizi izan ez genuenok han egondakoek helerazten diguten hitz eta eritziekin; egungo egoeraren zergaitizko hitz eta eritzi historiko, sozial eta politiko horiexekin, alegia. Bestalde, jada 70 urte badira garai haietatik aldentzen gaituztenak, ez dirudi gauzak asko aldatu direnik; ez bakarrik Euskal Herrian daukagunagatik, baita mundu osoan zehar ‘erlijioaren’ izenean burutzen diharduten sarraskiei erreparatuz gero kilkerren hots berak entzuten bait dira.

Jorratutako gaiari dagokionez, Euskal Herriko historiari buruz jakinmina duenak gustura irakurriko du eleberria; ordea idazkerari buruz nik goraipatuko nukeena da egileak historiari buruzko liburuei darien astuntasuna irakurketa atsegin batean bilaka- tzeko erakutsi duen trebetasuna, batetik fikziozko osagaiak direla, bestetik erantsi izan dion iradokizunezko kutsuaren bitartez eta azkenik sola- saldi moduan maisu- tasunez garatu duen idazlanarekin.
Bukatzeko aipatuko nuke euskaldunon historia hurbilaren pasarte esanguratsuenetako batean oinarritutakoa den heinean gaurko errealitatea ezin hobeto azaltzen duen lan honetan euskaldun askok eta askok bere etxekoen historiaren irakurketarekin topo egingo duela.