|
.Axularren bazkide sortzaileak: Hasierako espirituari eusten diogu |
| .Testua: Arizt Ibañez |
|
|
Axular aldizkariak 30 zenbaki bete dituen honetan, momentu egokia iruditu zaigu atzera begira jarri eta elkartearen hastapenak nolakoak izan ziren jakiteko. Horretarako, bazkide sortzaileetako laurekin elkartu (Manolo Fernandez, Maribi Zoko, Koldo Muro eta Maite Ezkurra) eta gogoratzen jarri gara. |
|
|
|
|
Noiz eta nola otu zitzaizuen Burlatan Axular bezalako elkarte bat sortzea? Manolo Fernandez:
Duela 22 urte izan zen. Talde ezberdinetako hainbat kide bildu ginen.
Denok geneukan irrika berezia Burlatan euskal kultura suspertzeko. Udalaren
lokal batean hasi ginen biltzen, Emakumearen Garapenerako Zentroan. Han
helburuak finkatzen hasi ginen: zer bilatzen genuen, zeintzuk ziren gure
asmoak, eta ideia hori aurrera nola eramaten ahal genuen. Burlatan hutsune
bat zegoen. Maribi Zoko: Ideologia ezberdina genuen baina helburua bera zen: Burlatan euskal kultura garatzea. Ordurarte herrian ez zen inor lan hori egiten zuenik. Gutxi ginenez, bakoitzak helburu horrekin bat egiten zuten lagunak bildu genituen eta pixkanaka kopurua handitu genuen. Ikastoletako gurasoek ere parte hartu zuten prozesuan. Koldo Muro: Hiru Herrikoak eta Paz de Zigandakoak etorri ziren. Auzokideen Elkartekoak ere bai. Garai hartan Burlatan ziren beste elkarte batzuetakoak ere bildu zitzaizkigun. Gure ideiarekin bat egiten ahal zuten talde guztiak aztertu eta haiengana jo genuen. Banan bana, hitzetik hortzera, proiektua esplikatu genien, eta ia interesatzen zitzaien galdetu. Emaitza ona izan zen. Urtebeteko prozesua izan zen. Nolako prozesua? Maite Ezkurra: Komisio ezberdinak sortu genituen: Estatutuena adibidez. Hauek Iruñeko elkarte eta Peña guztiak bisitatu zituzten adibideen bila. Lokalaren komisioa ere bai. Egoitza zabala nahi genuen, ekintzak lasai egin ahal izateko, semealabek ere haien tokia izan zezaten. Koldo: Hori izan zen hasierako ideia. Guk egindakoa lehenengo hazia baino ez zen izan. Gure seme-alabek eta jende gazteagoak bide beretik jarraitzea espero izan dugu beti, eta xede horri begira egin dugu egin dugun guztia. Zeintzuk izan ziren hasierako helburuak? Koldo: Estatutuetan agertzen denez, helburu nagusia euskal kulturaren sustapen eta zabaltzea izan zen, eta da. Inoiz ez genuen pentsatu hau elkarte gastronomikoa izanen zenik. Elkarte kulturala nahi genuen, bizia, mugitzen den jendeak osatutakoa. Maribi: Lokalak begiratu genituenean, kontuan izan genuen honek ematen digun aukera: alde kulturala eta gastronomikoa ezberdintzea. Maite: 1985. urtean sortu genuen, berez, Axular. Biltzen hasi eta urte terdira. Egoitza honek, xarma berezia ematen dio Axularri Manolo: Etxe hau lortu ez bagenu Axular ez litzateke gauza bera. Solairu bakarreko etxabea izan bagenu aukerak murriztuko lirateke. Hemen liburutegia dugu, txikiendako lekua, bilerak egiteko gela, erakusketak eta hitzaldiak egiteko gela handiagoa. Eta hemen behean, jantokia. Gela bakoitza independentea da eta horrek lana errazten du.Taberna duen etxabea hautatu izan bagenu, hori gaur egun, taberna izanen litzateke soilik. Hemen, nahi eta tabernan jendea egon, bestelako ekintzak egiten ahal ditugu. Koldo: Hasieran, berritze lanak egin arte, kostatu zitzaigun. Beheko solairua besterik ez zegoen prest, taberna genuen bertan, eta eskerrak azkar ibili ginela gainontzeko guztia atontzen. Bestela hau elkarte gastronomikoa izanen litzateke egun. Maribi: Hasieran, jantokian jende asko biltzen ginenean talde batzuk gora igotzen ziren, bazkariak eta afariak egitera. Hori moztu genuen, goiko aldea kultura ekintzetarako mugatu nahi izan baikenuen. Hori errespetatu egin da, egia esan, eta garrantzitsua dela uste dut. Hainbat berritze lan pairatu ditu etxeak. Maite: Hasieran garbitzea, zakarra ateratzea egokitu zitzaigun eta hori guztia auzolanean egin genuen. Lehen berritze lana etxea txukuntzeko egin genuen. Maribi: Sukaldea goian zegoen eta urtebete izan ginen horrela. Gora eta behera. Hotz izugarria egiten zuen, baina hala ere, afaltzeko elkartzen ginen. Sukaldea zaharra zen gainera. Hori izan zen lehen lan garrantzitsua tarteko solairuan sukaldea kokatzea. Koldo: Berogailurik gabe hainbat denbora eman genuen. Sutondoak berotzen gintuen. Manolo: Bigarren berritze lanean estruktura ia dena berritu genuen. Duela 9-10 urte izan zen. Eskailerak beheko Jantokia erdibitzen zuen eta zaharra zegoen eta hori aldatzeko beharra ikusi genuen. Sarrera patioan zegoen eta hori ere aldatu genuen. Maribi: Estruktura zaharra zen eta kontzerturen batean edo eroriko ote zen beldur ginen. Arkitektua bilatu, gertukoa, merkeago izan zedin eta dena aldatu genuen, goitik behera. Hainbeste lan eskatzen ez zuena auzolanean egin genuen. |
