.Charif Alewa Dafa burlatan izan den gaztetxo saharauiarra
Testua: Verónica Ferreira Pinto

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Hona hemen Charif-i egin genizkion galderak:

Zer ikasten duzu?
Oinarrizko ikasketak

Zein familia duzu?
Baditut aiton-amonak, ama, anaia eta arreba bat.

Zure familiak nola pasatzen du uda?
Kanpamenduan egoten dira udan.

Nafarroara zenbat aldiz etorri zara?
3 aldiz

Beti Burlatara?
Ez, duela bi urte Barañainen egon nintzen eta azken bi urtetan Burlatan egon naiz.

Noiz etorri zara eta noiz arte egongo zara?
Uztailaren 7an heldu eta irailaren 7rarte egongo naiz Burlatan.

Zer moduz egon zara Burlatan?
Oso ongi.

Zer egin duzu hilabete hauetan Burlatan?
Gauza asko, lagunekin jolastu, igerilekutara joan, jaietan zezensuzkora joan, barraketan (puzgarriak, kars, etab.) egon, su-artifizialak ikusi, zinema egon, etab.

Burlatara etorri zinenean zerk txunditu zituen gehien?
Uranga parkea eta ibaia ikustea, euskara entzutea, eta abar.

Lagunik egin al duzu Burlatan?
Bai, lagun asko egin ditut. Datorren urtean etortzeko asmorik? Bai noski, espero eta nahi dut bueltatzea.

 

Domeño-Zaro senar-emazteek etxean hartu dute Charif, hona hemen haiei zuzenduatako galderak:

Nola eta zergatik bururatu zitzaizuen umea ekartzea?
Beti Saharako arazoa jarraitu egin dugu eta pixka bat laguntzea erabaki genuen.

Zer moduz egon da Burlatan?
Oso ongi. Lehen urtean kostatu zitzaigun elkar moldatzea, baina gero oso ondo eta aurten bereziki. Oso gustuko ditu Burlatako jaiak, primeran pasatzen du eta zaila egiten da etxeratzea. Igerilekua eta txirrindulan lagunekin ibiltzea ere oso gustuko dauka.

Lan handia izan al da zuentzat?
Normala, bere adineko edozein haurrak ematen duenaren parekoa.

Zer da gehien kostatu zaiona umeari?
Gure bizimodura moldatzea. Kontutan hartu behar da eurek basamortuan bizi direla kanpin dendetan, ea ohitu behar direla gure bizimodura, semaforoak, autoak, igogailuak, eta abar.

Esperientzia pollita izan al da zuentzat?
Bai, bere etorrerarekin etxera bete da. Guretzat seme bat izango balitz bezala da eta hemendik joaten denean somatzen da.

Zer egin behar da ume saharauiar bat Euskal Herrira ekartzeko?
A.N.A.S. (Asociacion Navarra Amigos del Sahara)elkarteak tramite guztiak egiten ditu haurrak hona etortzeko. Aurretik bilerak egiten dituzte azaltzeko haurren ohiturak, nola jokatu beraiekin, eta gaiari buruzko informazio idatzia ematen dizute. G.K.E. honek materiala bidaltzen die haurrak ekartzeaz gain eta bere helbidea Doctor Juaristi 10. 2. ezk. (31.012) da.

 

 


Durante este verano CHARIF ha alegrado las calles de Burlata con su interminable sonrisa. Charif es saharaui, nos hemos acercado a él y a sus padres adoptivos, el matrimonio Domeño-Zaro, para conocer más de cerca su historia

HAURRAREN DATUAK
Izen-deiturak: Charif Alewa Dafa
Adina: urriaren 14an, 11 urte beteko ditu.
Bizilekua Saharan: Campamento Auserd-Bir-Gandouz
Barrio 4 (Argelia)

 


SAHARAUIAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOA ZENBAIT DATU

IZENA ARABIERAZ

Al Jumhuriyah al’Arabiyah al Dimuqratiyah al Sahara

HIRIBURUA
Al Aaiún

AZALERA
266.000 km2

POPULAZIOA
261.794 biztanle. (N.B.E.ko 2003ko datuen arabera)

HIZKUNTZA
Hassaniya Arabiarra (ofiziala), Marokoko arabiera, Gaztelera

ERLIJIOA
Musulmana

HISTORIA PISKA BAT
Ia 30 urte pasa dira saharauiar herriak bere lurraldea utzi behar izan zuenetik, Marokoren okupa- zio ilegala zela eta, Espai- niaren kolonia izateari utzi ondoren. Orduz gero, errefuxiatu kanpamendutan bizi dira.

Kanpamenduetako bizi baldintzak oso latzak dira. Uraren eskasiari, elikagai eta osasun arazoak gehitu behar zaio. Gaur arte Saharako populazioa nazioarteko elkartasun eta laguntzari esker bizi da.

 
1884 :
Espainiar kolonizazioa hasten da
1960 :
NBEk Saharako Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du
1975 :
“Martxa Berdea”. Marokoko armadak saharauiar herria zapaldu egiten du. Askapen gerra hasten da.
1990 :
Su-etena eta Bake Planaren sinadura non autodetermina- ziorako erreferenduma ezartzen da.
2000 :
Marokoren aitzakiek oztopatzen dute Bake Planaren garapena eta erreferendumaren gauzatzea.
2002 :
Estatu Batuek eta Frantziak Marokoren alde egiten dute Saharako gas eta petrolio interesak direla medio.
2004 :
Arazoak ez du momentuz irtenbiderik