|
.Musika |
|
oscarbeorlegui@terra.es |
Aste Santuaren aitzinean MAREA GORA izan genuen Black Rose tabernan |
|
|
|
|
MAREA taldeak bi urrezko disko jaso ditu Besos de Perro eta 28000 puñaladas diskoen salmentengatik
|
Aste Santuan kontzertu sakroak izaten dira nagusi, baina ez beti, noizik eta behik bestelakoak ere izaten dira. Horrela ulertu omen zuten Kutxik eta bere taldekoek,izan ere, denbora dezente eszenatokietatik aparte ibili ondoren, musika tresnak hartu eta -ustekabean- Burlatako Black Rose tabernan azaldu baitziren festa santifikatzera. Eta hagitz ongi bedeinkatu zuten, kontzertu itzela eskainiz, bi ordu eta hamar minutukoa, hain juxtu. Jende hasieratik bereganatua zuten Mareakoek, hala ere ederra izan zen hondartzako lehen lerrotik Marea nola goratzen zen ikustea. Kontzertua hiru lan lotuz hasi zuten: La Rueca, Virgen del Fracaso (biak 28000 Puñaladas lanekoak) eta Duerme conmigo. Ondoren Manuela canta saetas, La luna me sabe a poco (Besos de Perro lanekoa) eta beste batzuk Ya me lo dijo el Camarón (Lehen Cd-n agertzen zena), Amor temporero (Bigarren Cd-n agertzen zena) edo El hijo de la Inés. Honela 28000 Puñaladas laneko kanta guztiak agertu ziren kontzertuan. |
|
Eta nolako pasea izan zen galdetuko duzue, ezta? Arrakastagai diren kanta batzuen jarraipena izan zela esanen nuke zalantzarik gabe. Egia esateko, musika talde honen bilakaera bitxi samarra da, hasiera ez zuten halako berezitasunik, arreta erakarri zezakeen gauza berezirik, ez dute deus espezialik asmatu, baina -hala ere- pelotoiaren burutzan daude. Eta nik -hainbestetan aditu ondoren- halako tesi bat defendatuko nuke: talde honek duena barrukoa da. Borondatearekin, lanarekin eta sentimentuekin lotutakoa da. Eta non dago iman honen funtsa? Hona hemen erantzuna: Kutxik duen izugarrizko magnetismoan dago koxka, eta Kolibriren magia berezian kitarra eskuan hartuta, eta Alén, César eta El Piñasen kozkorrean, izan ere kozkorra duten taldekideak baitira. El Piñasek jendea etengabe zirikatzen zuen, mikrofono- arekin eta mikrofonorik gabe etengabe kantatuz, lau kanta abestu zituen: Alfileres, Quejíos, Al culo de una lombriz eta Trasgando. Laburtuz: izugarriak, Mareakoak. Urte eta erdi modu latentean izan ondoren, indartsu, gotor, itzuli zaizkigu Berriozartarrak, berriro urak harro datoz, ur uherrak, indarraren indarrez bizi eta gogor. Eta noraino iritsiko diren ezin jakin ...
|
|
| .28000 PUÑALADAS | |
|
Azken urte hauetan norbaitek ikusmina sortu badu, bai jendearen aitzinean eta bai medioen aitzinean, Mareak sortu du, alajaina. Azken hilabete hauetan berriro ere jendaurrera azaldu zaigu musika talde nafar hau. 2003. urtean neguko koarteletan egon ondoren, urte oso bat eszenatik at izan ondoren, 2004.eko udaberriarekin batera itzuli dira, agertu dira. Eta nola agertu ere! Indartsu, gogotsu, irudimentsu, bizitzaren indarrez, disko gotor eta eder batez: 28000 puñaladas. Laugarren lana dena, Marearen soinua emanez eta isuriz, haiek dira, zalantzarik ez dago. Hala da, bai, une honetan nahiko refrito, triunfito eta triunfito-ondoko ditugu merkatuan, horregatik, ederra da talde batek lasaialdia hartu ondoren, horrelako lan indartsua kaleratzen duelakoz. Labealdia ederra izan du disko honek, nabari du, gauza onak polliki egiten baitira, bere denbora behar izaten baitute. Su geldian, buru hotzarekin, bihotza galdatan dagoela ateratzen baitira horrelako lan borobilak. Lan bilduma ederra, kanta piratak, bandoleroak, basa-rocka isuriz, Kutxiren ahotsa -eztia nahi duenean, garratza beste batzuetan- arima hunkitu egiten du. Lanaren izenburuak gizakion bizitzari egiten dio erreferentzia: 28000 labankada, gizakion bizitzak ematen ahal dituen orduak dira osotara. Horrela bizitza bitxia eta egunerokoa da, ederra bezain gogorra, hori bai, labankadak ezin saihestu, ez horixe! 