|
![]() |
|
|
Axular izena zergatik? Koldo: Izena Emakumearen Garapenerako Zentroan geundelarik proposatu zuten. Izena erabakitzeko lehiaketa egin genuen, hainbat aurkeztu zituzten eta Josu Goldarazek Axular proposatu zuen. Manolo: Aitortu beharra daukat garai hartan ez nuela ideiarik ere Axular nor zen. Koldo: Gehienok ez genuen ezagutzen baina polita zen, bozkatu genuen eta ia aho batez Axular hautatu genuen. Josu Goldarazek Axularren inguruko guztia esplikatu zigun, guk ideia handirik ez baikenuen. Maribi: Izena baino gehiago izenaren atzean dagoen guztiak konbentzitu gintuen. Urdazubira bisita bat ere egin genuen, Axularren etxea ikustera. Zer eman dio Axularrek Burlatari? Manolo: Lehen bultzada eman dio. Aipatu dugu hutsune bat zegoela, inor ez zela arduratu ordura arte hori betetzen, euskal kultura suspertzen, alegia. Orain bai, badira beste talde batzuk lan hori bere egin dutenak, peñek, beste elkarte batzuk eta udalak berak ere bai. Bidea aurreratua dago. Axular bide horretan garrantzitsua izan da. Maite: Izan da eta egun ere, da. Elkartzeko bakarrik leku aproposa da Axular. Hainbat eta hainbat taldek tokia izan dute hemen haien bilerak eta ekintzak egiteko, Burlatan gisa honetako beste lekurik ez zegoenean. Udalak eskaintzen ez zuena eskaini izan du Axularrek. Kultur etxea izan gara ia. Egun, eskerrak, badira honetaz arduratzen diren beste erakunde batzuk. Maribi: Axular erreferente bilakatu da, Burlatan eta baita Burlatatik kanpo ere. Koldo: Txistulariak,
gaitariak, dantzariak, euskara klaseak, izan dira hemen. Batez ere jendeari
elkartzeko tokia eskaini diogu. Manolo: Axularrek barrurako ekintzak egiteaz gain gainontzeko burlatarrendako gauzak ere antolatzen ditu. Udalak antolatzen dituenetan ere parte hartzen dugu: Olentzero dela, ihauteriak direla, herriko jaiak direla... Axularren bazkideen %30 euskaldunak dira, beste %40 elebidunak. Sartzen diren bazkide berriak erdaldunak izan daitezkeen arren, hasierako espiritu euskaltzaleari eusten diote. Idei hori defendatzen duen orok lekua du Axularren. Gainera Euskal Herri osoko elkarterik merkeena da hau, ziur. Kuota sinbolikoa da. Zertan aldatu da Axular hasieratik hona? Maribi: Orain zaharragoak gara (kar, kar) Manolo: Aldatu dena
hoberako aldatu da. Etxea askoz erosoagoa da orain, aktibitate gehiago
egiten ditugu, ideia berriekin datorren jendea sartu da, hasierako barne
estruktura mantendu egin da (taberna alde batetik, kultura komisioa, eta
batzarraren komisioa). Kanpora begira egin dugun iniziatibarik garrantzitsuena
aldizkaria da. Koldo: Aldizkaria egiten dutenek oso lan txukuna egin dute. 10 bat emanen nieke nik. Manolo: Axular hasierakoa da gutxi gora behera, baina pixkanaka hobera egin du, kalitatean eta kantitatean. Nola ikusten duzue etorkizuna? Maribi: Orain arte bezala jarraitzekotan oso ongi. Espiritua aldatzen ez den bitartean, ez da arazorik egonen. Koldo: Gainera bitxia da gertatzen dena. Hasieran gurasoak seme-alabekin datoz. Gero, seme-alaba hazterakoan, gurasoek hemen daudenez, ez dira etortzen. Baina urte batzuen bueltan hemen dira berriz. Manolo: 18-25 urteko tarte horretako gazteak ez dira asko etortzen eta hori da gure erronka. Maite: Jende berria sartzen delarik, ikastolako gurasoak eta, askotan haurrek euskaraz egiteko leku bila izena ematen dute, eta hori ere garrantzitsua da. Hemen biltzen dira, haurrak elkarrekin daude, eta euskaraz egiteko espazioa dute Axularren. Hori garrantzitsua da. Zer gogorapen berezi gordetzen duzue urte hauetatik guztietatik? Manolo: Nik Axularrengatik hainbeste lan egin eta, arrazoi batengatik edo bestearengatik, gaur Axularren ez direnak gogoratu nahiko nituzke: Vicente Melero, Mari Barrios, Vicente Apestegia, Ramon Urtasun, logotipoa egin ziguna, Marisol Burgete, , Pili Medina, Koke Leizagoien, Mikel Domeño, Jokin Kanpion,... hasieratik lan handia egin zuten eta gero gauza batengatik edo bestearengatik urruntzen joan dira. Horiek eta ahaztuko zaizkigun beste hainbat. Beste batzuk tamalez betirako utzi gaituzte: Josu Lopez Tapia, Jose Heredia, Gerardo Bidaurre, Lucia Irazoki eta María Hervás. Horiek ere gogoratu nahi ditugu. |
|