.Aski da! · ¡Bata ya!

Testua: J. ÓSCAR BEORLEGUI (jebi iruzkingilea)

Data: Abuztuaren 16tik 20ra.

Tokia: Euskal Jai frontoia eta ingurumariak (Iruñea).

Abeslariak: Public Enemy + Riparen mariatxiak, P.M.I (antzina, hiriburuko folklorikoena, ez nahastu esne produktukoekin, hauek esne txarragoa dute-eta) eta folkloriko izandako Fora’K’s taldea.

Gertakariak: Publiko ugari bildu zen (emaku- mezko eta haurrak barne), emanaldietara gogoz kontra saldoka etorria... inguruan bizi ziren eta.

Fecha: De Lunes 16 de Agosto a Viernes 20.

Lugar: Frontón Euskal Jai (Iruñea) y aledaños.

Intérpretes: Public Enemy + Los mariachis de Ripa, la P.M.I. (lo más folklórico de la capital antaño, no confundir con los de los lácteos aunque también den leches) y el otrora grupo folklóriko Fora´ K´s.

Incidencias: Gran afluencia de público (mujeres y niños incluídos), el cual, a su pesar, asistió de forma multitudinaria a las actuaciones... dada su residencia en la zona.

 

 

 

 

 

 

 

Public Enemy & Riparen mariatxiak, P.M.I.k (Paul & cía Money-zippal de Iruñea, izen osoaz) eta Fora’K’-k Iruñeko Alde Zaharraren Euskal Jaian eginiko sartuirten berria zoritxarrekoa eta zalantzan jarria izan da; Des-kontzertua 16an goizean goiz hasi zen, guztiak ezustean harrapatuta eta bost (bost!!!) egunez luzatu zen (bisak barne). Honelako ekitaldietan gertatu ohi denaren kontra, telonerotzat jotzen genuen taldea ez zen eszenatokira lehenbizi igo. Horren ordez, hiru taldeak saiatu ziren aldi berean bere menpe hartu gune txikia. Bai, eta hain modu bateratuan (edo bateriatuan) non ez zen bereizten erraza zein zen benetako izarra; guztiak zeudelarik Def con Dos bezalakoen eraginpean, janzkerari kasu egitera (zapiak, kaputxak, kamuflaje jantziak...). Hori bai, esan beharra dago hiru taldeak bluff bat suertatu zirela. Prentsa espe(txe)zializatuan jebi taldeetan sendoenak eta erabatekoenak bezala aurkeztuta izan arren, egia esan, azken batean kale egin zuten, hasi eta bost egun ondoren, ekitaldiaren kontrola bere gain hartu gabe zeudelako, nahiz eta behin baino gehiagotan kontrakoa saldu arren. Bai zera, bosgarrenean oraindik baldin bazegoen Euskalaren eszenatokira sartu eta teilatura igotzen zenik!!! Bide batez, gogoratzekoa da ez zutela (egur) emanaldirik egin toki honen kontra 1994ko ekainean hau bezalako tour batean saiatu zirenetik.

Bai, gauzak hala zeuden bost egun ondoren, nahiz eta hasiera batean talde aipatuen emanaldia blitzkrieg edo emanaldi azkar bezala saldu nahi ziguten, publikoarengan ikara eta zirrara eragitera zuzendua, 17an asteartean haien managerra den B. soldaduak prentsaurrekoan azaldu modura; baina egia da Fora’K’-en, P.M.I-ren eta esandako mariatxien jebi-hardcore burrunbatsua txapa behera joan, bi paretak egin (hobeki esan, biak desegin) eta postura guztiak bere alde eduki arren, ez zuten tantoa garbi irabazi, ekitaldiak ez du esker onik lortu jendearengan. Ea hau eta hau bezalakoak betiko amaitzen diren, musikarekin beste nonbaitera badoazen, eta ez dugun berriro ere informatu beharrik.