28000 labankada, hauexek dira gizaki orok bere bizkar gainean eraman beharko dituen gurutzeak, inori utzi ezin ditionak, bere ardurapean izanen direnak, nahita nahi ez, izan ere, min handiena ematen duena ikusten ez dena izaten baita. 28000 Puñaladas: hona hemen gure bizitzaren banda sonoroa. Honaino, beraz, Marea taldea ederki ari dela esanez finituko dugu, ederki ari dira, goi mailan, horrela ulertzen ahal dugu hiru egun kalean izan ondoren diskoa urrezkoa izatea. Eta esaera zaharrak dioenari kasu eginez gero Ez dago txarra den bosgarrenik. Momentuz marea gora doa, marea beherak itxaron egin beharko du. |
|
|
.Bad F Line GRIS PLATA (Oihuka 2004) |
|
|
Ocho temas nuevos de la banda de Arrasate, todos en su línea habitual: letras desquiciadas y bases desquiciantes para un techno punk industrial extremo, apocalíptico Demagun Alex de la Iglesiaren film bat ikusten ari garela, bertan izugarrizko after houra dugula eta bertan musika talde bat jotzen. Hor ikusiko genituzkeenak Bad F Line taldekoak izanen lirateke, bai horixe! Arrasateko taldea izanen litzateke, dagoeneko bost diska dituztenak. Oraingo honetan grisa dute kolore, zilarrezko grisa, hain zuzen ere. Azken lan honek zortzi kanta berri dituzte, horietako bat Dildo izenekoa Ramstein taldekoen bertsioa dena. Beste zazpiak aitzinetik grabaturikoen manipu- lazioa dira, beren estiloan eginak, jakina. Letra deskiziatu-ak, tekno punk industrialaz blaituak, apokaliptikoak, beti ere. Evaristoren laguntza du diska honek, Ramallah kantan bere indarra erakutsiz. Geigerrek ere parte hartu du (Jimmy S.A. dena, bestalde) produzktorea denak, hain zuzen ere. Izan ere, eroetxea herrian izateak aunitz markatzen baitu, eta gainera emozio gogorzalea bazara, badakizu zer egin behar den. |
|
|
.Nok DBKATUAK (Oihuka 2004) |
|
|
He aquí un trabajo fresco, punzante y más que enrabietado por momentos, un CD que seguramente hará las delicias de los seguidores de aquellos. con el hardcore y el punk... Bazen behin musika talde arrakastatsu bat, urte askoren ondoren eta zazpi CD egin ondoren, atseden hartzea erabaki zutenak, atseden hartu nekeak eta asperraldiak jo aitzinetik. Horrela geldiune bat izanen lukete (ez atzendu musika taldeen artean -gauzak ongi joanez gero- asteburuetan lan egiten dela) eta horrela taldekide batzuk bestelako saltsatan sartzeko aukera izanen lukete. Horrela gertatu zen gaurko lagun hauekin. Hasieran Etsaiak baziren ere, gero Uek, Txapelpunk, Pin Pan Pun Band edo Nok izanen ziren. Gu Nok taldeaz ariko gara gaurkoan. Etsaiak taldeko Paulek sortua da Nok proiektua, hitz jokua eginez (DB-debekatua) azken aldian izan duten zentsuraz ari zaigu, taldeak eta dezibelioek izan duten zentsura, hain zuzen ere. Etsaiak taldeak duen musikarekin zerikusi handia du lan honek. Lan freskoa da, zirikatzailea, eta zenbait unetan ausarta samarra. Punk-a eta core-a maite dutenentzat hagitz lan gozagarria. Hamabi ukabilkada musikalak dira lan hauek. Eta honaino Nok taldeaz momentuz esaten ahal duguna, eta hala bazan ez bazan sar dadila ... Iepa, oraindik ez da istorio hau bukatu ... Eragiozu musika ekipoari, bai horixe! Eta, orain bai, hala bazan ez bazan sar dadila bukatzera doan ipuin honetako plazan. |
|