|
.Peio Garzia |
||
|
|
Nos
acercamos hasta la escuela pública en euskara de Burlata, Ermitaberri,
para charlar con el director del centro de un montón de cosas:
edificio nuevo, balance del curso, matriculación, futuro de la
ley de calidad, la sana rivalidad con la ikastola Paz de Ziganda... Le
hemos preguntado de todo, y Peio Garzia no se ha quedado callado
|
Bukatu da ikasturtea eta balantzea egiteko garaia heldu da. Ermitaberrin urte mugitua izan dute. Irailean hasi ziren eraikina zabaltzeko lanak eta maiatzean bukatu ziren. Hasierako eskaerak beste batzuk ziren arren, pozik geratu dira azken emaitzarekin. Honi buruz eta ikastetxean eragina duten beste kontu batzuen gainean solastu gara Peio Garzia, Ermitaberriko zuzendariarekin. |
|
|
03-04 Ikasturtea bukatu berritan, zer balorazio egiten duzu? Balantzea nahiko
ona da. Urte positiboa izan da. Ikasturtea, ikastetxean egin ditugun lanek
baldintzatu dute. Obra
luzea izan da, urte osokoa, irailean hasi eta maiatza bukaera arte iraun
du. Zabalkuntza lan hauek eskolarako logikoa den traba suposatu dute.
Sei gela berri egin ditugu eta psikomotrizitate gela handi bat. Orotara
zazpi, hiru altuera ezberdinetan. Duela denbora gutxira arte modulu aurrefabrikatua zenuten patioan. Orainzabaltze lan hauek bukatuta, aldea somatuko duzue. Modulua, beste zerbait egin bitartean jarri ziguten patioan. Bi urtez, gure asmoa izan zen, eskola berri bat eraikitzea, eta hortik joan ziren gure eskaerak. Tramite luzeen ondoren, azkenean ez zen eskola berri hori lortu, arrazoi ezberdinak tarteko, eta momentu horretan ikusi genuen aukera eskola honetan bertan beste eremu bat zabaltzeko. Horren truke modulua eraman zuten. Ez da guk hasieran nahi genuen obra, baina egin dena ongi dago eta positibotzat jotzen dugu. Leku eskaera urtetik urtera igotzen da. Horrela jarraitu ezkero ikastetxe berriaren proiektuari berriz heldu beharko diozue, akaso. Egun ezin dugu aukerarik
baztertu. Obra honekin datozen urteetarako beharrak beteko ditugu. Hemendik urte batzuetara Ermitaberri txiki geratuko al da? Bai. Uste dugu txiki
geratuko dela. Gelei dagokienez txiki geratzen ez bada ere, txikia da
dagoeneko. Patioa ez da oso zabala, baina gu moldatzen gara. Lanek hobekuntza
handia suposatu dute. Gaur egun, inoiz baino hobe gaude. Sekulan ez dugu
izan hainbeste toki. Aurtengo aurre-matrikulazio kanpainan D ereduak gora egin du orokorrean. Hemen ere nabaritu duzue gorakada hori? Bai. Eskola honetan iaz baino 24 haur gehiago matrikulatu dira. Azken urte hauetan, eremuen arabera eta eskaerak ikusita, birmoldaketa bat egiten da: haurrak non daude faltan, non sobera,... Honen ondorioz, beste 15 ikasle etorri zaizkigu, hasieran, hemen aurre-matrikulatu ez baziren ere. 4 gela izanen ditugu, orotara 81 ikasle berri. PSOEk irabazi zituen martxoko Espainiako hauteskundeak. Hezkuntzari dagokionez, badirudi aldaketak izanen direla, Kalitate Legea delakoa bertan behera utzi dutelako oraingoz. Horrek nola era-giten dizue? |
|
Eragiten digu beste
askori bezala. Badira zenbait gai puntualak, non Kalitate Legearen eragina
oso nabaria da. Arazorik handiena zera da: ez dela erabakitzen legea behin
betikoz baztertzen den hala ez. Ez dakigu zuzen irailean zer izanen den
indarrean. Zuzendarien izendapena Kalitate Legearen dekretuan oinarrituz
egin dute. Gure kasuan ez, izendapena datorren urtean egin behar dugulako,
baina beste eskola askotan bai. Erlijioaren gaia ere hor dago, D ereduan
eman beharreko gaztelania kopuruaren afera ere bai,... Hori guztia, dekretu
batean ala bestean oinarrituz, ezberdina izanen da. Ez dakigu zehazki
gauza asko. Burlatak haur kopuru mugatua du. Ondoan Paz de Ziganda Ikastola duzue. Nolakoa da bien arteko konpetentzia? Ez dugu bien artean inolako konpetentziarik ikusten. Biak D ereduko eskolak dira, desberdintasuna da Ermitaberri publikoa dela, eta Paz de Ziganda kontzertatua. Guk beste aukera bat bezala ikusten dugu. Gainera, arestian aipatu dugu, hona etorriko diren hiru urteko beste 15 ikasle horiek Paz de Zigandatik datoz. Azken urte hauetan hori gertatu da: han sobera badira hona etortzen dira eta alderantziz. Bien arteko banaketa da, beste aukera bat. Gero gurasoek erabakitzen dute eta hori ona da. Eskaerak bietarako daude, inolako arazorik gabe. Paz de Zigandara kanpoko haurrak ere joaten dira, ez bakarrik burlatarrak. Gureak burlatarrak dira %98an. Atzerritik etorritako lagunak gero eta gehiago dira gure artean. Burlatan ere gauza bera gertatzen da. Hurbiltzen al dira Ermitaberrira leku bila? D ereduko ikastetxea
gara eta hori atzerritarrentzat oztopoa da. Azken urte hauetan poliki-poliki
ari dira sartzen, baina banaka. Aurten berrietan, bi daude kanpotarrak.
Asko, edo asko ez badira, gehiago bai, ikasturtean zehar galdezka etortzen
dira. Seme-alaba nagusiagoa badute, eta erdalduna bada, anai-arreba txikia
ere ikastetxe erdaldunera eramaten dute. Aukera dutenean seme-alaba txikia
2 urterekin hasteko, interesa azaltzen Bukatzeko, datorren ikasturte- rako aurrikuspen bat egitea eskatuko dizugu. Datorren ikasturtea
ongi ikusten dut. Datorren urtean, aurten izan ez dugun espazioak izanen
ditugu: liburutegi on bat, informatika gela on bat, musika gela,... Guzti
hori izan dugu aurten, baina beste modu batez. Adibidez, informatika gela
izan dugu gainontzeko geletan banatua, ikasleek egin dute, baina ez ditugu
izan beste baliabide horiek. Orain askoz hobe egonen gara. Itxaropentsu
gara, aukera handiagoak eskainiko dizkiegu ikasleei, gurasoei,... |